“LA NORMALIZACIÓN SOCIAL DE LAS LENGUAS MINORITARIAS” LIBURUAREN AIPAMENA

http://catedrajohanferrandezdheredia.lenguasdearagon.org/wp-content/uploads/2019/06/Normalización-social-de-las-lenguas-minoritarias-Curso-2018.pdf

http://www.lenguasdearagon.org/·-la-normalizacion-social-de-las-lenguas-minoritarias/

Descargar libro (PDF)

Joan zen ekainean argitaratu zuen Zaragozako Unibertsitateak “La normalización social de las lenguas minoritarias” izeneko liburua. Liburu honen abiapuntua dago iazko uztailean, 12-13an, aipatutako Unibertsitatearen Uda Ikastaroen barruan gai horri buruz izan zen ikastaroan. Ikastaro hartara gonbidatu ninduten  hitzaldi bat ematera, eta hitzaldi hura oinarritzat hartuta idatzi nuen orain aipatutako liburuan datorren kapitulu bat, hain zuzen ere “El euskera: un caso de revitalización” izenburua duena. 

Euskararen biziberritze prozesuari buruz ari naiz artikulu horretan, zehazki esanda, euskarak EAEn azken hiru hamarraldi pasatuotan izan duen bilakaera, bilakaera horren giltzarri nagusiak, gaur egungo egoera eta etorkizunari begira dituen erronkak ditut aztergai. Azken datu ofizialak erabili ditut analisia egiterakoan, bereziki  -ez, ordea, bakarrik-  2016an egin genuen Inkesta Soziolinguistikoan jaso eta zabaldutakoak. 

Uste dut une honetan liburu hau izango dela Espainia eleanitzaren  erakusle  diren hainbat hizkuntzaren egoera soziolinguistikoari buruzko azterketarik eguneratuena, eta, gainera, aski modu dokumentatuan egina. Galiziera, asturiarra, katalana (Aragoiko “franja” barne), okzitaniera eta aragoieraren egoera, euskararenarekin batera, ditu aztergai liburuak. Koautoreak gara, Henrique Monteagudo, Roberto González-Quevedo, Miquel Àngel Pradilla Cardona, Carmen Alén Garabato, Mario Sasot Escuer, Iris Orosia Campos Bandrés, José Ängel Sánchez Ibáñez eta ni neu. Javier Giralt eta Francho Nagore Zaragozako Unibertsitateko irakasleak dira editore/ koordinatzaileak. Eskertzekoa da bi hauek egin duten edizio lana. Biak izan ziren, halaber, 2018ko uztaileko uda ikastaro hartako zuzendariak. 

Chesús Bernalen oroimenean argitaratu da liburua. Bernal traiektoria politiko eta unibertsitario handiko ekintzailea izan zen. Aurten hil da, eta bera izan zen liburu honen abiapuntuan dagoen 2018ko uztaileko uda ikastaroa egiteko erabakia hartu eta Giralt eta Nagore irakasleei enkargua eman ziena, momentu hartan Zaragozako Unibertsitateko Uda Ikastaroen zuzendaria baitzen bera. Hizkuntza aniztasunaren gaiarekiko sentiberatasun handia zuen Bernalek. Lastima neurri batean berari ere zor zaion liburu hau eskutan hartu gabe joan zaigula!

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Acerca de Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958). Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua UPV-Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012tik 2016ra, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. NPLDko presidentea 2015-2017ko tartean. Lehenago, eta gaur egun, Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren arduraduna teknikari lanetan. Besteak beste, 'Babeli gorazarre' liburuaren egilea (2010).
Esta entrada fue publicada en Idatziak-Articulos. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.