VI. Inkesta Soziolinguistikoa

Euskararen lurraldeetan hizkuntza politikaren ardura duten hiru instituzioek —Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak— elkarren arteko lankidetza sakondu eta areagotu dute eta, hala, 20 urte eta gero elkarrekin burutuko dute Inkesta Soziolinguistikoa. Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoaren Presidente Mathieu Bergék, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren zuzendari kudeatzaile Mikel Arregik eta nik neuk, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde legez, VI. Inkesta Soziolinguistikoari dagozkion lanak aurkeztu genituen atzo goizean Donostian egindako prentsaurrekoan. Gainera, Inkestaren hainbat xehetasun ere eskaini ziren. Inkestak 25 urte betetzen ditu VI. edizio honekin. Aipatzekoa da euskararen lurraldeetan hizkuntza politikaren ardura duten hiru instituzioek –Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak elkarren arteko lankidetza sakondu eta areagotu dutela. Lankidetza hau era eraginkorrean egituratu da. Izan ere, hiru instituzioak ordezkatuta dauden batzorde eragilea bildu da eta hainbat erabaki elkarrekin hartu ditugu.

Zer da Inkesta Soziolinguistikoa?

Inkestak Soziolinguistikoak 16 urte edo gehiagoko biztanleen hizkuntza-gaitasuna, euskararen, gaztelaniaren edota frantsesaren ezagutza erlatiboa, lehen hizkuntza, transmisioa, galerak eta irabaziak eta eremuz eremuko euskararen erabilera aztertzen ditu. Era berean, euskararen egoerari buruz nahiz euskararen erabilera normalizatzeko eman beharreko urratsei buruz biztanleriaren jarrerak eta interesak nolakoak diren jasotzen ditu Inkestak. Hala ere, Inkesta Soziolinguistikoak badu bigarren helburu nagusi bat: Euskal Herriko (euskararen eremuko) herri-administrazioen arteko lankidetza sustatzea.

Beraz, esan daiteke Inkestaren helburu nagusia dela zentsu eta errolden maiztasun berarekin —bost urterik behin, alegia— azterketa sakona, jarraitua eta ahalik eta sistematikoena egitea euskararen bilakaera sozialari buruz, era horretara zentsu eta errolden azterketa bidez eskuratutako datuak eta inkestakoak erkatzeko aukera eskainiz, eta, gainera, azterketa hori euskararen lurralde guztietan egitea, EAEren, Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Iparraldeko instituzio publikoen arteko lankidetzaren bidez.

Lehendabiziko inkesta soziolinguistikoa 1991n egin zen. Lehen inkesta haren emaitzak 1995ean argitaratu ziren, ‘Euskararen Jarraipena’ izenburupean. Lehendabiziko hartatik bost urtera, 1996an alegia, II. Inkesta Soziolinguistikoa burutu zen, eta 1999an argitaratu. III. Inkesta 2001ean egin, eta 2003an argitaratu zen. 2008an argitaratu zen IV. Inkesta Soziolinguistikoak, berriz, 2006ko datuak biltzen zituen, eta, V. Inkesta Soziolinguistikoak, 2011ko ekainetik abendura bitartean bildutako datuetan du oinarria. 2013an kaleratu zen azkeneko hau. Aurten, beraz, segida honi jarraituz, VI. Inkesta Soziolinguistikoa burutuko da.

Inkesta Soziolinguistikoaren ezaugarri teknikoak:

  • Inkestak aztertzen duen unibertsoa Euskal Herriko (euskararen eremuko) hamasei urte edo gehiagoko herritarrek osatzen dute.
  • Inkesta Soziolinguistikoa bost urtetik behin egiten da.
  • Datu-bilketa egiteko, galdetegi egituratua eta itxia erabiltzen da.
  • Laginketa adinaren, sexuaren eta gune soziolinguistikoaren arabera egiten da. Hori bai, lurraldeka.
  • Urtez-urte inkesta kopurua (inkestatu diren pertsona kopurua) handituz joan da.
  • Inkestak 25 urte betetzen ditu VI. edizio honekin.

Inkestaren helburuak

Inkesta Soziolinguistikoa egiteko lanak abian jarriak ditugula ezagutzera ematea izan zen atzoko agerraldiaren helburua. Euskararen hiru lurraldeetako herri-erakundeok, hirurok elkarrekin abian jarria dugu dagoeneko Euskal Herriko VI. Inkesta Soziolinguistikoa.

Azterketa soziolinguistikoak garrantzi handiko lanabesak dira indarberritu nahi den hizkuntza baten egoera eta bilakaeraren berri izateko. Jakina denez, euskararen bilakaeraren berri ematen diguten ikerketa ugari ditugu. EAEn hor dugu, adibidez, Mapa Soziolinguistikoa, 5 urte edo gehiagoko populazioa kontuan hartzen duena. Baina Inkesta Soziolinguistikoa da euskararen hiru lurraldeetako euskararen bilakaera, lurraldez lurralde ez ezik, osotasunean aztertzen duen ikerketa soziolinguistiko bakarra. Aurten 25 urte betetzen ditu. Eta zer hoberik 25 urteak betetzeko, duela urte batzuk bezala baina azken hamabost urtetan ez bezala, oraingoan, euskararen hiru lurraldeetako herri-erakundeok elkarrekin, lankidetza zintzoan, Inkesta Soziolinguistikoa egitea baino.

Hizkuntza-plangintzarako euskararen egoera eta bilakaeraren diagnostiko egokiaren beharra ikusirik, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak, 1990ean, Euskal Herrian 16 urtez goiko biztanleei Inkesta Soziolinguistikoa egitea erabaki zuen.

Inkesta SozioIinguistikoak, bere lehen helburu nagusi moduan, lau ikerketa-eremu nagusiotako euskararen egoeraren azterketa jasotzen du:

  1. 16 urte edo gehiagoko herritarren hizkuntza-gaitasuna.
  2. Euskararen belaunez belauneko transmisioa.
  3. Euskararen erabilera hainbat eremutan.
  4. Euskararen egoerari buruz nahiz euskararen erabilera normalizatzeko eman beharreko urratsei buruz herritarrek dituzten jarrerak.

Lau ikerketa-eremu nagusi horien barruan, baita ere, aztertzen da herritar euskaldunen euskara gaitasun erlatiboa edo erraztasuna, lehen hizkuntza eta euskararen irabazi-galerak. Eta erabilerari dagokionez, etxean, lagunartean, lanean, banketxeetan, udal zerbitzuetan eta osasun-zerbitzuetan egiten den euskararen erabilera jasotzen da.

Inkesta soziolinguistikoak badu bigarren helburu nagusi bat: euskararen hiru lurraldeetako herri-administrazioen arteko lankidetza sustatzea. Lankidetza hau bete-betean dator bat, alde bakoitzaren borondatearekin ez ezik, Europako Eremu Urriko Hizkuntzen Kartaren ebaluazio txostenetan Europako Kontseiluak behin eta berriz egindako gomendioekin. Duela pare bat hilabete onartu zuen Euskararen Aholku Batzordeak ‘Eta hemendik aurrera zer?’ dokumentua. Gogora ekarri nahi dut dokumentu horretan datozen hogei urteetarako Lehentasunen Markoan jasotzen dena, hitzez hitz: “egokia litzateke euskararen lurraldeetako herri erakundeen arteko koordinazio eta lankidetza garatzea, lurralde guztietako premien argitara ikerketa gauzatzea, euskararen sustapen iraunkorraren eraginkortasunaren mesedea. Euskararen lurraldeen artean euskararen bizi-indarrari dagokionez, gaur egun dagoen asimetria progresiboki murrizterantz jotzeak helburu komuna izan behar du, betiere, lurralde bakoitzaren egoera soziolinguistikoa eta bere herritarren borondatea kontuan hartuta, eremu administratibo bakoitzaren ezaugarriak eta erabaki ahalmenak errespetatuz”.

Lehenengo Inkesta Soziolinguistikoa egiteko, Euskararen Aholku Batzordeak hala proposaturik, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak ezinbesteko iritzi zion Nafarroako Gobernuaren eta Akitaniako Kontseiluaren lankidetza eskatzeari. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak zein Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, hasiera-hasieratik, elkarlanean jardun zuten, galdesortak prestatzeko nahiz lagina finkatzeko eta datu-bilketa bideratzeko. Bestalde, Akitaniako eta Euskal Autonomia Elkarteko (EAE) gobernuek 1990eko irailaren 30ean sinaturiko Lankidetza Hitzarmenaren zazpigarren atalean jaso zuten Iparraldeko ikerketa egiteko asmoa, lanaren zuzendaritza EAEko Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren eta Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundearen bizkar utzirik.

Ordutik jarraipena izan du EAEko eta Iparraldeko erakundeen arteko lankidetzak. Hasieran, esan bezala, Akitaniako Kontseiluarekin, Euskal Kultur Erakundearen bidez, eta azken hiru inkesta soziolinguistikoetan Euskararen Erakunde Publikoarekin. Nafarroako Gobernuak Inkesta Soziolinguistikoan izan duen parte hartzeak, aldiz, gorabeherak izan ditu hogeita bost urteotan. Oraingoan, Euskarabidea Euskararen Nafar Institutua VI. Inkesta Soziolinguistikoaren hiru eragileetako bat da, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin batera, inkestaren ardura osoa du, bereziki Nafarroan. Esan beharrik ez badago ere, gertakari pozgarria eta euskararentzat guztiz mesedegarri eta osasungarria da hirurok lan garrantzitsu hau elkarrekin egitea.

Oinarri teorikoa

Hizkuntza baten egoera eta bilakaera ezagutzeko, behar-beharrezkoa da datu enpirikoak bildu eta era ordenatuan metatzea eta sailkatzea. Baina, bilketa-lan hori hezurmamitu gabe geratuko litzateke gizartearen errealitatea aztertzeko oinarri teorikorik gabe. Metatu eta sailkaturiko datu horiek guztiak teknikoki egoki interpretatzeko bidea finkatu behar da. Oinarri teoriko-zientifiko sendoa du dagoeneko, Euskal Herrian ez ezik hemendik kanpora ere, nazioarteko hainbat foro espezializatutan eredugarri den Inkesta Soziolinguistikoak. Lehen Inkesta egin zenean idatzita utzi zuen Quebec-eko Unibertsitateko Richard Y. Bourhis doktore ezagunak honako hau: “inkesta hau soziolinguistika alorreko kontzeptu eta metodologiari buruzko planteamendu berrienen ildotik landu da”. Gogoratu behar da, inkesta egin aurretik, honako eredu teoriko hauek aztertu zirela:

  • Hizkuntzaren kemena eta erakarpena. 1976an, W.F. Mackey-k proposatu zuen eredu honek elkarren ondoan dauden hizkuntzen status-a neurtzea du helburu.
  • Euskararen berreskurapenaren teoria soziolinguistikoa eta hizkuntzen teoria soziala. J. M. Sanchez Carrionek, 1987an, hizkuntzaren gizarte-teoriaren dimentsio anitza proposatu zuen, hiru maila bereiziz: hiztuna, hizkuntza-komunitatea eta hizkuntza. Ikuspegi integratzailea lortzeko asmotan, ikaskuntzaren teoriatik abiatzen da.
  • Hizkuntzaren etoglosia. Juan Cobarrubiasek proposaturiko kontzeptu honek hizkuntza jakin batek betetzen dituen funtzioak eta berauen garrantzia aztertzen ditu, hiztun taldeei eta komunikazio beharrei begira.
  • Bizitasun Etnolinguistikoa. H. Giles, R.Y. Bourhis eta D.M. Taylorrek 1977an landutako teoria. Bizitasun Etnolinguistiko objektiboak hiru dimentsio lantzen ditu: status faktoreak, faktore demografikoak eta erakundeen laguntza/babesa. Bizitasun subjektiboak, aldiz, talde bakoitzeko partaideek aurreko hiru dimentsioei buruz duten balorazio subjektiboa.
  • Galtzeko arriskuan dauden hizkuntzen hedapenerako eredua. Honetan, J. Fishmanek Hizkuntza Biziberritzeko Saioak proposatu zituen, 1991n. Hizkuntzaren belaunez belauneko jarraipena huts egiten ari denean, horri aurre egiteko eredu mailakatua proposatu zuen egileak.

Ezaugarri teknikoak

  • Inkesta soziolinguistikoak aztertzen duen unibertsoa Euskal Herriko (euskararen eremuko) hamasei urte edo gehiagoko herritarrek osatzen dute. 16 urtetik beherako herritarrak ez dira, beraz, kontuan hartzen. Jakina da adin tarte hori pisu handikoa dela euskararentzat, eskolaren eraginez euskaldunen proportziorik altuenak hain zuzen ere adin horietan kontzentratzen baitira.
  • Inkesta Soziolinguistikoa bost urterik behin egiten da. 1991, 1996 eta 2001eko inkesta soziolinguistikoak aurrez aurreko elkarrizketa bidez egin ziren, eta 2006, 2011 eta 2016koak telefono bidez.
  • Datu-bilketa egiteko, galdetegi egituratua eta itxia erabiltzen da.
  • Laginketa adinaren, sexuaren eta gune soziolinguistikoaren arabera egiten da.
  • Inkesta-kopurua handituz joan da. Lehenengo Inkesta Soziolinguistikoan, esate baterako, 5.017 inkesta egin ziren guztira: 2.800 EAEn, 1.300 Nafarroan eta 917 Iparraldean. VI. Inkesta Soziolinguistikoan, aldiz, 8.200 inkesta egingo dira: 4.200 EAEn, 2.000 Nafarroan eta 2.000 Iparraldean.
  • Inkestak 25 urte betetzen ditu VI. edizio honekin. Esan bezala, bost urterik behin egiten da. Beraz, bost urteko begiradatik haratago, hogeita bost urteko seriea izango dugu VI. edizio honekin. Bost urteko ikuspegia laburra gertatzen da hizkuntza baten biziberritze kontuak azaltzeko. Baina 25 urteko serieak aukera emango digu euskararen bilakaeraren joerak sendotasunez ezagutzeko euskararen hiru lurraldeetan, eta tokian tokiko hizkuntza politikarako neurriak hartzeko lagungarri izango zaigu denoi.

Batzorde eragilea eta kronograma

Inkesta Soziolinguistikoaren Batzorde Eragilea:

  • Batzordeburua: Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
  • Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidentea eta/edo zuzendaria (EEPk erabakitzen duen moduan).
  • Mikel Arregi, Nafarroako Gobernuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea.
  • Paula Kasares, Nafarroako Gobernuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.
  • Inkestaren arduradun teknikoa: Jon Aizpurua, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketa eta Azterlanetako zerbitzuburua.
  • Idazkaria: Jorge Giménez Bech, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketara eta Koordinaziorako zuzendaria.

Inkesta Soziolinguistikoaren egutegia/kronograma:

  • EAEko eta Nafarroako landa-lana 2016ko martxotik maiatza bitartean egin da.
  • EAEko eta Nafarroako datuen garbiketa maiatza eta ekaina bitartean egin da.
  • EAEko datuen ustiaketa uztaila eta iraila bitartean egingo da.
  • Nafarroako datuen ustiaketa iraila eta urria bitartean egingo da.
  • Iparraldeko landa-lana urria eta azaroa bitartean egingo da.
  • Euskal Herriko (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) datuen ustiaketa 2017ko urtarrila eta otsaila bitartean egingo da.
  • Argitalpena 2017ko ekaina eta uztaila bitartean egingo da.

