Euskararen Adierazle Sistema proiektu europarra da dagoeneko

Euskararen Adierazle Sistema (EAS) proiektu europarra da dagoeneko. Proiektu honen Batzorde Sustatzailea osatzen duten herri-aginteek (Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiak) ostiral goizean Donostian izan zuten bileran onartu zuten EAS proiektuari dagokion FEDER finantziazio hitzarmena sinatzea. Joan zen maiatzean, FEDER diru-funtsa kudeatzen duten Europako herri-aginteek proiektu hau diruz laguntzea ebatzi zutenetik, batzordearen onespena besterik ez zen falta EASek izaera europarra har zezan. Batzordearen onespena jaso ondoren, aurki sinatuko du Jaurlaritzak, proiektuaren lerro-buru denez, aipaturiko finantziazio hitzarmen hori, gainerako erakunde guztien izenean.

Eusko Jaurlaritzaren lidergoarekin burutzen ari den proiektu honek euskararen bilakaera era jarraituan neurtzeko tresna zientifikoa eskainiko du, unean uneko argazkia emango duten 29 adierazleri esker. Adierazleok, proiektuan partaide diren herri aginteen adostasunaren emaitza dira, eta, besteak beste, hizkuntza politiken helburuak finkatzeko, politika publikoak egoki lantzeko edo gizarte eragileek euren egitasmoak egoki zehazten laguntzeko lanabes egokiak izango dira.

Proiektuaren zaintza teknikoa bere gain hartzen duen Batzorde Teknikoa ere badu EASen organigramak, eta bertan parte hartzen dute, besteak beste, aurrez aipatu diren erakundeez gain, euskararen lurralde guztietako unibertsitateetako ordezkariek. Era berean, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Iñaki Martinez de Luna soziolinguista ospetsua izendatu du proiektuaren zuzendari tekniko.

EAS proiektuak Europako erakundeen onespena jaso izanak, bi ondorio esanguratsu baditu gutxienik. Bata, proiektuak Europako finantziazioa jasoko duela. Zehazki, EAS proiektuak duen 598.488 euroko aurrekontuaren %65 ordainduko du FEDER- POCTEFAk. Gainerako %35 partaide diren erakundeen artean ordainduko da, bakoitzak duen partaidetzaren arabera (Eusko Jaurlaritzak %55, EEPk %15, Euskarabideak %15 eta %5na Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek).

Bestetik, proiektu europar izateak EASen ekarpena Europako beste zenbait eskualdetarako baliagarria gerta daitekeela ere esan nahi du. Izan ere, sendotasun zientifiko handiko abiapuntua izan daiteke EAS, biziberritze prozesuan dauden hizkuntzen bilakaera ezagutzeko.

Euskararen eremuan hizkuntzaren egoera sozialaren berri emango duen adierazle sorta da Euskararen Adierazle Sistema (EAS), era planifikatuan eta sistematikoan diseinatua eta era iraunkor eta antolatuan datuz elikatu eta eguneratuko dena. Hizkuntzaren egoera eta bilakaera jasotzeko eta ezagutzera emateko helburua du EASek; gizartearen esparru desberdinetan hizkuntzak une jakin batean duen zabalkundea eta denboran zehar izaten ari den bilakaera zehatz-mehatz azaltzeko balioko duen erreminta izan behar du.

Hizkuntza ez da aztertuko fenomeno isolatu gisa, fenomeno sozial bezala baizik. Gizartearen bestelako fenomenoak ere aztertuko dira hizkuntza-egoera sozialean eragina duten heinean: gertaera demografikoak, ekonomikoak, sozialak, kulturalak… Horregatik, EAS osatuko duten 29 adierazleak ere hainbat eremuz arduratuko dira: hezkuntza arloa, arte eta kultura eremuko adierazleak, lan esparrua, ekoizpen editoriala, administrazioa, edo euskalduntze-alfabetatzea, besteak beste.

Hezkuntza arloko adierazleek, adibidez, derrigorrezko hezkuntzan nahiz unibertsitate mailako ikasketen gainean ipiniko dute arreta, eta besteak beste, ikasleen eskolako hizkuntza erabilera, ikasleen hizkuntza eredua, unibertsitatean eskainitako kredituen hizkuntza edo euskaraz ikasten duten ikasleen kopurua islatuko dute.

