Euskararen Txantxangorria

Euskararen Txantxangorria deritzan ekimena ez da nolanahikoa, ez atzean dituen erakundeei eta eragileei dagokienez eta ezta bere helburuak aintzat hartuta ere. Hil honen 15ean aurkeztu genuen Donostiako San Telmo museoan, Hizkuntza Politikarako Herri Administrazioen Batzordeko (HAKOBA) kide direnek sustatuta eta askotariko hainbat eragilek babestuta. Zehatz, Eusko Jaurlaritza, EAEko hiru lurraldeetako aldundiak eta hiriburuetako udalak eta Eudel dira euskararen erabilerarako gonbidapena egiteko txantxagorria ikur modura hartu eta ekimen hau gorpuztu dutenak.

Aurkezpen ekitaldian, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Mikel Pagola Eudel-en ordezkariak, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura foru diputatuak, Miren Azkarate Donostiako Udaleko Euskara zinegotzi eta Donostia 2016 Europako Hiriburutza Kulturalaren zinegotzi arduradunak, Igone Martínez de Luna Arabako Euskara, Kultura eta Kiroletako foru diputatuak eta nik neuk hitz egin genuen. Gainera, arlo pribatuko eragile ugarik (EAEko unibertsitateetako ordezkariek, kirolari eta kirol taldeetako ordezkariek, kultur eragileek, enpresariek, finantza entitateetako ordezkariek eta abarrek) parte hartu zuten, txantxangorriaren ekimenarekin bat egiten dutela agertzeko asmoz. Herritar orok ere aukera izango dute euren babesa eta konpromisoa zehazteko, abian jarritako web orrian sartuta.

Cristina Uriartek bertan adierazi zuenez, «euskara sustatzeko eginkizunean adostasunez eta batasunez jokatzea da aurrera egiteko modurik eragingarriena», eta horren adibide jarri zuen hainbat erakunderen elkarlanak emandako fruitu hau. Gainera, esker ona agertu zien ekimen honekin bat egin nahi izan duten gizarte eragile guztiei, «erakunde publikoen obligazioa» baita «euskaraz aritzeko aukerak eta baldintzak ahalbidetzea, baina hori gizarte osora hedatzeko garaian, guztiz erabakigarria» delako horien «borondatea eta konpromisoa.”. Ildo beretik jo zuten hizlari guztiek. Lorea Bilbaok, esaterako, txantxangorria eta euskara txikiak direla adierazi zuen, baina «biak txikitasun horretan, handiak». «Koloretsua txantxangorria eta milaka kolore hartzen dituena euskara. Geure-geureak dira, Euskal Herrian errotuak baina hegoak astinduz edonora heltzeko modua dutenak. Gertukoak dira, baina hegaldian ikuspegi zabala hartzen dute, eta hegopean esparru zabal, ugari eta anitzak har ditzakete. Politak eta erakargarriak dira txantxangorria eta euskara, gonbidatzen ditugu oraindik ezagutzen ez dituztenak aurrera pausua eman eta hurbiltzera. Zatozte euskararen munduetara!», erantsi zuen Bizkaiko Euskara eta Kultura diputatuak. Bere esanetan, «erabileran jokatzen dugu euskararen partida. Erabiltzea da euskara indartzeko errezetarik eraginkorrena». Eta, horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuetan eta Bizkaian zehar «ahaleginak eta bi» egingo dituzte «txantxangorria bideratzen» eta «euskararen hegaldia hauspotzen».

Donostiako Udalaren izenean Miren Azkaratek nabarmendu zuenez, “Europako ahotsen itsasargian indartsu entzungo da» ekitaldian bildutako «txantxangorri aldraren txioa eta kantua”. Mikel Pagola Urnietako alkate eta Eudel-en ordezkariak, aldiz, udaletatik gonbidapena egin zien herritar guztiei euskara erabil dezaten: «nork bere mailan; naturaltasunez eta konplexurik gabe; edozein esparru eta egoeratan”. Igone Martinez de Lunaren irudiko, azkenik, “euskararen arloan, Arabako gaurko erronkak dira euskara maila guztietan sustatzea eta haren erabilera areagotzea”.

Horiez gain, ekimenarekin bat egiteko, hitza hartu zuten Itsaso Andueza, Elena Laka, Josu Urrutia, Jokin Aperribay, Pedro Miguel Etxenike, Roberto Larrañaga, Eli Pinedo, José María Guibert, Bixente Atxa, Arantza Urretabizkaia eta Aitzol Atutxak, eta bideo bidez aritu ziren Juan Calparsoro, Alex Aranzabal, Toti Martínez de Lezea, Andrés Urrutia eta Iñaki Goirizelaia. Kirmen Uribe izan zen ekitaldiari hasiera eman ziona, ‘Munduari begiratzeko modu bat’ olerkiaren irakurketarekin.

Euskararekin, euskararen erabilerarekin, euskararen aldeko jarrerarekin lotuko gaituen irudi berri eta freskoa da bertan aurkeztu genuena. Izan ere, txantxangorria beti izan dugu maite. Betidanik izan da gure paisaiaren parte, bere irudi arin, atsegin, jostari eta airosarekin. Maitea dugu, kuttuna, baina txikia eta hauskorra da. Erakargarri gertatzen zaigu, geure sentitzen dugu, ahula dirudi baina bizia da. Euskara bezala.

Joxean Artzeren hitzekin eta Mikel Laboaren musikarekin osatutako ‘Txoria txori’ kanta ederrean bezala, txoria bizirik nahi dugu. Eta hegan. Gutariko bakoitzaren borondatea da euskararen hegal. Gutariko bakoitzaren gogoa eta atxikimendua dira euskararen hego. Lehen hitza euskaraz esatea, ondo zein erdipurdi euskaraz hitz egiteko prestasuna adieraztea, euskaraz bizitzeko grina erakustea, euskararik ez jakinda ere badakitenek erabiltzeari ongi etorria egitea…, hori guztiori gure hizkuntzari hats ematea da. Eta gure txoriari hegoak ematea.