Emaitza esanguratsuak

  • Azken 25 urteotan, euskaldunen kopuruak gora egin du Euskal Herrian. Hazkundea 4,7 puntukoa izan da. Batez beste, ia 0,5 puntu urteko. Hau da, 2011n 16 urte edo gehiagoko 185.000 euskaldun gehiago daude euskararen eremu osoan 1991n baino.
  • Baina euskaldunen bilakaera ez da berbera izan lurralde batean eta bestean. Izan ere, hazkundea batez ere EAEn gertatu da (ia 8 puntuko igoera) eta neurri txikiagoan Nafarroan (2,2 puntukoa). Iparraldean, aldiz, galerak izan dira 2011 arte (5 puntuko jaitsiera). Hala ere, azpimarratu behar da konfirmatzen ari dela Iparraldeko gazte euskaldunen hazkundea. Hain zuzen ere, 16-24 urteko adin tartean euskaldun berriak ageri dira azken ikerketetan, euskaldunen hazkundea ageri da, hazkunde apala bada ere. 2016koan ikusiko dugu argi-izpi hori gehiago zabaldu ote den.
  • Euskaldunen hazkunderik handiena gazteen artean gertatu da. EAEn eta Nafarroan argi eta garbi. Iparraldean, euskaldunen ehunekoa handiagoa da oraindik 50 urtetik gorakoen artean, baina 25 urtetik beherako gazte euskaldunen hazkundea berretsi egin da azken urteotan.
  • Euskaldunen hazkundea helduen euskalduntzeari eta, batez ere, hezkuntza-sistemari esker gertatu da. Horren ondorioz, euskaldunen artean gero eta handiagoa da lehen hizkuntza erdara duten euskaldunen portzentajea.
  • Horrek eragin zuzena du erraztasunean: euskaldunen %43k erraztasun handiagoa dute erdaraz euskaraz baino. Ehuneko hori handiagoa da Nafarroan (%48) eta txikiagoa Iparraldean (%34).
  • Euskaren transmisioari dagokionez, gurasoak euskaldunak dituzten ia seme-alaba guztiak euskara jaso dute etxean (bakarrik edo erdararekin batera). Iparraldean, egoera horretan euskara jasotzen duten seme-alaben ehunekoa txikiagoa da (hamarretik batek ez baitu guraso euskaldunengandik euskara jasotzen).
  • Euskararen erabilerak ere gora egin du Euskal Herrian, baina hazkundea EAEn gertatu da. Nafarroan bere horretan mantendu da azken 20 urteotan, eta Iparraldean behera egin du.
  • Euskararen hazkundea, batez ere, eremu formalean gertatu da.
  • Euskararen alde (euskararen erabilera sustatzearen alde) daudenak oro har gero eta gehiago dira Euskal Herrian. Hala ere, aldeak daude lurraldearen arabera. Izan ere, alde daudenen ehunekoa handiagoa da EAEn eta Nafarroan, baina txikiagoa Iparraldean.

2016ko Inkestarekin ikusiko dugu, nabarmendu ditudan joera hauek —2011ko Inkestan eta aurrekoetan azaldutako joera hauek— berretsi egiten diren, areagotu ala makaldu egiten diren.

Richard Y. Bourhis doktore quebectarrak lehen inkestaren argitalpenean idatzita utzi zuena gogoratuz amaituko dut: “Inkesta honi esker euskaldunek soziolinguistikazko tresna dute eskuartean beraien hizkuntzek Euskal Herriko hiru lurraldeetan izandako atzerapen eta aurrerapenak hobeto aztertzeko”.

2. arg (2)

Mathieu Bergé, Euskararen Erakunde Publikoko presidentea; ni neu; eta Mikel Arregi, Nafarroako Gobernuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Kalekoa

Mathieu Bergé, Mikel Arregi eta hirurok, atzo Donostian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Aita Isidro Baztarrikari omenaldia

Aita Isidro Baztarrika Munduateren omenean egindako bideoa aurkeztu zen atzo Gasteizeko Artium-ean. Haren familiak bultzatutako eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak beste erakunde batzuekin batera sustatutako bideoan Aita Baztarrikaren bizitza, lana eta ibilbidea (1931-1992) jasotzen da. Besteak beste, apaiz ataundarra Estibalizko fraide beneditarren buru, euskaltzale, bertsozale eta euskaltzain urgazlea izan zen. Gainera, bere figura garrantzitsua izan zen Araban, bai euskalgintzan, bai eta hizkuntzaren eta kulturaren sustapenean.

Aurkezpenean hainbat lagunek hartu genuen parte eta, honela, bideoa ikusi ondoren, Jexux eta Maribel Arinek, Isidro Baztarrikaren ilobek; Agustin Apaolazak, Estibalizko fraide beneditarrak; Manuel Ruiz Urrestarazu ohorezko euskaltzainak; eta nik neuk hitz egin genuen. Aurkezpen lana Jokin Azkue HPSko Euskara Sustatzeko zuzendariak bete zuen, ezin hobeto. Gainera ekitaldira bertaratu ziren, besteak beste, Igone Martinez de Luna, Arabako Kultura eta Euskarako foru diputatua; Iñaki Prusilla, Gasteizko Udaleko Euskara zinegotzia, Asier Rodríguez, Ataungo Udaleko alkatea; eta bertaratu ziren Isidro Baztarrikaren familiako hainbat kide: aipamen berezia merezi dute Artium-era inguratu ziren bere ilobek, Ataungo Teilazpi eta Teilerdi etxeetako lagunek. Iluntze goxoa gozatu genuen.

Aita Isidro Baztarrika (Ataun 1931-Estibaliz 1992) idazle euskaltzalea Ataungo Arbotoneta baserrian jaio zen 1931ko uztailaren 15ean. Gaztetan, San Gregorioko eskola zaharrean ibili ondoren, 9 urte zituela, Lazkaoko Beneditarren etxean sartu zen. Bertan, 23 urte egin zituen. Hala ere, tartean, 1953tik 1955ra arte, Erromako San Anselmo ikastetxera joan zen teologia ikasketak burutzera. Bere ikasketak bukatutakoan Lazkaora itzuli zen eta, bertan, teologia irakatsi zuen. 1954ko uztailaren 30ean apaiztu zen Loiolan. Lazkaon egon zen bitartean euskalgintzari loturiko pertsonaia esanguratsua zen Elbira Zipitria ezagutu zuen eta berarengandik euskal aditzaren inguruko metodologia (Nor-nori-nork) jaso zuen. Urte horietan, euskarazko eskolak ematen ibili zen Ordiziako Laguntasuna elkartean.

1959ko irailaren 9an, Ordizian ospatu zen Gipuzkoako Bertsolarien Txapelketan epaimahaikide aritu zen, Manuel Lekuona, Basarri, Aranalde eta Ibaiertzekin batera. Urte hauetan, ‘Goazen Lurdesa’ liburua idatzi zuen eta Iratzeder eta Lertxundiren ‘Salmoak’ gipuzkerara itzuli zituen. 1963an Aita Isidro Estibalizko priore izendatu zuen Aita Mauro Elizondok.