Adierazle guztiak paradigma zientifikoan oinarrituak, sendotasun tekniko handikoak eta ondo dokumentatuak izango da. Era berean, adostua izango da adierazleen hautaketa eta definizioa. Euskararen Adierazle Sistemaren proiektua iraunkorra izateko jaioa da, eta 2017ko amaierarako aurreikusten da erabiltzaileen esku jartzeko egin beharreko lanak bukatzea.

Titulartasun publikoa izango du EASek ezaugarri nagusi, zerbitzu publiko iraunkorraren bokazioz eraikia baita. Proiektua, gainera, onarpen zabalekoa izango da, kontsentsu politiko, sozial eta tekniko ahalik eta zabalenean oinarritua ari baita garatzen. Kuantitatiboa izango da batez ere EAS, baina alderdi kualitatiboak ere izan dezake lekua. Eremu geografikoari dagokionez, bestetik, euskararen lurraldeak izango ditu jomuga, ahaztu gabe egungo mundu globalizatuak muga geografikoak askotan gainditzen dituela. EAS proiektuaren partaideak, honako erakunde hauek dira: Eusko Jaurlaritza (lerro-burua), Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa (EEP), eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

Euskararen Adierazle Sistemaren erabiltzaileak, euskararen alorreko adituak dira, eta baita euskararen bilakaerari buruzko interesa duen edozein herritar ere. Erabiltzaile espezializatuen artean, honako hauek aipatu beharko lirateke: herri-administrazioak, gizarte-eragileak, hezkuntza arloko eragileak (irakasleak eta material-sortzaileak), unibertsitateko irakasle eta ikerlariak nahiz beste hainbat arlotako eragileak (hedabideak, marketin, komunikazio eta publizitate-enpresak, zerbitzu enpresak eta bestelako iritzi-sortzaileak…). EAS proiektuko adierazleek oinarri sendoa eman beharko diete aipaturiko eragile horiei guztiei, besteak beste, hizkuntza-normalizazioaren inguruko eztabaida publikoa parametro arrazionaletan gauzatzeko, hizkuntza-politiken helburuak finkatzeko, politika publikoak egoki lantzeko, nahiz nork bere egitasmoak egoki zehazteko.

eas-batzorde-sustatzailea

Euskararen Adierazle Sistemaren Batzorde Sustatzaileko ordezkariak, ostiralean Donostian.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Berrikuntzaz betetako 2016-17 ikasturtearen hasiera HABEn

Aurreko ostegunean HABEri dagokionez ikasturte berriaren inguruko xehetasunak eman genituen Donostian egindako agerraldian. Ikasturte berrian 35.000 ikasleko kopurua gainditzea da asmoa. 34.618 izan ziren iazkoan eta 33.500 aurrekoan. Gorakada berri baten bila goaz orain. Horretarako, 103 zentro prest daude 2016/17 ikasturteari ekiteko; 39 publikoak dira, 64 homologatuak; eta horietan 1.400 irakasle ari dira. Euskaltegietako matrikula zabalik dagoen honetan zera azpimarratu behar da: denok ahal dugun neurrian euskaraz aritzea dela onena. Eta aurrera egiten segitzeko aukera zabala eta gertukoa dugula euskaltegietan. Euskararen Txantxangorriaren eskutik euskaraz hitz egitera gonbidatzeaz gain, ikastera ere gonbidatu nahi zaituztegu. Gonbidatu eta animatu. Eta anima zaitezten, ongi dakigunez, garrantzitsua da erraztasunak ematea.