Txantxangorria, bere txikian, bere ahulean, oso txori eskuzabala da. Kukuak habian jartzen dizkion arraultzak txitatzen ditu. Zergatik ote? Agian da, gure basoetan kukuaren kantua entzuten jarrai dadin nahi duelako. Denok txantxangorri bihurtzen bagara, euskararen kuku hotsa basoetan bezala herri eta hirietan hedatuko da. Bilaka gaitezen txantxangorri. Eman hegoak euskarari!

Txantxangorriaren irudi atsegin eta maitagarri honen bitartez, herritarrei egin nahi dieguna da, gonbidapen bat: euskara erabiltzeko gonbidapena. Herritar guztientzako gonbidapena: euskaraz ondo dakitenentzat, euskaraz neurri batean edo bestean dakitenentzat, eta euskaraz ulertu bakarrik egiten dutenentzat. Denen ekarpena baita baliagarria. Euskaraz dakitenek, euskaraz lasai eginez, euskarari bizia ematen diote. Zertxobait dakitenek, beren neurrian euskara erabiliz, euskaraz egiteko aukerak eta egoerak biderkatzen dituzte. Eta ulertzera mugatzen direnek ere, beren inguruko lagunak, etxekoak, lankideak… euskaraz egitera animatuz, berebiziko ekarpena egiten diote euskarari. Eta elkartasun txalogarria erakusten dute, euskaraz ez jakinda ere euskararen erabilerari atea zabaltzen dioten herritarrek.

Gonbidapena da irudi hau: borondateaz ari gara. Herritarren borondatean sinesten dugu. Herritarren gogoaren indarrean sinesten dugu. Ez dugu inor behartu nahi. Ez dugu nahi inor inoren gainetik egoterik. Alderantziz, denok eroso egongo garen gizartea osatu nahi dugu: lehen aukera euskara dutenak eta lehen aukera gaztelania dutenak, eta lehen aukera biak dituztenak. Ez dugu nahi inork uko egin beharrik izatea bere lehen hizkuntzari. Ez dugu hizkuntza bakarra nahi: hizkuntza bat eta bestea nahi ditugu; lehen hizkuntza edo etxeko hizkuntza gaztelania edo euskara izan, lehen hautua euskara edo gaztelania izan, denontzako aukerak sustatu eta errespetatu nahi ditugu. Berdinkidetasunean.

Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial ditugu; legezko berdintasuna dute biek, bai, baina ez daude biak egoera berdinean, ezta gutxiagorik ere. Desorekan bizi dira. Gero eta indartsuago, bai, hala dabil euskara, zorionez, baina aldi berean, zoritxarrez, ahul da gaztelaniarekiko. Eta gure gizartearen elkarbizitza-ereduan, berdinkidetasuna eta ekitatea dira oinarri eta helburu. Herritarren arteko berdintasuna baita gizarte-kohesioaren zutabe nagusia. Bizikidetzak, hizkuntza kontuan ere, berdinkidetasuna eta ekitatea eskatzen dituelako.

Gaurko desorekatik biharko orekara bidean, euskara da arnastu behar duguna. Horra gure gonbitea. Erabil dezagun euskara, konplexurik gabe, han eta hemen, honetarako eta hartarako. Eraman dezagun bihotzetik eta burutik ezpainetara. Erabil dezagun lasai; jakinda, erabiliz egiten dugula euskara bizitzarako hizkuntza bizia; jakinda guk bakarrik egin dezakegula. Guk ez bada, nork erabiliko du? Gurea da aukera.

Herri erakundeetako bulegoetan, era guztietako eraikin publikoetan, garraio zerbitzuetan, osasun zerbitzuetan, ikastetxeetan, enpresetan, finantza entitateetan, merkatal guneetan, hedabideetan, kirol instalazioetan, unibertsitateetan, norberaren paparrean… zabalduta, jarrita eta hegan ikusi nahi dugu txantxangorria. Datozen hilabeteetan, datozen urteetan: euskararen gonbidapena, euskararako gonbidapena, han eta hemen. Horregatik eta horretarako herri erakundeok eta hala nahi duten elkarte eta enpresa eta entitateek txantxangorriaren irudia kaleratu eta zabalduko dugu euskarri ezberdinetan: paparrerako pinak, mahai gainerako eta hormetarako soporteak, biniloak… Euskararen Txantxangorria jada ez da inorena, denona baizik, gizarte osoarena. Euskara bera den bezala. Gizarte osoaren helburua delako: eman hegoak euskarari!

Ekitaldian parte hartu zuten arlo publiko eta pribatuko ordezkarien talde argazkia.

Ekitaldian bildutakoek euskararen erabileraren aldeko konpromisoa hartu zuten.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

‘Hitzargiak’, D2016 Kultur Hiriburutzaren proiektu borobila

‘Hitzargiak’ proiektuaren aurkezpenean aritu nintzen urtarrilaren 12an, Hizkuntza Politikarako sailburuorde eta hizkuntza aniztasuna sustatzeko Europako NPLD sareko presidente modura, erakunde biek parte hartzen baitute proiektuaren bi gunetan, Batzorde Zientifikoan eta Partzuergoan hain zuzen. Soziolinguistika Klusterrak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak abian jarritako ekimena da aipatutako hori, Europan hizkuntzak biziberritzeko jardunbide egokiak identifikatu eta bertako hizkuntza-komunitateei elkar elikatzeko aukera emango diena. Hala, Europan hizkuntza gutxituak biziberritzeko lanean diharduten askotariko egitasmoak biltzeko proiektua da ‘Hitzargiak’.

Bizitzaren Itsasargiko kultur jardueren artekoa eta 284+ Kaiaren baitakoa da ekimen hau, eta berorren Batzorde Zientifikoa aurkeztu zen aurreko astearteko ekitaldian. Europako hizkuntza gutxituetan aditu diren berederatzi gizon-emakumek osatzen dute talde hori eta, egitasmoaren ikerketa-unibertsoa zehaztuz, kasuak eredugarritzat jotzeko bete beharko dituzten ezaugarri eta irizpideak finkatzea izango da horien zeregina. Adituon taldea Larraitz Ariznabarreta, Vicent Clement, Araceli Díaz de Lezana, Durk Gorter, Itziar Idiazabal, Jasone Mendizabal, Erramun Osa, Meirion Pris Jones eta Xavier Vilak osatzen dute.

Bertan adierazi nuenez, angelu askotatik begiratu dakieke hizkuntzei, hizkuntza aniztasunari, hizkuntzen bizi-indarrari. Kasuon, jardunbide egokien angelutik egindako begirada izango da. Eta praktika onak zehazterakoan, jakina, beste zenbaiten artean, hiztunak elikatzeko eta hizkuntzen erabilerarako eraginkortasuna hartuko da kontuan.

Alde horretatik, bi interesgune nagusi ditu osatu berri den Batzorde Zientifikoak. Batetik, azken 35 urteotan, eta autogobernuaren eskutik, euskarak egin duen aurrerapauso itzela aztergai jarriko da bertan, beste hainbat hizkuntza biziberritzeko prozesuen aldean. Horrek aukera berri bat eskainiko digu euskarak egin duen hazkunde eta biziberritze bideko indargune eta argi-ilunen inguruko gogoetan sakontzeko eta, aldi berean, beste hainbat prozesutatik ikasteko. Oso une egokian dator, gainera, jarduera hau. Izan ere, Euskararen Aholku Batzordeak 2015ean itxi du Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) diagnostikoak sakontzeko dokumentua eta, horren ondoren, bete-betean ari da, Euskara 21 batzordearen bitartez, Hizkuntza Politikarako Sailburordetzak aurkezturiko ‘Eta hemendik aurrera zer?’ dokumentuan eztabaidatzen, datozen urteetarako lehentasun-marko baten oinarriak ahalik eta erarik adostuenean zehazteko asmoz. Bestetik, NPLDn ordezkaturik dauden 16 hizkuntza europarren eremuetako gobernu-erakunde eta gizarteko askotariko eragileen ikuspegiarekin bat dator, guztiz, ‘Hitzargiak’ proiektuaren asmoa. Europako hizkuntza minorizatuen eremuetan gauzatzen ari diren jardunbide egokien berri elkarri helaraztea da sarearen helburu nagusietariko bat, eta horretan ematen du bere jardueraren zati handi bat.

Testuinguru horretan, hiru ideia azpimarratu nahi izan nituen. Lehenik, ‘Hitzargiak’ proiektua bera dela jardunbide egoki bat. Proiektu honen beraren egituratzea eta askotariko eragileen lankidetza markoa finkatu izana bera da praktika on eta eredugarria. Elkarlanaren praktika bat izango delako, Partzuergoan eta Batzorde Zientifikoan parte hartzen baitugu bai herri-aginteek (Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak), zein unibertsitateek, euskararen sustapenean diharduten askotariko eragileek (Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, Topagunea, AEK, Bai Euskarari Fundazioa, Kontseilua) eta Europako hizkuntzen aldeko sare nagusiek (Mercator eta NPLD). Bigarren ideia: elkar argituz, elkar handitu; bata bestearen berri izanda, bide berriak aurkitzeko, indarguneak sendotzeko eta zabaltzeko, ahuleziei aurre egiteko. Elkarrengandik ikasi, ‘hartu eta eman’, hori da aurrera egiteko bide segurua. Eta hirugarren ideia: Europan gaude, Europako hizkuntza aniztasunaren parte gara, aniztasun horri egiten diogun ekarpena da euskararekin egiten duguna, eta euskararen eta gainerako hizkuntzen auzia ‘auzi europarra’ izatea nahi dugun bezalaxe da gure auzia Europako hizkuntza aniztasunaren auzia edo iraunkortasuna eta garapena. Eta perspektiba europar horretan kokatzen da, bete betean, Donostia 2016ri esker, ‘Hitzargiak’ proiektua.

Europa eraikitzearen ideiaren muinean dago Europaren hizkuntza aniztasuna babestu, garatu eta sendotzea. Umberto Ecok esana da: “itzulpena da Europako hizkuntza». Europaren hizkuntza aniztasuna nabarmendu eta goratzeko esan zuen hori idazle italiarrak, ondo asko esan ere. Izan ere, gaur egun badira diskurtsoak hizkuntza aniztasunetik hizkuntza komunerako bidea egiten dutenak, kontrajarriz, eta hizkuntza komunetik hizkuntza bakarrerako bidea egiten dutenak, komuna bakar bihurtuz, aniztasuna gutxietsiz edo ukatuz. Europaren lelo nagusia ‘aniztasunean bat eginik’ baldin bada ere, begien bistakoa da sakonki aldatu direla azken 15 urteetan Europako Kontseiluaren eta Europako Batzordearen lehentasunak, hizkuntzak babesteari dagokionez. Gure ustez, ordea, eraiki nahi den gizarte europar berriaren kohesioaren giltzarri nagusietako bat da hizkuntza aniztasuna, eta hala txertatu beharko litzateke Europan lantzen ari den narrazioaren muinean. Aniztasuna errespetatu ezean, ez dago proiektu komunik. Mundu globalizatu honetan, baloreak partekatu behar ditugu, eta gure esku ere badago, guztion esku ere badago, Europako herri guztien hizkuntza guztiak biltzen dituen ikuspegi inklusiboak aurrera egitea Europako erakundeetan.

2015eko otsailean lehen aldiz, eta azaroan bigarrenez, NPLDk Bruselan aurkeztu duen Europako Hizkuntza Aniztasunerako Ibilbide Orriak, hainbat gomendio egiten dizkie Europako erakunde nagusiei, eta horien artean, hain zuzen ere, Europako hizkuntzarik ahulenak babestea jasotzen da. Horretarako, aipaturiko Ibilbide Orriak hainbat ekimen proposatzen dizkie Europako erakundeei, beti ere Europako Kontseiluak bultzaturiko Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartarekin erabateko sintonian. Honako jarduera hauek proposatzen dira, besteak beste: Europako Batasunaren Estatu kideek eskualde-hizkuntzei, eremu urrikoei edo desagertzeko arriskuan daudenei legezko aitorpena ematea, baita hizkuntza horien erabilera babestu eta sustatzea ere; Europako hizkuntza horiek ikusarazteko eta babesteko neurriak hartzea; Europako Kontseiluarekin lankidetzan, EBko Estatu kide guztiek Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Karta sinatu eta berresteko urratsak egitea; eta Hizkuntza eskubideak Oinarrizko Eskubideen Europako Kartan txertatzeko aukera bultzatzea.

Guzti horiek kontuan hartuta, urrats zinez egokia egin du Donostia 2016 kultur hiriburutzak, ‘Hitzargiak’ proiektua bere programazioaren barruan txertatzean, horrenbestez bultzada sendoa ematen diolako Europako hizkuntzen eremuetako jardunbide egokiak identifikatu, aztertu eta elkarren arteko trukaketarako bidean jartzeko lanari. Alde horretatik, Euskadik eta euskarak erreferentzialtasun aitortua dute, honez gero, eta badugu zer aportaturik, zer ikasi ugari ere badugun bezala, langintza liluragarri horretan. Gure aldetik, bai Eusko Jaurlaritzaren aldetik, bai NPLDren aldetik ere, gure esku dagoen guztia jarriko dugu hori horrela izan dadin.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Euskara opari

Olentzero eta Errege Magoak itzuli dira euren jatorrizko lekuetara, hainbat opari banatu ostean atseden hartzera. Durangoko Azoka abiapuntu hartuta, urte amaierako eta hasierako egunak ezin aproposagoak izaten dira inguruan ditugun ume zein helduei euskarazko produktuak oparitzeko. Zorionez, eskaintza inoiz baino aberatsagoa eta askotarikoagoa da, kulturarekin lotutako produktuetatik hasita. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak horretan lagundu nahi izan du beti, herritarren eskura euskarazko denetariko aukerak jartzen. Horrelako produktuen kontsumoa ezin garrantzitsuagoa da hizkuntza sustatzeko eta indartzeko, esparru guztietara eramateko, euskaraz bizi ahal izateko.

Aurreko urrian HPSk aurkeztutako ‘Euskararen balio eta eragin ekonomikoa’ izenburupeko azterketan ezagutzera ematen zen legez, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinaren %4,2 dagokio euskarari, eta enpleguaren %6,38. Laguntzak zein zergak aintzat hartuta, bideratutako diru-laguntzak 107 milioi euro ingurukoak direnez eta BEZaren bidez euskarazko produkzioak 156 milioi euro ematen dituenez, ia 50 milioi euroko saldo positiboa geratzen da. Ez da, beraz, txantxetakoa honen inguruan dagoen guztia, eta euskal gizarteari egiten zaion ekarpena. Hori indartzen jarraitu behar dugu, oraindik heltzen ez garenetara ere iristeko, euskarazko produktuen eskaintza gero eta handiagoa, anitzagoa eta osatuagoa izateko. Eta, noski, kontsumitzaileen aldetik jasotzen duten erantzunak, horiei esker pizten den eskaerak, gora egin dezan.

Mundu globalizatu honetan, euskarazko produktuek garenaren isla izan behar dute, gizarte moderno, anitz, ireki, bidezko eta abegikorrarena. Eta euskaldunen sostenguarekin joko dute aurrera, horien beharrei eraginkortasunez erantzuten dietelako. Erakundeetatik sekulako ahalegina egiten ari gara bide horretan barrena gero eta urrunago heltzeko, euskararen hiztun komunitateari era guztietako tresnak eskaintzeko, euskarazko produktuak kalitatearen sinonimo modura finkatzeko eta teknologia berrienetan ere gure hizkuntzak ahalik eta presentzia sendoena izan dezan. Publiko-pribatu uztardura funtsezkoa da horretan, gero eta gehiago.

Horregatik, euskarazko produktuen kontsumoa ezin da abendura eta urtarrileko lehen egunetara mugatu, urte osokoa behar du. Euskarari hilabete eta urtaro guztietan ekin behar zaio, euskaldun garen guztion ahotan eta eskuartean darabilzkigun produktuetan, gure kontsumorako direnetan eta oparitzen ditugunetan. Badago non aukeratu, badago kalitatezko produkzioa, badaude lehen mailako sortzaileak eta bikain prestatutako lan taldeak. Euskara sustatu, erabili eta kontsumitzerakoan ezin da etenik egon, euskarak urte osoan izan behar du opari, norberarentzat eta besteentzat.

Euskarak urte osoan izan behar du opari, ez bakarrik abendu eta urtarrilean.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Kirol campusetan euskara lantzen

Euskara ahalik eta esparru gehienetara eramateko asmoz, kirolarekin lotutako ekimena aurkeztu genuen Donostian abenduaren 23an. Horri esker, joan diren Gabonotan Realak, Eibarrek, Retabet Gipuzkoa Basketek, Athleticek, Alavesek, Dominion Bilbao Basketek, Laboral Kutxa Baskoniak eta Axi Muniainek antolatu dituzten campusetan euskara indartzea lortu da. Zehazki, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatuta, campus horietan parte hartu duten monitoreek euskarazko trebakuntza berezia jaso dute, urtean zehar euren klubetan burutuko dituzten entrenamenduetan ikasitakoa balia dezaten.

Gazteen aisialdian euskararen erabilera handitzea da gure erronka nagusienetakoa. Horregatik, entrenatzaile lanetan dihardutenek euskarazko berezko terminologia landu dute ekimen honi esker, eta baita aisialdian zein kirolean erabiltzen diren hainbat esamolde ere. 14-20 urte bitarteko monitoreen trebakuntza honi campusaren barruan ekin zaio, kirol espezifikoarekin lotutako formazioaz gain. 200 bat izan dira parte hartu dutenak, neska zein mutil, eta horien bitartez 5.000 haur ingururengan izango du eragina euskararen aldeko ekimen honek, eskoletan zein klubetan.

Etorkizunerako daukagun erronka nagusia erabilerari dagokiona da, zalantzarik gabe. Hizkuntzak bizia izateko erabilia behar du ezinbestean, erabilia den neurrian izango baita hizkuntza bizia. Aisialdian, kirolean, kulturan eta gazteen arteko komunikazioan bereziki ekin behar diogu, ez baita nahikoa hizkuntza maitatzearekin erabiltzen ez bada.