1965an, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak eta, urtetan zehar, euskaltzale esanguratsuekin harremanak izan zituen. Hala nola, Nikolas Ormaetxea ‘Orixe’rekin; Norbert Tauer euskalzale txekiarrarekin; Andima Ibinagabeitia, Elantxoben jaio eta Caracasen hil zen euskaltzalearekin; Jokin Zaitegi, Euzko-Gogoa aldizkariaren sortzailearekin… Garai horietan, Ikastolen mugimendua sortu zen eta bera bultzatzailetako bat izan zen Izaskun Arruekin batera. 1968an, Estibalizen Aita Isidrok,  ‘Aditza, el secreto del verbo vasco’ liburua osatu zuen. Arantzazun Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldietan, Euskara Batuaren bilera nagusi hartan parte hartu zuen Arabako ordezkari gisa Manuel Ruiz Urrestarazurekin batera. Aita Isidrok berarekin zeraman euskaltzaletasuna. Euskalgintza arloa zen elizgiroko beste gaiez gain, bere lanen zutabe nagusia.

Euskaraz idatzi eta hitzaldiak egiteko dohai berezia erakutsi zuen. Hizkuntzekin ere izan zuen harremanik. Izan ere, zortzi hizkuntzatan moldatzeko gaitasuna zuen, baina berak esan bezala kuttunena amak emandakoa zen, etxekoa, euskara.

Bere lan aipagarrienak hauexek dira:

  • Goazen Lurdesa, 1958.
  • Meza abestiak, 1961.
  • Salmoak, 1963.
  • Orixe Omenaldi, 1965.
  • Aditza, El secreto del verbo vasco, 1968.
  • Jaunaren Deia aldizkaria, 1964tik 1992ra (Ale gehienetan parte hartu zuen).

1970-1973 Aldizkariaren zuzendaria izan zen. Hortik aparte, Jakin, Zeruko Argia, Olerti, Txistulari, Estibaliz, Arantzazu, Jakintza… eta hainbatetan idatzi zuen. 1992. urtera arte Estibalizen bizi izan zen Aita Isidro, bertako priore zela, eta gaixotasun luze baten ondorioz 60 urte zituela zendu zen martxoaren 24ean. Ataundar gizon preziatua, Aita Isidro, langilea, xumea eta lagun ona.

Isidro Baztarrika oroimenera ekartzeko eta Isidro Baztarrikak euskara duela 50 urte bizi zuen tunel ilun hartatik zelai argitsura ateratzeko egin zuen lan eskerga aitortu eta omentzeko antolatu zen atzoko ekitaldia. Horretara joan ginen. Bideo bikain bat egina dago aitormen horren erakusle. Ikus-entzunezko horren bertsio laburtua da atzo Artium-en ikusi genuena.  Eta esker on berezia eman nahi izan nien atzo bideoa ardatza duen egitasmoaren sustatzaile nagusia den Jexux Arini, eta ikus-entzunezkoaren egileari, Txema Zubizarretari.

Zalantzarik gabe, euskararen bidegileen artean letra handiz nabarmendu behar da Aita Isidro. Horregatik, oso pozgarria egin zitzaidan ekitaldian egotea. Batetik, ataundar gisa, herrikidea nuelako. Bestetik, hizkuntza politikaren arloan Eusko Jaurlaritzan dudan arduragatik ere bai. Eta, nola ez, Isidro zenaren lehengusu txikia naizelako. Isidroren ekarpena goraipatzen laguntzea pozgarria ez ezik hunkigarria ere bada niretzat.

Hamar-hamaika urte nituela Lazkaoko beneditarretan egon nintzen ikasten. Euskarak gaurkoak baino garai ondo ilunagoak bizi zituen orduan. Euskara, Ataunen adibidez, gure arteko hizkuntza naturala zen, baina ez zuen lekurik eskolan, ez udaletxean, ez leku… esan dezagun ‘ofizialetan’. Baziren salbuespenak: ikastola hasi berriak edo herri askotako elizak, esate baterako. Euskaraz, lasai eta eroso, giro jakin batzuetan bakarrik aritzen ginen (etxean, auzoko plazan, lagunartean…), baina beste batzuetan ez; lotsatuta aritzen ginen beste batzuetan; edo okerragoa: gaztelaniaz derrigorrean.

Lazkaoko beneditarretan, ordea, aterpe goxoa zuen euskarak. Han euskararen aldeko giroa ezagutu genuen. Giro euskaltzalea. Nik atzo paparrean neraman Euskararen Txantxangorria: euskara erabiltzera deitzen duen irudia da Txantxangorria, euskara biziaren sinboloa, euskara erabiltzeko gonbidapena. Kuriosoa da, baina gogoan dut  hantxe ezagutu eta eskuratu nuela paparreko intsignia bat, ‘Euskaldunak euskeraz’ zioena. Gaurko ‘Eman hegoak euskarari’ lau haizetara zabaltzen duen txantxangorria txuri-gorria da. Lazkaoko ‘Euskaldunak euskeraz’ aldarri hura —ondo gogoan dut— berdea zen. Orduan eta gaur, euskararen erabilera helburu. Hain zuzen ere, aita Isidrok lelo hori bera jaso zuen 1968an argitaratu zuen ‘Aditza, Método Nor-Nori-Nork o el secreto del verbo vasco’ gramatika-liburuan. Hauxe zioen sarrerako azalpenetan: “Euskaldunak euskeraz. Ori egi biurtzen lagundu nai dizu, irakurle, idazti onek”.

Euskaldunoi euskaraz egiten laguntzea. Zer helburu ederra, ezta? Ordurako, aita Isidro  Estibalitzeko Saindutegira joandakoa zen. Estibalitz ere aterpe goxoa zuen euskarak. Aita Isidrok, Araban ezagutu zuen hizkuntza egoerari buruz hau zioen: “inguru hauetan zoritxarrez euskera erabat galdua da”. Baina, etsipenean erori ordez, aldi berean esaten zuen, “nunai egin dezakegu euskeraren alde, nai izan ezkero. Ta nik asmoa badet. Emen naukazute laguntzeko beti gertu”. Horiek ziren bere hitzak.

Baita egin ere. Berari eta bera bezalako hainbati esker, euskararen egoera arrunt aldatu da Araban ere. Aita Isidroren Euskal Aditza liburuaren Estibalitzeko garaietan, duela ia berrogeita hamar urte, arabarren artean euskaldunak  gehienez %2 -%3 bakarrik omen ziren. Geroagokoak ditugu datu Zentsuko datuak, eta Mapa eta Inkesta Soziolinguistikoetakoak, datu homologatuak. Badakizue, Araban, 5 urte edo gehiagoko herritarren artean, 1981ean, zenbat ziren elebidunak (euskaldunak)? %4 besterik ez. Eta 2011n, ia %23 (%22,9) dira euskaldunak. Eta euskaraz hitz egin ez, baina ulertzen dutenak, beste %20.  Eta 5 eta 19 urte bitarteko arabar gazteen artean, berriz, 1981ean, ez ziren %4ra iristen elebidunak, eta gaur egun %68 dira euskal hiztunak. Bilakaera honetan zerikusi handia izan dute, zalantzarik gabe, aita Isidro bezalako aitzindariek. Haiek ereindako haziari eta euskararekiko atxikimendua areagotu duten ondorengo belaunaldiei, guztien lanari zor zaio aurrerapauso itzelezko hau. Isidroren belaunaldiari, eta Isidroren ondorengo euskaldunei eta euskararik ez jakinda ere euskara sustatu duten hainbeste eta hainbeste guraso arabarrei. Horrexegatik, euskaltzaleok zor handia diogu Isidrori. Eta zor hori jendaurrean aitortzeak pozez betetzen nau.

Ez nuke nahi, ordea, horretan gelditu.

Harago iritsi nahi nuke. Euskararen ezagutzan asko aurreratzen ari gara urteotan, denon arteko lanari eta konpromisoari esker. Arabako datu bakan batzuk aipatu ditut, eta Araban, 30 urteotan, 1981etik 2011ra bitartean, euskaldunak %4 izatetik %23 izatera pasa garela esan dut. Euskadiko Autonomia Erkidegoan, 1981ean, 5etik 1 ziren euskaldunak (%21,9). Hogeita hamar urte geroago, 2011n, %36,4 dira elebidunak. Euskara lehen batere ez edo oso-oso gutxi erabiltzen zen tokietan erabiltzen da gaur egun: eskolan, unibertsitatean, administrazioan, zerbitzu publikoetan, hedabideetan edo, berrikiago, interneten. Aurrerakada hau dela medio, orain 50 urte ez bezala, une hauetan ez dago jokoan euskararen iraupena. Jokoan dagoena euskararen bizi-indarra da, hizkuntza bizia izatea, ohikotasunez erabilia, ez bigarren mailako hizkuntza. Apustu egingo nuke —badakit erraz irabazteko apustua dela hau—, behinola aita Isidrok bere buruari seguru galdetu ziola: “zer egin dezaket nik euskararen alde?” Nire ustez, oso une egokia izan daiteke hau, guk gure buruari galdera bi egiteko, Isidroren galdera hura gehixeago zehaztuz: “zer egin dezaket nik euskarari bizi-indarra emateko? Zer egin dezaket nik euskara hizkuntza bizi-bizia izan dadin?” Denok dugu zeregina, erakundeok, era guztietako elkarte, enpresa, hedabide eta gainerakoek, eta, inportanteena, erabakigarriena: herritarrok. Herritarrak gara euskara biziaren hauspo. Galdera horiei erantzun ederra, Bitoriano Gandiaga olerkari handiak eman ziguna da nire ustez, eta poetaren hitzekin bukatuko dut. Gandiagaren hitzak dira:

“Erabiltzen ez den Euskara

hil egiten da

mugitzen ez den bihotza

hil egiten den bezala».

Erabili dezagun, bada, euskara, egunero eta nonahi. Gogoratu dezagun Isidro eta bere fraide kideen ‘Euskaldunak euskeraz’ intsignia hura, eta egin dezagun handia, gero eta handiagoa, Euskararen Txantxangorriaren hegaldia, hegoak emanez euskarari. Zer omenaldi hoberik, hori baino, gure Isidro Baztarrikarentzat? Agur eta ohore Aita Isidrori.

la foto 1

Atzoko ekitaldian, ezkerretik hasita: Jesus Arin eta Maribel Arin (Aita Isidro Baztarrikaren ilobak), neu, Agustin Apaolaza (Estibalitz Saindutegiko fraidea eta Isidro Baztarrikaren komentu kide eta adiskide mina), Manuel Ruiz Urrestarazu (ohorezko euskaltzaina eta Isidroren lagun mina) eta Jokin Azkue (HPSko Euskara Sustatzeko zuzendaria).

la foto 3

Artium-eko atzoko ekitaldian, ezkerretik: Maribel Arin eta Jesus Arin, neu, Agustin Apaolaza eta Manuel Ruiz Urrestarazu.

IBaz1 copia

Aita Isidro Baztarrika Munduate, Estibalitzeko fraidea, euskaltzain urgazlea (1931-1992). Agur eta ohore!

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Reunión en Bruselas con el comisario Navracsics

En calidad de presidente de la Red Europea para la Promoción de la Diversidad Lingüística (NPLD), ayer tuve ocasión de reunirme con el Comisario europeo de Educación, Cultura, Juventud y Deporte, Tibor Navracsics, para exponer las líneas de acción de la NPLD en materia de multilingüismo, de promoción de las lenguas regionales o minoritarias de Europa. La reunión se celebró a petición mía tras la intervención del Comisario Navracsics ante el Parlamento Europeo en Estrasburgo ofreciendo apoyo y colaboración para las lenguas regionales europeas. «No hay ninguna contradicción entre preservar nuestras lenguas regionales o minoritarias por un lado y promover el aprendizaje de lenguas extranjeras que nos abran nuevos horizontes en un mundo conectado como el de hoy. Este es el objetivo de la política de multilingüismo de la Comisión Europea hoy”, afirmó el Comisario ante los eurodiputados del Intergrupo de lenguas del Parlamento.

Acompañado por los vicepresidentes de la NPLD Sabrina Rasom y Alex Riemersma, presenté al comisario la Hoja de Ruta para la Diversidad Lingüística, documento presentado ya ante el Parlamento Europeo y elaborado por 14 gobiernos de ámbito estatal regional con lenguas minoritarias de toda Europa —entre los que se encuentran, dentro del Estado español, los gobiernos de Cataluña, Euskadi, Galicia, Navarra, Diputación de Bizkaia y Valencia— además de universidades europeas, centros de investigación y asociaciones que trabajan en cuestiones de lengua y en el intercambio de buenas prácticas en materia de gestión del multilingüismo, entre las que tenemos a Aurten Bai y Soziolinguistika Klusterra. La Hoja de Ruta propone a las instituciones europeas acciones concretas para que la UE adopte una política más inclusiva que vaya más allá de las 24 lenguas oficiales.

“Las líneas de actuación de la NPLD van en sintonía con las de la Comisión Europea”. Estas fueron las palabras de Navracsics tras la reunión de ayer, la primera que hemos mantenido. “Podemos ayudaros a implementar la Hoja de Ruta y podemos establecer vías de cooperación para ello”, afirmó el Comisario.

Por mi parte, alerté también del interés decreciente que parece existir por parte de las autoridades europeas en cuestiones de diversidad lingüística y puse algunos ejemplos en los que las lenguas no oficiales en la UE, como el euskera, el catalán, el galés, el corso o el gallego, entre muchas otras, no están incluidas en los programas europeos como son el concurso Juvenes Traslatores, la base de datos terminológica IATE, o la plataforma de apoyo lingüístico en línea.

“Ante la creciente desafección de la ciudadanía europea, es de gran importancia que Europa adopte políticas más inclusivas, en las que todas las comunidades lingüísticas tengan cabida y puedan participar en pie de igualdad en el proyecto europeo”, subrayé en Bruselas. El Comisario Navracsics se mostró receptivo a las peticiones que le realicé y anunció que una de las prioridades de la Comisión en el próximo año será el lanzamiento de un debate sobre la importancia de la educación superior para la promoción de las lenguas y las culturas del territorio como fuente de motor económico, de cohesión social y de desarrollo regional.

Asimismo, expuse ante el comisario húngaro las diferentes iniciativas que se están elaborando actualmente en las diferentes regiones europeas que vinculan las lenguas regionales con las prioridades europeas de crecimiento, competitividad y creación de riqueza, ideas consensuadas en Bilbao, en la Asamblea General de la NPLD del pasado mayo. Entre estas iniciativas se encuentran, precisamente, el reciente trabajo sobre ‘El Valor e Impacto Económico del Euskera’ o ‘El Valor Económico de la Lengua Irlandesa en la ciudad de Galway’, entre otros.

La Red para la Promoción de la Diversidad Lingüística (NPLD, en inglés) es una red europea que trabaja en el campo de la política y la planificación lingüísticas de lenguas Constitucionales, Regionales y de Pequeños Estados (CRSS, en inglés) en toda Europa. La NPLD está formada por gobiernos, tanto estatales como regionales, universidades, institutos de investigación y asociaciones como miembros.

La NPLD trabaja para garantizar que las lenguas europeas —ya sean de ámbito internacional, como nacional, regionales o minoritarias— estén adecuadamente representadas y sean consideradas fuentes de desarrollo económico, social y personal.

La NPLD trabaja actualmente en diferentes líneas de acción:

  • El valor económico de las lenguas no hegemónicas.
  • La importancia de la integración lingüística de la inmigración teniendo en cuenta no solo las lenguas estatales sino también las lenguas regionales o minoritarias.
  • La vinculación entre lenguas regionales y nuevas tecnologías y redes sociales.

La sensibilización sobre la importancia de mantener todas las lenguas, independientemente de su número de hablantes, para el desarrollo personal y social, así como para la cohesión social y el entendimiento mutuo.

Estas líneas de acción se incluyen en la Hoja de Ruta Europea para la Diversidad Lingüística, el documento base de NPLD para el periodo 2016-2020, que tiene como objetivo dar mayor visibilidad a todas las lenguas de Europa e incluirlas en las políticas europeas para el crecimiento, el progreso, la cohesión social y el diálogo. La NPLD tiene su oficina en Bruselas.

La estructura de la red NPLD comprende tres comités: el Comité de Presidencia, el Comité de Dirección y la Asamblea General. En la actualidad ostento la presidencia del NPLD, y son mis vicepresidentes Sabrina Rasom, responsable de la lengua Ladina en la Provincia de Trento (Italia) y Alex Riemersma, profesor de lengua frisona en la región de Frisonia (Países Bajos).