Aurten ere badira euskarara hurbiltzera animatuko gaituzten motiboak, bidea errazten diguten berrikuntzak, bidea arinduko digutenak. Batetik, euskara ikasteko prozesuan oinarrizko bi maila berri ezarri ditugu: A1 eta A2 mailak. Euskara gutxi edo asko, zerbait ikastea, beti delako onuragarria pertsonarentzat eta gizarte osoarentzat. Ikasleentzako laguntzak dira beste kontu garrantzitsua. Ikasleentzako laguntzetarako, aurten, 1.250.000 euro jarriko ditu HABEk, iaz baino 250.000 euro gehiago, iaz baino %25 gehiago. A1etik C2ra bitarteko mailaren bat gainditzen duten ikasleek eskuratu dezakete diru-laguntza. Eta, oraintxe bertan ikasleentzako inportanteena dena: dagoeneko epea ireki dela ikasleek beren eskaerak aurkezteko. Joan zen asteartean ireki zen epea, eta urriaren 5era arteko epea daukate eskaerak aurkezteko. Badakigu oso eraginkorrak direla beka moduko laguntza hauek: horregatik  2013an hasi ginen 700.000 eurorekin, eta aurten iritsi gara 1.250.000 eurotara.

Urtero batez beste 4.500 euskaldun berri ateratzen dira euskaltegietatik, euskaraz ezer ez jakitetik edo oso ezagutza txikia izatetik B1 mailara iristen direnak eta, beraz, euskaraz komunikatzeko gai direnak. Gainera, beste milaka batzuk aritzen dira beren euskara maila sendotzen eta hobetzen ere euskaltegietan. Beraz, urtero jende andana ari da euskaraz ikasten edo dakiena hobetzen.

Euskararen Txantxangorriaren sortzailea HAKOBA da, Herri Aginteen Koordinazioako Batzordea; eta  Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalek, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak eta UEMAk osatzen dugu. Horregatik, aurten lehenengo aldiz, guztiok batera eta euskaltegiekin elkarlanean egingo dugu matrikulazio-kanpaina, Euskararen Txantxangorriaren laguntzarekin. Hau ere berrikuntza da. Eta horregatik izan genituen lagun HAKOBAko zenbait ordezkari prentsaurrekoan. Baina lehenik, nabarmentzekoak izan ziren Joseba Erkizia HABEko zuzendari nagusiaren hitzak. Halaxe mintzatu zen bera:

«Maiz esan izan dugu sinboloz inguratuta bizi garela. Iraileko matrikulazio kanpainak ere sinboloak ditu ardatz. Izan ere, bistakoa da kalean sinbolo asko direla. Batzuk arauen betearazle soil besterik ez dira. Beste batzuek ikasten, ulertzen eta hitz egiten laguntzen digute.  Txantxangorriak, esate baterako. Txantxangorria gero eta leku gehiagotan ikusten dugu. Iragan igandeko estropadetan, urrutira gabe, traineruetatik aritu zitzaigun kantuan, olatu artean burua eta paparra bustitzen zituen bitartean. Nonahi agertzen dela ere, beti gonbidapen bat egiten digu, euskaraz mintzatzeko gonbidapen goxoa. Horretarako, euskaraz egiteko, gutxieneko maila bat behar da. Bide horretatik euskararen txantxangorriaren gonbidapena: ‘iraila garai ezin aproposagoa duzu euskaraz ikasten hasteko. Eta, ari zaren bitartean, egizu lotsarik gabe dakizuna, dakizun neurrian, dakizun bezala’.

Bai, helburu eta neurriak aipatuko ditugu. Helburu nagusia: euskaraz ikasi nahi duen inorentzat dirua ez izatea oztopo. Euskaraz oinarrizko maila askoz jende gehiagok izatea nahi dugu, oinarrizko elkarrizketak —agurrak, eguneroko erosketak, harremanak eta solasaldiak…— beldurrik gabe egiteko gaitasuna izatea. Horregatik, A1 eta A2 mailak sortu ditugu eta, beraz, HABEren curriculumeko edozein maila (A1 etik C2ra) egiaztatzen duten guztiek izango dute aukera dirulaguntza eskuratzeko.

Beste berritasun bat: bada berritasun bat, dirulaguntza ez dena baina ikaslearentzako erraztasuna dena. Jada A1, A2 eta B1 euskaltegian bertan egiaztatu daitezke, bertatik atera gabe, BECera joan beharrik gabe. Gainera, A1 eta A2 mailak ebaluazio jarraituaren bitartez egiaztatzen ari gara, ikasprozesuan bertan ebaluatuz, alegia. Eta nahi genuke, denbora asko baino lehen, sistema progresiboki hedatzen joatea maila guztietara, A1etik C2ra arte.