Surfa, saskibaloia eta futbola izan dira oraingo ekimen honen bitartez jorratu ditugunak, baina kirol zein talde gehiago ere etorriko dira ondoren. ‘Kirol campusak euskaraz’ deritzanak monitoreak urte osorako trebatzen jarraitzeko asmoa du, gazteengan zuzenean eragiten dutenak oinarri-oinarrizkotzat jotzen ditugulako euskararen erabilera sustatzeko, gure hizkuntzaren etorkizuna bermatzeko eta hobetzeko.

Hurrengo bideoan doa adibideetako bat, baina badira gehiago honako helbidean ere: www.facebook.com/EuskararenTxantxangorria

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Subvenciones para 2016

El pasado 30 de diciembre presentamos en Gasteiz las convocatorias de subvenciones de la Viceconsejería de Política Lingüística para este recién estrenado 2016. La cantidad consignada, incluida la partida destinada a HABE, es de 42.497.725 euros, a los que hay que sumar otros 3.210.630 como importe destinado a ayudas especiales para impulsar proyectos específicos. Por tanto, sumando todos los conceptos, la cuantía total asciende a 45.708.355 euros. De esta manera, el 65% de las subvenciones dedicadas por la totalidad de las instituciones de la Comunidad Autónoma Vasca al fomento del euskera corresponden al Gobierno Vasco.

Como expresé en la rueda de prensa explicativa del listado de convocatorias, las subvenciones que otorga la Viceconsejería tienen una gran relevancia dentro de la política lingüística que se realiza en la CAV. A través de las mismas marcamos las prioridades del Gobierno Vasco y, además, son necesarias para que diversas entidades, empresas y asociaciones puedan llevar a cabo sus iniciativas. No cabe duda de que los recursos son siempre limitados y de que siempre queremos más. Pero los 45,7 millones destinados al fomento del euskera para este año suponen un gran esfuerzo. De ese esfuerzo son partícipes tanto el Gobierno Vasco como las demás administraciones públicas y resulta necesario para que las entidades que trabajan en favor del euskera puedan seguir abriendo camino.

Hay varias novedades de cara a 2106. Por una parte, las ayudas individuales destinadas al alumnado de los euskaltegis se han incrementado un 25%. Esta convocatoria no existía en 2012 y se puso en marcha al año siguiente con una dotación de 700.000 euros. En 2014 se les sumó 100.000 euros más y el año pasado esa cifra llegó al millón de euros. Ahora serán 1.250.000.

Por otra parte, el programa piloto ‘Euslan’, que se enmarca dentro de la convocatoria LanHitz, sigue dando pasos. Fue lanzado en 2015 con el objetivo de que el euskera sea lengua de trabajo en empresas avanzadas en gestión lingüística. La Comisión de Seguimiento del programa aprobó este pasado 22 de diciembre los planes de trabajo para 2016 de las 12 empresas industriales incluidas en el programa. Además, en la convocatoria de subvención destinada a LanHitz, el presente será el año de la consolidación de la línea específica destinada a iniciativas promovidas por los colegios profesionales y orientadas a lograr que los profesionales colegiados desarrollen su labor en euskera.

Finalmente, entre las novedades a reseñar, la convocatoria de subvenciones EBPN/ESEP ha pasado a abarcar un período de dos años, concretamente 2015-2016. Asimismo, la convocatoria de subvenciones a medios de comunicación en euskera tiene ahora una previsión presupuestaria plurianual (2016-2017-2018). Y como colofón a las nuevas iniciativas, el convenio de colaboración entre HABE y Lanbide, que se firmará próximamente, posibilitará que esta última ofrezca en su plan de formación el aprendizaje del euskera en diversos sectores profesionales: comercio, hostelería y área sociosanitaria, concretamente.

A lo largo de 2015 se han puesto en marcha dos nuevos programas que tendrán continuidad en 2016. Así, por un lado se firmarán acuerdos con empresas tractoras con el objetivo de garantizar los derechos lingüísticos de las personas consumidoras y usuarias. Y, por otro lado, se cerrarán acuerdos con diversos agentes para fomentar el uso del euskera en el ámbito del ocio de los jóvenes.

Cuatro de las convocatorias presentadas el anteúltimo día del año pasado se publicaron en el Boletín Oficial de esa misma jornada (Euskalgintza, TICs, Euskera en medios de comunicación en castellano y LanHitz). Otras dos (Medios de comunicación en euskera y EBPN/ESEP) se encuentran en una situación diferente. Como ya ha quedado reseñado, se prevé que la convocatoria de subvenciones a medios de comunicación en euskera tenga una previsión presupuestaria plurianual y, por otro lado, la segunda de las convocatorias se encuentra ya publicada y a través de la misma se financian actividades realizadas el año pasado y a lo largo del que está en curso.

Desmenuzando los datos de cada una de las convocatorias, HABE destinará 30,7 millones de euros repartidos en cuatro apartados distintos: 11,2 serán para la convocatoria de ayudas dirigidas a la financiación de la actividad de enseñanza del euskera de los euskaltegis municipales, 18 millones serán para la convocatoria de ayudas destinadas a la financiación de la actividad de enseñanza del euskera de los euskaltegis privados homologados por HABE, 220.000 euros irán para la convocatoria de ayudas para la financiación de la actividad de la enseñanza del euskera en las Euskal Etxeak y, finalmente, 1.250.000 euros serán para ayudas individuales al alumnado de los euskaltegis que superen los exámenes de acreditación de HABE.

En lo que respecta a la convocatoria de Euskalgintza, la Viceconsejería de Política Lingüística destinará a la misma un total de 979.200 euros. Es una convocatoria dirigida a entidades privadas que desarrollan proyectos para potenciar el uso del euskera en la vida social en general. Iniciativas destinadas, por ejemplo, a fomentar el uso del euskera en ámbitos no formales como el tiempo libre, las relaciones sociales, las actividades deportivas, etcétera, priorizando los proyectos destinados a infancia y juventud. En este apartado se pretende, también, acercar el euskera a personas no vascohablantes, así como a la población inmigrante. Otros ámbitos a los que se quiere llegar son el que afecta a la transmisión del euskera en el ámbito familiar o la recopilación, conservación o digitalización y difusión de actividades relativas al patrimonio del euskera.

La previsión de cara a la convocatoria de subvenciones dirigida a los medios de comunicación en euskera pasa por destinar a la misma 4.875.000 euros anuales durante tres años. Es una convocatoria dirigida a entidades privadas que editan medios de comunicación en euskera, como diarios, revistas, radios, televisiones, o medios de comunicación on-line. El objetivo de la misma es fortalecer y mejorar la eficacia de los medios de comunicación en euskera, reforzando su capacidad de penetración entre las personas consumidoras. Podrán beneficiarse de estas ayudas los medios de comunicación escritos cuyo objetivo principal sea ofrecer información diaria en diversos ámbitos, los que tengan como cometido principal el tratamiento de temas en profundidad más allá de lo diario, las radios y televisiones que emitan íntegra o parcialmente en euskera y los medios de comunicación difundidos por Internet. Ya que esta convocatoria persigue el fortalecimiento del uso del euskera, se priorizará la eficacia. En consecuencia, se valorará y premiará la eficacia de un medio en su entorno, siempre desde la perspectiva de las personas consumidoras.

Otra de las convocatorias de subvenciones va dirigida a incrementar la presencia del euskera en las ediciones digitales de los diarios impresos que utilizan principalmente el castellano, y a tal fin se destinarán 400.000 euros. Estas ayudas tendrán como destinatarias a las entidades privadas que editan medios de comunicación impresos de carácter diario principalmente en castellano. Su objetivo es incrementar la presencia del euskera en las ediciones digitales de los diarios impresos así como en las agencias de noticias que también difunden noticias en euskera a través de Internet. Se persiguen cuatro metas en este caso. Por un lado, se busca cumplir el derecho a recibir la información en euskera de una manera más eficaz y también que el euskera esté presente en la información que consumen a diario los vascos. En tercer lugar, se busca incidir en las costumbres y hábitos lingüísticos de los jóvenes, así como tratar de aumentar el contenido en euskera de Internet.

Existe otra convocatoria referida a las subvenciones dirigidas a la promoción del euskera en las Tecnologías de la Información y de la Comunicación (TIC). Estas ayudas están enfocadas a empresas que desarrollan recursos y aplicaciones en euskera para las TIC e Internet. El objetivo es incrementar la presencia del euskera en las mismas, creando nuevos portales y sitios web en euskera, desarrollando nuevos servicios, funcionalidades y contenidos en páginas o sitios web ya existentes y adecuando los mismos a dispositivos móviles y, finalmente, creando software en euskera y/o localización al euskera, incluidas las aplicaciones de uso en dispositivos móviles. Tendrán prioridad los proyectos para el tiempo libre y el entretenimiento.

La convocatoria de LanHitz, mencionada con anterioridad, se destinará a la promoción del euskera en el ámbito socioeconómico y laboral, y dispondrá de 1.964.000 euros. Se podrán beneficiar de la misma las empresas y entidades que gestionan o disponen de centros de trabajo en la CAV. Se pretende incrementar el uso y la presencia del euskera en esos centros elaborando un primer plan de uso del euskera, desarrollando el plan de gestión anual y obteniendo Bikain, el certificado de calidad de la gestión lingüística. Además, dentro de la convocatoria de LanHitz, se procederá al desarrollo del ya mencionado programa piloto ‘Euslan’, que dispondrá de 314.000 euros.

Finalmente, la convocatoria de subvenciones para el desarrollo de ESEP/EBPN para los años 2015-2016 supone un gasto de 2.771.000 euros. Esta ayudas están dirigidas a ayuntamientos y organismos supramunicipales de la CAV y pretenden lograr el desarrollo de EBPN/ESEP por parte de las instituciones locales a través de la elaboración de los primeros planes estratégicos, del fomento del uso del euskera en actividades de ocio y deportivas, de las actividades para reforzar la transmisión del euskera en la familia, de las actividades para fomentar el uso del euskera en el ámbito educativo fuera del horario escolar y de las actividades para acercar el euskera a personas inmigrantes. En todas ellas se priorizarán las actividades destinadas a la población infantil y juvenil, así como las que se realicen en coordinación con otras asociaciones y entidades locales.

Existe un último apartado de más de tres millones de euros para ayudas especiales a proyectos específicos. Entre los beneficiarios se encuentran entidades tan importantes como Euskaltzaindia, Topagunea, Labayru, EHUko Euskara Institutua, EUDEL, UEMA, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Tokikom, ONCE, EIZIE, Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, Galtzagorri Elkartea, Nafarroako EKE o Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa.

Queremos agilizar la tramitación de todas estas ayudas, y trabajaremos para lograrlo. Las ayudas públicas para el fomento del euskera son absolutamente necesarias. Cada euro invertido en ese apartado es un euro invertido en la convivencia entre nuestras dos lenguas propias. El lema del Gobierno Vasco, ‘Pertsona helburu’, nos guía para trabajar en pos de la igualdad de oportunidades y la libertad para las personas, también en lo referente a las lenguas. Fomentar el uso del euskera es imprescindible para que todos los ciudadanos puedan hacer uso de su libertad para expresarse también en euskera. Fomentar el uso del euskera es imprescindible para llegar a garantizar de verdad el uso de las dos lenguas oficiales en nuestra sociedad. Y lo es también para garantizar a todos los ciudadanos su derecho a expresarse en euskera o en castellano y para que nadie se vea obligado a tener que pasar de una a otra lengua en contra de su voluntad.

El impulso del euskera pasa por una política lingüística activa y eficaz. Y para ello resulta del todo necesario disponer de recursos. Además, la inversión en el fomento del euskera beneficia a la economía vasca. Tal y como ha quedado acreditado en un reciente estudio, el sector relacionado con el euskera tiene un peso importante en la economía de la CAV: supone el 6,3% del empleo y el 4,2% del PIB. Seguiremos trabajando en esta línea de apoyo al fomento del euskera, impulsando la colaboración entre el sector público y el privado, fieles al compromiso político adquirido y avalado por la mayoría de la sociedad vasca.

la foto 3

El equipo de la Viceconsejería, durante la rueda de prensa para dar cuenta de las subvenciones para 2016.

 

 

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | 2 comentarios

2016rako diru-laguntza deialdiak

Eusko Legebiltzarrak 2016rako aurrekontuak onartu ostean, aurreko urteko azkenaurreko egunean argitaratu ziren EAEko Aldizkari Ofizialean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren diru-laguntza deialdiak. Hala, egun berberorretan eskainitako prentsaurrekoan aurkeztu genituen HPSren aldetik, HABE barne, urte berrirako abian jarritako diru-laguntzen programa guztiak, eta baita lankidetza hitzarmen edo akordioen bidez gauzatzen diren diru-laguntza izendunak ere.

Urteko diru-laguntza deialdi guztiak urte hasierako Buletinean argitaratu eta abian jartzea izan zen iazko helburuetako bat. Hori egin ostean, aurten ere lortu dugu xede horri eustea: abenduaren 30ean argitaratu dira 2016ko diru-laguntzen deialdi ireki guztiak, bat izan ezik. Azken hau martxoan kaleratzea da asmoa.

Ez da erraza izan, eta aurrerapauso hori bi urtetan egitea lortu dugu, euskalgintza sozialeko hainbat eta hainbat eragilek egindako eskaerari erantzunez eta diru-laguntzen eraginkortasuna hobetu asmoz. Baina badago oraindik zer hobeturik: diru-laguntza guztien tramitea azkartzean egin behar dira ahaleginak eta hobekuntzak. Tramitea arintzen asmatzea da helburua honakoan.

Diru-laguntza hauek behar-beharrezkoak dira euskararen sustapenean lanean diharduten enpresa eta askotariko eragileentzat, ehunka ekimen garatzeko. Horregatik da hain garrantzitsua deialdi hauek-eta urte hasierarako kalean izatea, enpresa eta entitateek urteko beren jarduna hobeto planifikatu ahal izan dezaten.

Honakoak dira Buletinean argitaratutako deialdietako lau: Euskalgintza, IKT, nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkarien edizio digitalak eta LanHitz. Beste bi deialdiak euskarazko hedabideen ingurukoak eta EBPN/ESEP dira. Azken hau, dena den, argitaratuta dago jada, lehen aldiz 2015 eta 2016rako udalen programak aldi berean finantzatzen baitira.

Buletinean argitaratu gabe geratu den bakarra euskarazko hedabideei dagokiena da. Eusko Jaurlaritzaren asmoa eta erabakia da, eta horrela geratu da jasota Eusko Legebiltzarrak onartutako aurrekontuetan, euskarazko hedabideen deialdi urte anitzekoa egitea, 2016-2017-2018 urteetarako zehatz esanda. Horrela, iraganean izan duten eta gaur egun duten baino finantzazio askoz egonkorragoa izango dute hedabideek. Urte anitzeko deialdia egiteko korapiloak askatzen ari ginela hitzeman genuen, eta dagoeneko hori egiteko moduan gaude. Gai honen inguruan hedabideen ordezkariekin iritziak kontrastatu eta ahal den neurrian partekatzea da gure asmoa uneon, eta ondoren erabakiko da zehazki nola bideratu deialdi hori. HABEren deialdiak, berriz, ohiko moduan eta dagokien bezala 2016ko udan argitaratuko dira, ikasturteka baitoaz, eta ez urte naturalean arabera.

Diru-laguntza hauek guztiak oso garrantzitsuak eta pisuzkoak dira euskararen sustapenerako. Hala, Eusko Jaurlaritzak jarriak dira EAEko herri erakunde guztiek euskara sustatzera bideratzen dituzten diru-baliabide guztien bi herenak, zehazki esanda %64. Horietatik zati handi bat askotariko eragileentzako diru-laguntzetara bideratzen dute herri-erakunde guztiek. Bada, EAEko herri-erakunde orok euskara sustatzeko diru-laguntzetarako jartzen dutenaren %67 Jaurlaritzak jarria da. Azkenik, Jaurlaritzak bere euskara aurrekontuen %55 bideratzen du euskara sustatzeko proiektuak garatzen dituzten enpresa eta euskalgintza sozialeko entitateen proiektuak babestera. Diru-laguntza horien bidez bermatzen da, hain zuzen, hainbat elkarte, enpresa eta entitatek garatzen dituzten ehunka ekimenen bideragarritasuna. Diru-laguntza deialdi hauen bidez, 2015 amaitu berrian 519 proiektu eta ekintza-plan izan dira diruz lagundu direnak, eta EBPN/ESEP bi urteko deialdira 168 toki-erakundek eskatu dute diru-laguntza. ‘Bikain’ ziurtagiria eskuratzeko laguntza 65 enpresari eman zaie, aurreko zazpi urteetako halako bi eta gehiagori.

2015eko azkenaurreko egunean iragarritako diru-laguntzak, guztira, 45.708.355 eurokoak dira. Hortaz, EAEko hizkuntza politikan garrantzi eta pisu handiko kontua da HPSren diru-laguntzena. Batetik, Jaurlaritzaren lehentasunak agerian jartzen dituztelako eta, bestetik, beharrezko direlako hainbat elkarte, enpresa eta entitatek garatzen dituzten ehunka ekimenen bideragarritasuna bermatzeko.

Baliabideak mugatuak dira, eta beti nahi izaten dugu gehiago. Baina 45 milioi eurotik gorako hori bada ahalegin handia, azpimarratzeko modukoa. Jaurlaritzaren eta gainerako herri-erakundeen ahalegina nahitaezkoa du euskalgintza sozialak bere bidea egiten jarraitzeko.

Testuinguru honetan, euskararen sustapenerako inbertsio publikoaren beharra eta zilegitasuna aldarrikatzea ezinbestekoa da. Euskararen sustapenean inbertitzen dugun euro bakoitza euskal gizarteak bereak dituen bi hizkuntzen arteko bizikidetzan inbertitzen den euroa da. Eta bi hizkuntzen bizikidetzan inbertitzen dena euskal gizarte honen bizikidetzan inbertitzen da. Ezaguna da Jaurlaritzaren leloa, ‘Pertsonak helburu’ dioena. Pertsonen arteko berdintasuna eta askatasuna sendotu nahi ditugu, hizkuntza kontuetan barne. Euskararen erabilera sustatzea beharrezkoa da herritar guztiek euskara ere erabiltzeko askatasuna egiazki gauzatu ahal izan dezaten. Euskararen erabilera sustatzea behar-beharrezkoa da gure gizartean bi hizkuntza ofizialen erabilera benetan bermatzera heltzeko. Euskararen erabilera sustatzea ezinbestekoa da euskara edo gaztelania aukeratzeko eskubidea den-denei bermatzeko eta inor gure artean ez dadin hizkuntzaz aldatzera behartuta aurkitu.

Euskara biziberritzeak ezinbestekoa du hizkuntza politika aktibo eta eraginkor bat. Eta horrelako hizkuntza politika batek derrigorrezkoak ditu diru-baliabideak, jakina. Euskararen sustapenean inbertitzeak, gainera, mesede egiten dio euskal ekonomiari. Duela gutxi Euskararen Balio eta Eragin Ekonomikoaz egindako ikerketan Jaurlaritzak agerian jarri du euskararen jarduera sektoreak pisu ekonomiko nabarmena duela EAEn: enpleguaren %6,3 eta Barne Produktu Gordinaren %4,2 euskararen sektoreak osatzen du. Beraz, euskararen sustapenean dirua inbertitzea ez da dirua xahutzea edo luxuetan gastatzea: ekonomiarako ere mesedegarri da.

Baina dena ez da dirua. Gutxienez hori bezain beharrezkoa da ekimen publiko eta pribatuaren arteko uztardura. Euskararen erabilera dugu erronka nagusia, eta badakigu erabiltzeko gogoa izatea beharrezkoa dela, noski, baina ez dela aski; erabiltzeko aukerak ere behar dira, eta aukera horiek sortu eta sendotzeko ekarpena dira berriki plazaratutako diru-laguntzak. Baina aukerak izatea ere ez da aski, aukerek gainera erakargarri izan behar baitute baliatuak izango badira, eta halako aukerak eragin nahi ditugu, euskal herritarrentzat erakargarri eta baliagarri direnak. Eta gainera, azkenean, baliatu egin behar dira aukerak. Hori bakoitzaren esku dago. Euskararen erabilera sustatzeko langintzan eraginkorrak eta arrakastatsuak izateko, behar-beharrezko osagaiak ditugu elkarlana eta osagarritasuna, eta erabilera aukera erakargarriak eskaintzea. Horretarako, elkarlanerako eta osagarritasunerako, hitza ez baizik eta ekintzak dira ia 46 milioiko diru-laguntzak.

Abenduaren 30ean aurkeztutako diru-laguntzek marko jakin bat dute: Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 legealdirako Euskararen Agenda Estrategikoa, hain zuzen ere. Hori da gure iparrorratz zehatza. Agendaren helburu nagusia ezaguna da, euskara ‘bizikidetzarako hizkuntza bizia’ izatea. Hori da, beraz, diru-laguntzen deialdiokin sendotu nahi den helburua. Euskara hizkuntza bizia izango bada ez dago beste errezetarik: erabili, erabili eta erabili. Erabilera da euskararen bizi-indarra sendotzeko hauspo bakarra.

Eta norabide horretan jarri ditugu, hain zuzen ere, 2016ko HPSren diru-laguntzak. Hauen eraginkortasunaren termometroa diruz lagundutako produktuei kontsumitzaileek ematen dieten onarpenaren esku dago. Horretan asmatu behar dute diru-laguntza hauen hartzaileek: erabiliak izango diren proiektu erakargarriak deisenatu eta gauzatzen, erabilera bultzatzea baita diru-laguntza hauen helburu bakarra.

2016ko diru-laguntzen programa guztiak, orohar, 2015eko mailetan mantendu dira, kasu batean izan ezik, euskaltegietako euskara ikasleentzako diru-laguntza indibidualen kasuan hain zuzen ere, hauek %25eko gehikuntza izango baitute. 2013an zero zen. 2014an 800.000 euro izan ziren, 2015ean 1.000.000 euro eta 2016an, 1.250.000 euro izango dira. 250.000 euroko gehikuntza hori A1 eta A2 maila berriak egiaztatzen dituztenentzat bideratuko dira.

Gainera, badago berrikuntzarik diru-laguntza hauen deialdietan. Batetik, LanHitz programaren barruan, eta orain arteko diru-laguntza deialdiaz gain, ‘Euslan’ hiru urterako egitasmo pilotua abian jarri berri dugu 2015ean, hizkuntza kudeaketan aurreratuen dauden 12 enpresetan euskara ohiko lan hizkuntza izan dezaten. ‘Euslan’ programaren jarraipen batzordeak abenduaren 22an onartu ziren, hau da 2016rako enpresa parte hartzaileek aurkeztu dituzten lan planak. Bestalde, LanHitz diru-laguntza deialdiaren barruan, multzo berezi bat eskaini zaie 2015ean, lehen aldiz, elkargo profesionalek bultzatutako ekimenei, elkargo horietako kide diren profesionalek euskaraz lan egin dezaten. Programa hau 2016ko deialdian sendotuko da, bere lana euskaraz ere egiten duten abokatu eta prokuradoreek balia dezaten, Justizia Administrazioan ere euskararen erabilera sustatuz. Aurrekoekin batera, EBPN/ESEP diru-laguntza deialdia bi urterako egina dugu, 2015-2016 urteetarako hain zuzen ere.

Euskarazko hedabideen deialdia urte anitzekoa izan da (2016-2017-2018), era horretan euskarazko hedabideen finantzazioa egonkortzea bultzatuz. Diru-laguntza deialdi hau urte berriko lehen hiru hilabeteetan abian jarria izatea espero dugu.

Azkenik, HABEk eta Lanbidek laster sinatuko duten lankidetza-hitzarmenaren bitartez, lan bila dabiltzan langabeei Lanbidek eskaintzen dien formazio-plangintzan euskara doan ikastea ere sartuko da lehendabizikoz, hiru arlo edo familia profesionaletan (merkataritza, ostalaritza eta arlo soziosanitarioa).

Guzti hauek urrats berriak dira euskara sustatzeko bide luzean. HPSren borondatea horretan sakontzen jarraitzea da, euskal gizarteak hainbatetan agertutako borondatea goiburu.

la foto 3

HPSko taldea, 2016ko diru-laguntzen aurkezpeneko prentsaurrekoan.

 

 

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario