Saltar al contenido
Patxi Baztarrika Gogoetak · Reflexiones
2018

euskara 1 min

Elkarrizketa ARGIAn hizkuntza politikaz: "Euskaldunaren aktibazioa lehentasuna da, inork ez dizkigu babak eltzetik aterako"

ARGIAn elkarrizketa egin dit Miel Anjel Elustondok. Hizkuntza politikaz aritu gara, hainbat konturen artean jira bueltaka. 2018ko maiatzaren 20ko zenbakian dator (2.599 zenbakia). Bi bertsio ditu: bata, paperekoa, laburragoa, kioskoko aldizkarian jasotakoa; bestea, argia.eus web gunekoa da, luzeagoa. Azken hau da elkarrizketa osotuagoa. Elustondo tiraka dudala, kontu asko izan ditugu hizpide: euskararen gaur egungo egoera, etorkizuneko perspektibak, erronkak, irabaziak, arriskuak, euskaldunen aktibazioa, elebitasun pasiboa, erakargarritasuna, atxikimendua, lankidetza, lege estatusa, erabileraren inguruko gako ugariak, agenda soziala, euskararen hautua, Espainiako begiradak hizkuntza aniztasunaz, adostasun poklitiko eta sozialaren balioa… Gogoeta piztu eta partekatzeko gogoeta batzuk baino ez dira, nire iritzi xumeak, eta zintzoak, korapilo handien gainean.

Hauxe da elkarrizketa osora daraman lotura:

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2599/patxi-baztarrika-euskararen-politikaz-beti

Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958). Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua UPV-Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012tik 2016ra, Eusko Jaurlaritzako…

Gehiago · Más

Urte berean · Del mismo año 2018