Euskaltegien egitekoa eta ahalmen akademikoa errekonozitzen dugu horrela, HABE sortzeko legean aurreikusten den bezala, euskaltegiak behar besteko prestakuntza eta profesionaltasuna baitute. Helduen euskalduntze prozesuaren heldutasunaren ondorioa da hau.

Azkenik, helduen euskalduntzean aurten izango dugun beste berritasun bat  aipatu behar dugu: lehenbiziko aldiz B1 eta B2 agiriak eskuratzeko deialdi irekia egin du HABEk. Irail honen 16tik 22ra egongo da matrikula zabalik azterketa egiteko.

2014-2015 ikasturtean 33.500 pertsona izan genituen guztira ikasturte osoan zehar; aurtengo ikasturtea amaitu gabe dago oraindik (irailaren 30ean amaituko baita), baina, labetik atera berria den datua emango dizuet: 2015-2016 ikasturtean, irailaren 8a arte, euskaltegietan dagoeneko arituak dira ikasten 34.618 pertsona, iaz kurtso osoan baino 1.118 gehiago eta oraindik hiru aste falta zaizkigu kurtsoa amaitzeko. Beraz, espero dezagun, aurkezten ari garen matrikulazio kanpainaren eskutik, datorren kurtsoan are gehiago izatea hegalariak, euskara ikasleak eta euskara erabiltzaileak. Horixe baita Euskararen Txantxangorria: euskara erabiltzeko gonbidapena».

Erkiziaren ostean, HAKOBAko beste zenbait kidek hitz egin zuten, eta euskaltegietako sare ezberdinetako ordezkariek. Bizkaiko Kultura eta Euskera Diputatu Lorea Bilbaok, esaterako, honakoak esan zituen:

«HAKOBAko erakundeen arteko elkarlanaz sortu dugu Euskararen Txantxangorria, herritarrak euskaraz aritzera gonbidatzen gaituen laguna. Orain arte izan dira sinboloak eta irudiak, arlo baterako edo besterako edo erakunde batek edo bestek sortuak, baina lehenbiziko aldia da denok bat egin duguna euskararen erabilera sustatzeko sinbolo bateratua sortzeko eta indartzeko. Eta dagoeneko, erakunde, elkarte eta pertsona askok egin du bere Euskararen Txantxangorria: eskolek, osasun zentroek, zerbitzu publikoek, kirolariek, merkataritza-erakundeek, enpresek eta abarrek.

Orain beste pausu bat eman nahi izan dugu Bizkaiko Foru Aldundian; izan ere, pentsatzen dugu euskararen erabilera sustatzeko beharrezkoa dela ezagutza sustatzea, euskaraz neurri batean edo bestean dakitenen kopurua handitzen joatea. Pentsatzen dugu, baita ere, helduen euskalduntzea ez dela izan behar erakunde bakar baten egitekoa, denok bultatzea komeni dela».

Eta berri garrantzitsua eman zuen: «aurten dirulaguntza-lerro berria sortu dugu, euskaltegietan euskara ikasten ari diren bizkaitar ikasleei zuzendua. ‘Euskara Eskura’ izena du programa berriak. Dirulaguntzaren zuzkidura, berriz, 580.000 eurokoa da, eta zuzendua dago HABEren A1, A2 edo B1 agiriak eskuratzen dituzten ikasleei. Hala, maila horiek gainditzen dituztenei, Bizkaiko Aldundiak ‘Euskara Eskura’ izeneko bonoa emango die, hurrengo ikasturtean euskara ikasten segi dezaten laguntzeko, euskaltegian matrikulatzen direnean bonoa erakutsi dezaten eta euskaltegiak kobratu ez diezaien, edo eskuratu duten zenbatekoaren deskontua egin diezaien.

HABErekin eta euskaltegiekin elkarlanean jarri dugu martxan “Euskara Eskura” programa, eta dagoeneko dirulaguntza eskuratu ahal izan dute bi milatik gora pertsonak. Oso pozik gaude laguntza-programa berri honek izan duen harrerarekin eta uste dugu eragingarria izango dela Bizkaian euskara ikasteko motibazioa handitzen laguntzeko».

Aparteko nobedadea, beraz, Bizkaiko Aldunditik mamitutakoa, garrantzi handikoa. Gipuzkoako Aldundiko Euskera Zuzendari Mikel Irizarrek, bere aldetik, honakoa esan zuen: «Gipuzkoako Foru Aldundia bat dator HAKOBAn euskararen sustapenerako elkarrekin ematen ari garen pausoekin. Duela gutxi AEK-k HAKOBAko erakundeei proposatu digu kontuan hartzeko Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri berria duen ikasleentzako dirulaguntzen eredua, heldutan euskara euskaltegian ikasten ari diren ikasleei zuzendua». Eta iragarpena egin zuen: «dagoeneko kudeatzen ari gara Gipuzkoan ere halako dirulaguntza-bonoa jartzea. Gure asmoa da 2017ko aurrekontuetan jasotzea dirulaguntza-lerro berri hori, hartara datorren irailean aplikatu ahal izateko».

Udal euskaltegi publikoek, euren aldetik, Mari Paz Martínen eskutik, 2016-2017 ikasturte hasiera honetan, euskara ikasi eta sakontzera animatu nahi izan zituzten herritarrak, eta euren prestakuntza eta baliabide guztiak eskainiz. Bere esanetan, «udal euskaltegien jardueraren azken helburua herritar gehienak ahalik eta egokiera, toki eta esparru gehienetan, euskal hiztun bihurtzea izanda, horretara zuzenduko ditugu ahalegin guztiak eta horri begira prestatzen eta lantzen ari gara udal euskaltegien curriculum berria. Curriculum berri horrek udal euskaltegiei norabide berean lan egiteko aukera emango die, esan bezala, herritarrak euskal hiztun bihurtzeko helburuarekin».

Martínen hitzetan, «udal euskaltegietara hurbilduko diren herritarrak ez dira bakarrik arituko beren ahalegin horretan. Bertakoon laguntza izateaz gain, jakin behar dute EAEn 30.000 ikasle baino gehiago aritu direla aurten euskara ikasten, eta 2.000tik gora munduan zehar barreiatuta dauden euskal etxe eta zentroetan. Pentsa ezazue zenbat indar, zenbat energia eta sinergia sortzen ari garen denon artean, gure hizkuntza garatu, hobetu eta erabiliz, komunikatzeko tresna izan dadin. Beraz, erabili euskara Udal Euskaltegiekin!»

Ekimen sozialeko euskaltegien izenean, Maite Lekuonak hartu zuen hitza osteguneko agerraldian. Euskaltegi homologatuak, autoikaskuntza zentroak eta barnetegiak datorren ikasturteari sasoi betez ekiteko prest daude bai, baina jakitun denon ahalegina beharko dela gure helburura etenik gabe hurbiltzen jarraitu nahi badugu: bai administrazio publikoen ordezkarien konpromisoa eta inplikazioa, baita euren mezua gizarteratzeko lanean diharduten hedabideena ere.

Eta ‘Helburura hurbiltzen jarraitu’ esan zuen Lekuonak, hain zuzen ere, «badakigulako euskaraz normaltasunez aritu ahal izateko ez dela nahikoa gure legeek eskubide hori jasotzea. Bidean urrats garrantzitsuak egin ditugu aurrera. Hizkuntz gaitasunaren bilakaera positiboari erreparatu besterik ez dago, eta badugu zertaz harro egon; baina Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 20 urte barrurako eskainitako proiekzioak ez du zalantzarik uzten: iraupen‐lasterketa da gurea, eta gaitasuna ez da helmugara iristeko oztopo bakarra izango; oinarri berriak ezarri behar ditugu gure arteko harremanetarako euskara aukeratu ahal izateko ez ezik aukera horren alde egiteko ere, edo Baztarrika jaunaren joan den asteko hitzak errepikatuta, euskarak hizkuntza subordinatua izateari utzi eta adin‐nagusiko bihurtzeko».

Ikasturtearen irekiera ekitaldian Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua izan zen buru, eta Maite Goñik ostean eskainitako hitzaldiaren aurretik adierazi zuenez, «lau urte oso zail igaro ditugun arren, helduen euskalduntzeak izan du berritzeko gaitasuna. Badakigu asko dugula egiteko, baina asko egiten ari gara. Eta ikasturte hasierako saio honetan, Eusko Jaurlaritzaren izenean, nik eskertu eta zoriondu nahi zaituztet euskaltegiak eta HABE, gizarteari erantzun bikaina ematen saiatzen ari zaretelako».

2016-09-10-photo-00001236

Osteguneko prentsaurrekoan elkarlanean ekin genion erakundeetako ordezkarien argazkia.

2016-09-10-photo-00001235

Euskaltegien ikasturte berriko irekiera ekitaldian Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua izan zen buru.

2016-09-10-photo-00001237

Irekiera ekitaldiaren ostean, Maite Goñik hitzaldi jendetsua eskaini zuen.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Entrevista en Deia, Noticias de Gipuzkoa y Noticias de Álava: «La España oficial tiene un problema con la diversidad»

Hoy se ha publicado una entrevista que he concedido a diversas cabeceras del Grupo Noticias, concretamente en Deia, Noticias de Gipuzkoa y Noticias de Álava. Bajo el título ‘La España oficial tiene un problema con la diversidad’, en la misma se abordan diversas cuestiones de calado relacionadas con la política lingüística y el reconocimiento práctico hacia las lenguas cooficiales como el euskera.

PatxiDeia

Para la lectura completa de la entrevista: http://www.deia.com/2016/09/05/sociedad/euskadi/la-espana-oficial-tiene-un-problema-con-la-diversidad

 

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Zorionak, Maialen!

Balentria da Maialen Chourraut-ek Rion lortutakoa, urrezko domina. Sekulako poza eragin digu, bere jarrera eta jokabidea beti eredugarriak direlako. Helburuak argi, bidea helburua bezain argi, ahalegina eta eguneroko konpromisoa bidelagun dituenak bakarrik lor dezake Maialenek lortu duena, guztiontzat pizgarri eta eredugarri. Emakumea, euskalduna… urrea! Euskarak behar duena ere gutariko bakoitzaren inplikazioaren, konpromisoaren eta gozamenaren botika da. Maialenen botika (inplikazioa, konpromisoa eta gozamena berak egiten duen kirolean), eredu da euskara indartze bidean ere. Urre olinpikoa euskaraz ari da. Maialenek euskara du bihotzean ez ezik ezpainetan ere. Eredua.

Maialen Chourraut ha logrado en Rio una gran hazaña, una medalla de oro. Nos llena de una enorme alegría, ya que su actitud y su recorrido son siempre ejemplares. Con los objetivos claros, con el camino tan claro como el objetivo, solo quien se apoya en el esfuerzo y el compromiso de cada día puede lograr lo que ha conseguido Maialen, y ser inspiración y ejemplo para todos. Mujer, euskaldun… ¡oro! También el euskera requiere de la medicina de la implicación, el compromiso y el disfrute de todos y cada uno de nosotros. La medicina de Maialen (implicación, compromiso y disfrute en su modalidad deportiva) también es imprescindible en el camino para reforzar el euskera. El oro olímpico habla euskera. Maialen lleva el euskera no sólo en el corazón sino también en los labios. Un ejemplo.

7915687582_ab2f6d7824_b

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Entrevista en El Diario Vasco

Patxi1

Patxi2

Enlaces a la entrevista:

http://www.diariovasco.com/sociedad/201607/31/espero-deseo-nadie-aleje-20160731000153-v.html

http://www.diariovasco.com/sociedad/201607/31/dicen-creen-multilinguismo-pero-20160731000035-v.html

Un amplio extracto de la entrevista también ha sido publicado en El Correo.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Euskararen Txantxangorriaren bideoklipa

Udan ere, Euskararen Txantxangorria hegan! Euskaraz abestu, euskaraz bizi! Euskaraz gozatu!

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario