Txantxangorriaren spot berriaren aurkezpena
Euskararen Txantxangorriak badu spot berria. Izan ere, herenegun aurkeztu zen Bilboko Bizkaia Aretoan herritarrei euskara erabiltzeko gonbidapena egiten dien sinboloaren azken spota. Niri egokitu zitzaidan aurkezpena burutzea. Aurkezpenean, HAKOBAko (Hizkuntza Politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordea) zenbait kidek ere parte hartu zuten. Azkenik, Txantxangorriaren abestiaren egile eta Sorotan Bele musika taldearen partaide izan ziren Urbil Artolak eta Gorka Sarriegik prentsaurrekoan ekin zioten, Dani Venegas musikariarekin batera (bera ere abestiaren egileetako bat da).

