Euskararen kasua aztergai Korsikan

Mintegia izan dugu atzo eta gaur Korsikan (Cervioni-Bastia) Korsikako Lurralde Elkargoak eta ADECEC taldeak antolatuta. Linguimondi izeneko mintegiaren helburua, honakoa: hizkuntza korsikarrari datorren urteetan dagozkion hizkuntza politika eta sustapena aztertzea eta horietan sakontzea. Txostengile modura parte hartu dugunak Bretainiar Hizkuntzaren (Fulup Jakez) eta Euskararen (Mathieu Bergé) Erakunde Publikoen arduradunak, Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzakoa (Marta Xirinachs) eta ni neu, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburordea, izan gara, korsikar hizkuntzan aditu direnez gain.

Hala, atzo ‘helduen formazioa’ izan zen gaia eta ‘Helduen euskalduntze sistema, HABEn eta euskaltegietan oinarritzen dena’ izan nuen hizpide eskaini nuen hitzaldian. Gainera, helduen formazioan Korsikan lanean dabiltzanetako arduraradunek ere hitzaldiak eskaini zituzten. Gaur, aldiz, korsikar hizkuntza sustatzeko esparruaz eta egituraz hitz egin da  (‘Korsikar hizkuntza, Bulego bat hizkuntzarentzat?’). Eta horrekin lotuta, ‘Euskadin hizkuntza politikak duen lege esparruaz, antolaketa egituraz eta baliabideez’ hitz egin dut. Mintegian hizkuntzalariek, hizkuntza politikan aditu direnek eta helduen hezitzaileek hartu dute parte.

Gaurko egunez gurekin izan ditugu Kontseilu Exekutiboko presidentea (Gilles Simeoni), Korsikar Asanbladako presidentea (Jean-Guy Talamoni), korsikar hizkuntzaren kontseilari exekutiboa (Xavier Luciani) eta Korsikako Kontseilu Exekutiboko kide guztiak. Korsikako mintegiaren garrantziaren seinale da bigarren egun honetan Lurralde Elkargoko ordezkaritza goren osoak parte hartu izana, Kontseilu Exekutiboak (Gobernua), Simeoni presidentea buru izanda, eta Asanbladako presidenteak. Korsikako Kontseilu exekutiboa eta zenbait entitate buru-belarri ari dira hizkuntza politikarako estrategiak eta egiturak zehazteko prozesuan, eta lehen eskutik ezagutu nahi izan dituzte euskal esperientzia, baita katalana eta bretoia ere, eta euskarak Frantziako lurraldean duena.

Interes handiz jarraitu dituzte nik eskainitako bi hitzaldiak —hitzaldien ondoren elkarrizketa mamitsuak izan dira—, eta Korsikako gobernu buruek eskertu dute euskara biziberritzeko azken 35 urteotako estrategien eta antolamenduaren berri izatea, beraien iritzian oso kontuan hartzeko erreferentzia baita euskararena, nahiz eta toki bakoitzeko errealitate soziolinguistikoak oso ezberdinak izan. Euskadiko hizkuntza politikari begiratzen diote. Kataluniako Generalitatearen ikuspuntua, eta Bretoieraren Erakunde Publikoaren zuzendari Fulup Jakez eta Euskararen Erakunde Publikoaren presidente Mathieu Bergéren ikuspuntuak ere interes handikoak izan dira. Kontuan izan behar da bi Erakunde Publiko horiek direla, okzitanierarenarekin batera, Frantzian hizkuntza gutxituen sustapenerako ari diren erakunde publikoak.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako arduradun gisa gonbidatu naute Mintegira, aldi berean NPLDko presidente izanik (Korsikako Lurralde Elkargoa ere NPLDko kide da).

Honela eman dute Mintegiaren berri webgune ofizialean: http://www.corse.fr/Gilles-Simeoni-et-l-ensemble-des-Conseillers-executifs-se-rendront-a-Cervioni-le-27-septembre-2016-pour-participer-a-la_a5440.html

img_0721

Korsikako Gobernuko presidente Gilles Simeoni-rekin, Mintegia egiten aritu garen eraikineko patioan (Cervioni herrian).

2016-09-27-photo-00001287

Gilles Simeoni Korsikako Gobernuko presidentearekin eta bertako Asanbladako presidentearekin, Jean-Guy Talamuni-rekin.

2016-09-27-photo-00001288

Korsikako Gobernuko Hizkuntza Politikarako kontseilari Xavier Luciani-rekin.

2016-09-27-photo-00001289-1-1

Mintegian parte hartu dugun hizlariak eta agintariak.

2016-09-27-photo-00001290

Mathieu Bergé (Euskararen Erakunde Publikoaren presidentea), Xavier Luciani (Korsikako Hizkuntza Politikarako kontseilaria), Araceli Díaz de Lezana (Eusko Jaurlaritzako HPSko Zerbitzuburua), ni neu eta Fulup Jakez (Bretoieraren Erakunde Publikoaren presidentea).

archivo_000

Korsikako egunkari batean elkarrizketa egin didate gaur, euskararen egoeraz hitz egiteko.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Acerca de Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958). Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua UPV-Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012tik 2016ra, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. NPLDko presidentea 2015-2017ko tartean. Lehenago, eta gaur egun, Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren arduraduna teknikari lanetan. Besteak beste, 'Babeli gorazarre' liburuaren egilea (2010).
Esta entrada fue publicada en Idatziak-Articulos. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.