La NPLD actualmente está formada por 14 miembros de pleno derecho de 7 Estados miembros de la UE que representan a 11 lenguas. Incluye gobiernos estatales, regionales y entes públicos regiones:

  1. Gobierno de Irlanda.
  2. Asamblea suecófona de Finlandia.
  3. Oficina Pública para la Lengua Bretona.
  4. Gobierno de Córcega.
  5. Xunta de Galicia.
  6. Generalitat de Catalunya.
  7. Generalitat Valenciana.
  8. Gobierno de Frisonia.
  9. Gobierno de Gales.
  10. Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco.
  11. Bizkaiko Foru Aldundia-Diputación Foral de Bizkaia.
  12. Gobierno de Navarra.
  13. Gobierno de la Provincia de Trento-Valle de Fassa.
  14. Gobierno de Friuli Venezia Giulia/Agencia para la Lengua Friulesa.

La NPLD está además formada por 22 miembros asociados de 8 Estados Miembros de la UE más Noruega, que incluyen universidades, centros de investigación y asociaciones:

  1. Fryske Akademy (Países Bajos).
  2. Edessa Macedonian Education and Culture in Greece (Grecia).
  3. Bangor University (Gales-Reino Unido).
  4. Glór Na nGael (Irlanda).
  5. URDD Gobaith Cymru (Gales-Reino Unido).
  6. Comish Language Partnership (Reino Unido).
  7. Europeesk Buro Foar Lytsen Talen EBLT (Países Bajos).
  8. Hecia Consulting (Reino Unido).
  9. Iaith Cyf (Gales-Reino Unido).
  10. Welsh National College (Gales-Reino Unido).
  11. Aurten Bai.
  12. Cardiff University (Gales-Reino Unido).
  13. Noregs Mallag (Noruega).
  14. Intitut d’Estudis Occitans (Occitania-Francia).
  15. University of the Highlands and Islands/Soillse (Reino Unido).
  16. Stockholm University (Suecia).
  17. The Archives of the Swedish Finns (Finlandia).
  18. Conseil départamental du Finistère (Bretaña-Francia).
  19. Soziolinguistika Klusterra.
  20. Convergéncia Occitana (Occitania-Francia).
  21. University of Wales (Gales-Reino Unido).
  22. Welsh Language Iniciative (Gales-Reino Unido).
PatxiComisario

Saludando al comisario Tibor Navracsics antes de la reunión que mantuvimos este jueves en Bruselas.

PatxiComisario3

La reunión se desarrolló en un ambiente cordial y Navracsics señaló que «las líneas de actuación de la NPLD van en sintonía con las de la Comisión Europea».

Patxi Comisario2

De izquierda a derecha, yo mismo, Tibor Navracsics, y los vicepresidentes del NPLD Sabrina Ramson y Alex Riemersma.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Txantxangorriaren spot berriaren aurkezpena

Euskararen Txantxangorriak badu spot berria. Izan ere, herenegun aurkeztu zen Bilboko Bizkaia Aretoan herritarrei euskara erabiltzeko gonbidapena egiten dien sinboloaren azken spota. Niri egokitu zitzaidan aurkezpena burutzea. Aurkezpenean, HAKOBAko (Hizkuntza Politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordea) zenbait kidek ere parte hartu zuten. Azkenik, Txantxangorriaren abestiaren egile eta Sorotan Bele musika taldearen partaide izan ziren Urbil Artolak eta Gorka Sarriegik prentsaurrekoan ekin zioten, Dani Venegas musikariarekin batera (bera ere abestiaren egileetako bat da).

2016-07-13-PHOTO-00001074

Iragarkiaren aurkezpena Oihan Vega balio handiko adiskide polifazetikoarekin egitea egokitu zitzaidan, HAKOBAko zenbait kidek eta Urbil Artola, Gorka Sarriegi eta Dani Venegas musikariek ere parte hartu zuten prentsaurrekoan.

2016-07-13-PHOTO-00001076

Iragarkiaren aurkezpenean parte hartu genuenetakoak, lagunarteko argazkian.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Reunión con el comisario europeo de Educación, Cultura, Juventud y Deporte Tibor Navracsics

Este próximo 14 de julio me reuniré en Bruselas con el comisario europeo de Educación, Cultura, Juventud y Deporte, el húngaro Tibor Navracsics. Me recibirá en calidad de presidente de la Red europea para la Promoción de la Diversidad Lingüística (NPLD) y departiremos sobre el trabajo a realizar y los desafíos a los que nos enfrentamos en este ámbito. En la reunión participarán junto a mí otros miembros de la dirección del NPLD. Resulta de gran importancia que este alto representante conozca de primera mano nuestros puntos de vista, para que las instituciones europeas actúen en favor de la diversidad lingüística propia y ayuden en la promoción de muchas pequeñas lenguas.

agenda_en

La agenda oficial del comisario Tibor Navracsics recoge ya el encuentro que mantendremos.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Bilera Tibor Navracsics Europako Batasuneko Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kiroleko komisarioarekin

Uztailak 14 honetan Bruselan egongo naiz, Europar Batasuneko Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kiroleko Tibor Navracsics hungariar komisarioarekin bilera egiteko. Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarearen (NPLD) presidente modura hartuko nau eta arlo honetan Europan ditugun zeregin eta erronken inguruan jardungo dugu. Nirekin batera NPLDko zuzendaritzako beste zenbait kidek hartuko dute parte bileran. Goi mailako ordezkari honi gure ikuspuntuak lehen eskutik helaraztea funtsezkoa da, Europako erakundeek bertoko hizkuntza aniztasunaren alde joka dezaten eta hainbat hizkuntza txikiren sustapenean laguntzeko.

agenda_en

Tibor Navracsics-en agenda ofizialean iragarria dute dagoeneko elkarrekin egitekoa dugun bilera.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario