Eskualdeetako hizkuntzak eta Estatuaren eraikuntza Europan. “Langues regionales et construction de l’État en Europe” simposiumeko hitzaldiak

Joan zen udan, 2018ko ekainaren 7 eta 8an, simposium bat izan zen Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean, ondorengo izenburu hau zuena:  ‘Langues régionales et construction de l’État en Europe’ (‘Eskualdeetako hizkuntzak eta Estatuaren eraikuntza Europan’). Amane Gogorza eta Wanda Mastor Université Toulouse 1 Capitoleko irakasleak izan ziren simposiumaren zuzendari. Blog honetan idatzi nuen hari buruzko kronika 2018-06-30ean. Kronika hartan eskura dago, beraz, simposiumeko parte hartzaile eta aztergaiei buruzko informazioa. Ohar honetan biltzar hartako mintzaldiekin osatutako bideoaren lotura jartzen dut. Toulouse 1 Capitole Unibertsitateko zerbitzuek moldatutako bideoa da. Hitzaldi gehienak daude bertan, eta pantaila gainean kurtsorea mugiaraziz aurkitu eta ikus daitezke guztiak banan-banan.

http://www.dailymotion.com/embed/playlist/x6a63m

Simposiumean egindako mintzaldiak bilduko  dituen argitalpena etorriko da laster, Frantziako Lextenso Éditions argitaletxearen eskutik.Hogei hizlari aritu ginen simposiumean. Nire mintzaldia izan zen hizkuntza gutxituen balio ekonomikoari buruz, besteak beste hizkuntza-aurreiritzien eraginez hizkuntza horiei ukatua zaien balio ekonomikoari buruz, hain zuzen ere. Hizkuntza-aurreiritzien pisuari buruz gogoeta egitearekin batera, euskararen balio ekonomikoari buruz aritu nintzen, besteak beste 2015ean Eusko Jaurlaritzaren ekimen eta enkarguz Siadecok egin zuen azterlaneko datu estatistikoak baliatuz (11. bideoa). 

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Acerca de Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958). Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua UPV-Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012tik 2016ra, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. NPLDko presidentea 2015-2017ko tartean. Lehenago, eta gaur egun, Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren arduraduna teknikari lanetan. Besteak beste, 'Babeli gorazarre' liburuaren egilea (2010).
Esta entrada fue publicada en Idatziak-Articulos. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.