Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoarekin 2016ko hitzarmena sinatzeko ekitaldia

Mathieu Bergé, Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) presidentearekin batera, 2011-2016 epealdiari dagokion hitzarmen-markoaren urteko eranskina aurkeztu nuen martxoaren 31n, Baionan egindako ekitaldian. Eranskin horretan zehazten da, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburordetzak eta EEP-k 2016an elkarlanerako zein lan ildo garatuko dituzten Hizkuntza Politikari dagokionean, bai eta Ipar Euskal Herrian euskararen aldeko eragileen proiektuak diruz nola lagunduko diren ere. Ekitaldira, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendari Jorge Giménez Bech ere hurbildu zen. 2016. urteko eranskinak, bi instituzioen artean urtean zehar eramango den lankidetza eta Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldeko eragileei zuzendutako diru-laguntzak emateko moduak zehazten ditu.

Batetik, honako ekimen berri hauek burutuko dira:

● VI. inkesta soziolinguistikoaren prestaketa-lanen abiatzea.
Bost urtetarik, 1991z geroztik, Eusko Jaurlaritzak inkesta soziolinguistikoa antolatzen du euskara baliatua den hiru lurraldetan: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herrian. Azkena 2011. urtean iragan denez, ondoko inkesta 2016n egingo da. Aurrekoan bezala Iparraldeko lanak elkarlanean burutuko dira.

● Euskararen erabilera areagotzeko elkarlana.
Euskara erabiltzeko gonbita egiten duen ‘Euskararen txantxangorria’ irudia eta hari dagozkion euskarriak eta ekimenak Iparraldean hedatzeko irizpideak aztertu eta bateratuko dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak.

● HABEren Ikasbil eta Irakasbil web guneei dagokienez, helduen euskara-ikaskuntza sustatzeko baliabide didaktikoak ‘on line’ eta modu irekian eskaintzeko HABEk duen Ikasbil web gunea Iparraldeko euskara ikasleek ere erabil dezaten zabalkundea egingo dute EEPek eta HABEk.

Bestetik aurreko urteetan abian jarritako ekimenei jarraipena emango zaie:

Helduen euskalduntze-alfabetatzearen esparruan:

● Euskararen Adierazle Sistema (EAS) eraikitzeko elkarlana.
● Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren zerbitzuen artean informazioa trukatzea.

Bestalde, Ipar Euskal Herrian euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituzten erakunde pribatuen lana diruz laguntzeko, 2016. urterako 1.730.000 euroko lankidetzarako funtsa eratuko da, alde bien ekarpenez. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 400.000 euro ipiniko ditu horretarako.

Lankidetza funts hori bi multzotan banatuko da. Lehen multzoa, 1.380.000 eurokoa, lankidetza zuzenerako bideratuko da: bi erakunde sinatzaileen sustapen-lerroekin bat datozen eragile nagusiak laguntza zuzenarekin diruz lagunduko dira. Beste multzoa, 350.000 eurokoa, deialdi irekietarako izango da. Deialdi honen bitartez, euskara sustatzeko helburua duten proiektuak diruz lagunduko dira Ipar Euskal Herrian.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Baionako ekitaldian esker onez agurtu nahi izan nituen Mathieu Bergé jauna eta Bernadette Soulé, azken hau Euskararen Erakunde Publikoko  zuzendaria. Biziki pozgarria izan zen niretzat ekitaldi horretan eurekin parte hartzea. Eta Mathieu Bergé jaunari nire desiorik zintzoena adierazi nion, EEPko presidentetzarako aukeratu berria izanik, asma dezan eta arrakasta izan dezan euskararen etorkizuna oparotasunaren bidean bultzatzerakoan

2007ko otsailaren 7an sinatu zen, Baionan ere, Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publiko eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lehen hitzarmen-markoa. Argia zen akordio haren helburu nagusia: euskara sustatzeko hizkuntza politikarekin loturiko gaietan mugaz gaindiko lankidetza garatzea eta, era berean, erakundeon arteko harreman iraunkorrak ezartzeko eta gauzatzeko bideak finkatzea. Akordioa, jakina, herri erakunde bakoitzaren erabaki-autonomia, funtzionamendu-arauak eta jarduera-esparrua errespetatzeko erabateko asmoaren gainean eraiki zen. Lehenbiziko akordio haren ondoren, 2011n hain zuzen ere, izenpetu zen Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko bigarren hitzarmen-markoa, 2011-2016 epealdirako.

Esan behar dut, duela pare bat hilabete, 2016ko urtarrilean, jendaurrean ezagutzera eman zuela Europako Kontseiluaren Ministroen Kontseiluak, Europako Erregio eta Eremu Urriko Hizkuntzen Kartaren Espainiako betetze mailari buruzko txostena. Eta txosten horretan espresuki goraipatu egiten dela Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak urtez urte berritzen dugun elkarlanerako hitzarmen hau. Europako Kontseiluak txosten guztietan gomendatzen baitu hizkuntza bat bizirik dagoen eremu juridiko ezberdinen arteko eta mugaz gaindiko lankidetza.

Ostegunean sinatu dugun hitzarmena, 2016ko urteari dagokiona, beraz, sei urteko aldiaren azkena da, eta aurrekoen ildo beretik badator ere, baditu aipatu beharreko berezitasunak. Horietan, bat azpimarratu nahi nuke, lan-ildo berri bat dakarrelako 10 urteko gure lankidetza emankor honetara. Euskararen erabilera areagotzeko ‘Euskararen Txantxangorria’ izenez ezagutzen dugun irudia Iparraldean hedatzeko elkarlanari buruz ari naiz, hain zuzen.

Izan ere, euskarak, hizkuntza guztiek bezala, hiztunen ezpainetan hartzen du bizi betea. Kalean bezala, etxeko sala eta sukaldean eroso dabilenean elikatzen da hobekien. Gurasoengandik seme-alabenganako bidea egiten duenean indartzen da. Gazteen jolas eta solasetan bazkatuz sendotzen da. Lantokian eta saltokian, arrotz ez, baizik eta ohiko hizkuntza denean hegaldatzen da, ziur eta alai, ezpainetik ezpainera.

Eta hori guztia ahalbidetzea, gauza askoren esku dago. Ezinbestekoa da, nola ez, herri-aginteon lana eta konpromisoa, euskara biziberritzeko ahaleginean. Eta osteguneko mahai hori konpromiso horren irudi egokia da. Elkarrekin ari gara, mugaz gaindi, Iparraldean euskara sustatzeko lanari babesa eskaintzen, gizarte eragileen eginahalari finantzazioaren bidea irekitzen, besteak beste.

Balio eta esanahi handiko argazkia da, bai, herenegungo hori. Jakitun gara. Baina alferrikakoak izango lirateke horrelako ekimen guztiak, gure gizartearen, gure herrikide bakoitzaren atxikimendua indartzea lortu ezean, atxikimendu hori gizarte osora hedatu ezean. Gutariko bakoitzaren esku dago, neurri handi batean, Euskararen Txantxangorriak irudikatzen duen euskararen hegalaldiari indar egitea, euskarari hegoak ematea. Herritarron esku dago, euskal hiztun bakoitzaren eta oraindik euskal hiztun ez diren herritarren esku dago, gero eta gehiago, euskararen biziraupenaren giltzarria, eta euskararen etorkizuna. Guk euskara bizia nahi dugu, bizikidetzarako hizkuntza bizia, egunerokoan erabilia izatea nahi dugu. Erabilera da bidea, eta geu gara bermea.

Kontzientzia horretatik sortutako irudia da Euskararen Txantxangorriarena, hain zuzen ere. Gonbita da. Euskara erabiltzeko gonbita atsegina. Lasaia. Esku ireki eta luzatu bat. Euskara besarkatzeko deia. Behartze orotatik urrun. Gogoz kontrako zernahitatik aparte. Aurrean dugun hurkoak hizkuntza aukeratzeko eskubidea duela aitortzetik jaiotzen den gonbita. Geure buruarentzako aitorpen hori bera baretasun osoz erreklamatzen duena.

Dei adeitsu hori Iparraldean ere hedatzeko ekimenak elkarrekin aztertzeko eta bateratzeko konpromisoa hartu dugu Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak, 2016rako sinatu berri dugun lankidetza hitzarmenean. Laster etorriko dira, ziur naiz, konpromiso horren zehaztapenak, Euskararen Txantxangorriak Iparraldean, Etxepare, Axular, Etxeberriko Joannes, Augustin Chaho eta Itxaro Bordaren lurraldean ere hegan egin dezan, euskara erabiltzeko bere gonbita toki guztietara zabalduz.

«Aurten ekingo diegu VI. Inkesta Soziolinguistikoaren lanei euskararen lurralde guztietan; Iparraldea barne, jakina»

Baina bada, aurtengo hitzarmenean, beste lan-ildo bat, azpimarra berezi bat ere merezi duena. Ez da lankidetza-ildo berria; bai, ordea, garrantzi berezikoa. Izan ere, aurten ekingo diegu VI. Inkesta Soziolinguistikoaren lanei, euskararen lurralde guztietan, Iparraldea barne, jakina.

Hizkuntza politika diseinatu eta gauzatzeko erantzukizun publikoa dugun herri-erakundeok ezinbesteko tresna dugu bilakaera soziolinguistikoari buruzko ezagutza sakona, euskara biziberritzeko ahaleginaren eraginkortasuna bermatu nahi badugu. Hizkuntza plangintza demokratiko batek, adostasun politiko eta sozialean oinarritutako hizkuntza plangintza aurreratu batek, ezagutza horretan oinarritu beharko ditu bere neurriak, neurri eraginkorrak eta politika aktiboak euskara hazkundearen bidean barrena eramateko.

Hizkuntza ikerkuntzaren eremu zabalean lehen mailako garrantzia duen ikerketa da Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoa. Hau da euskararen lurralde guztietan (Euskadiko Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Iparraldean) batera egiten den ikerketa soziolinguistiko bakarra. Eta dagoenekoz badu aparteko garrantzi bat: aurten egingo dugu VI.a (1991n egin zen lehena, eta harrezkero bost urtetik bost urtera egin izan da). Horrek esan nahi du  hogeita bost urteko (1991-2016) azterketa diakronikoa osatuko dugula, euskararen lurralde guztietan jasotako informazio seriatua eskainiz. Inkesta Soziolinguistiko honek aurreko bostek bezalaxe aztertzen duen unibertsoa, Euskal Herriko hamasei urte edo gehiagoko biztanleek osatzen dute (2.650.000 pertsona inguru). Ez ditu biltzen, beraz, adin-tarterik gazteenak eta eskolaren ekarpen bikainari esker euskaldunenak diren haur eta gazteak alegia.

Inkesta Soziolinguistikoak aztertzen dituen eta aztertuko dituen gaiak honakoak dira: hizkuntza gaitasuna, lehen hizkuntza, euskararen transmisioa familian, erabilera eta euskara sustatzeari buruzko jarrera.

Duela bost urte, 2011ko Inkestan ageri zenez, elebidunen ehunekoak gora zihoazen EAEn eta Nafarroan. EAEn indartsu, eta Nafarroan apalago. Iparraldean, aldiz, galerak zeuden oraindik. Hala ere, Iparraldeko gazteen artean gora egin zuen elebidunen ehunekoak eta kopuruak. Galerari aurre egin diezaiokeen bidea eta argitasuna ikusten hasi ginen Iparraldean ere. Ea Inkesta honetan gertakari itxaropentsu eta positibo hura berresten den.

Duela bost urte ageri zenez, azken 20 urteetan euskararen erabilerak gora egin zuen EAEn, bere horretan mantendu zen Nafarroan eta behera egin zuen Iparraldean. Ea oraingo Inkestak zer dioen.

Duela bost urteko Inkestaren arabera, euskararen aldeko jarrerak eta hura indarberritzearen aldeko borondatea areagotu egin ziren EAEn eta Nafarroan, ez ordea Iparraldean. EAEn eta Nafarroan adin-talde guztietan egin zuen gora aldeko jarrerak. Iparraldeari dagokionez, azken bost urteetan (2007-2011ko tartean) gazteen artean euskararen aldeko jarrerak gora egin zuen. Ea oraingo Inkestak zer esaten digun. Ziur nago hobera egingo duela.

Euskararen sustapenak herri aginte nagusien konpromisoa behar du, eta konpromiso horrek badu, Europako testuinguruan, tresna baliagarri bat: Europako Eskualde eta Eremu Urriko Hizkuntzen Karta. Iazko hitzarmenari zegokion ebazpena aurkeztu genuenean, poz handiz txalotu nuen —bai neure izenean, baita NPLD Europako sarearenean ere— Frantziako presidenteak Karta hori berresteko bideari ekiteko urrats zehatzak iragarri izana. Zoritxarrez, ekimen hark ez du desio genuen amaiera izan. Ez dut, ordea, itxaropena galtzen. Europaren beraren aldeko hautua baita, nire ustez, hizkuntza aniztasunaren aldeko hautua. Eta euskarak badu, honez gero, toki propioa Europako hizkuntza aniztasun horretan.

Iparraldean euskarak aspalditik du bidaide Eusko Jaurlaritza, eta hala izaten jarraituko du etorkizunean ere, euskararen lurralde guztietan bezala. Lankidetza zintzoan. Oso garbi dugu Iparraldean, Iparraldeko herritarrak, gizarte eragileak eta herri erakundeak direla protagonistak. Guri, Eusko Jaurlaritzari, horien jardunaren laguntzaile izatea dagokigu, errespetu osoz. Lankide izango gaituzte aurrerantzean ere, beraz, euskarak Iparraldean behar duen bultzada emateko lanetan.

0225cb652ba8e474c7430545b55d427b

Euskararen Erakunde Publikoko presidente Mathieu Bergé-rekin batera Baionan, osteguneko agerraldian.

eep_baiona tx

Hitzarmen-markoaren urteko eranskinaren aurkezpeneko martxoaren 31ko prentsaurrekoari dagokion irudia.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Aumenta la matriculación en los euskaltegis

Ayer comparecí en Donostia junto al director de HABE, Joseba Erkizia, para presentar los datos referentes a la matriculación en los euskaltegis del presente curso. A su vez, dimos cuenta de importantes novedades (en materiales didácticos y en el sistema de certificación) para el presente curso. Cabe destacar que la matriculación (personas matriculadas a día de hoy) ha aumentado en un 2,86%.

Hasta ahora, HABE realizaba dos convocatorias anuales. Estas convocatorias, destinadas a acreditar los niveles B1, B2, C1 y C2, estaban dirigidas a los/las alumnos/as de los euskaltegis. En cambio, y como explicó Joseba Erkizia, hay importantes novedades para el presente curso 2015/2016:

  • Implantación de los niveles A1 y A2 y certificación de los mismos mediante un sistema de evaluación continua en los propios euskaltegis con el seguimiento de HABE. Quienes obtengan la certificación de cualquiera de estos dos niveles, serán incluidos en la convocatoria de ayudas económicas individuales.
  • Convocatoria abierta para la obtención del certificado B1 y B2. Además de las convocatorias ordinarias limitadas a los/las alumnos/as de los euskaltegis, HABE realizará una convocatoria abierta para obtener los certificados de nivel B1 y B2, cuyo período de matriculación se abrirá en septiembre.
  • Realización de las pruebas del nivel B1 en los propios euskaltegis. En la primera convocatoria ordinaria dirigida a los/las alumos/as de los euskaltegis, las pruebas para la obtención del certificado se realizarán en los propios centros, con un sistema de evaluación externa idéntico al de los niveles B2, C1 y C2.
  • Presentación de un método integral para el nivel A2.

Todas estas iniciativas se encuadran directamente en lo previsto en la Agenda Estratégica del Euskera (cabe recordar que la Agenda es el Plan que recoge las acciones y compromisos del Gobierno Vasco para el desarrollo de la política lingüística —168— a lo largo de la legislatura 2012-2016). Se trata de acciones enmarcadas por completo en el tercer ámbito de actuación de la Agenda Estratégica. De esta forma, estamos dando cumplimiento a compromisos adquiridos ante la ciudadanía. Estamos hablando de saltos cualitativos de gran alcance, de los más importantes de los que hemos dado cuenta en un único curso de forma simultánea.

Tras informar de esas novedades, tuvimos la oportunidad de ofrecer más buenas noticias en la rueda de prensa. Pero antes quise dar las gracias a los euskaltegis y a HABE, ya que si hemos podido dar estos nuevos pasos, ha sido gracias a su madurez y calidad. Están liderando estos saltos cualitativos y estos nuevos caminos, y ello es motivo de gran satisfacción.

A continuación, ofrecí una noticia que consideramos muy relevante: el número de personas que van a los euskaltegis está aumentando, y ello nos permite avanzar en nuestro objetivo, que es vaciar el saco de los monolingües. Nos resulta imprescindible ser eficaces en la euskaldunización de adultos, por una razón esencial: el progreso del euskera en las tres últimas décadas ha permitido sumar 318.000 nuevos hablantes. Un tercio de los mismos han aprendido euskera en su madurez, gracias a los euskaltegis públicos para la euskaldunización de adultos y a la red de los de iniciativa social. Ha sido un salto adelante impresionante. Pero, aún hoy, entre los ciudadanos de más de 40 años más de la mitad, aproximadamente, son castellanohablantes monolingües. Y, como decía, debemos ser eficaces a la hora de seguir vaciando el saco del monolingüismo.

Seguimos adelante. Sigue adelante la sociedad vasca. Y es una gran noticia que aumente el número de alumnos de los euskaltegis. Sube el número de adultos que se acercan a los euskaltegis a aprender euskera. Es positivo, y quisimos hacer hincapié en ello en nuestra comparecencia de ayer. Vamos hacia adelante, no estamos quietos.

Lo habitual es esperar hasta la finalización de un curso para conocer el total de alumnos del curso completo (así sucederá en septiembre de 2016 en lo que se refiere al curso 2015-2016). Pero ya conocemos el devenir del curso, y podemos compararlo con el mismo período del anterior. Por ejemplo, sabemos cuántos alumnos hemos tenido entre el 31 de diciembre de 2015 y el 29 de marzo de 2016, anteayer, y cuántos alumnos teníamos entre el 31 de diciembre de 2014 y el 29 de marzo de 2015. Si comparamos esos datos, veremos si hay más o menos alumnos en los euskaltegis.

A la vista de las cifras, hasta anteayer habían pasado por las aulas 875 alumnos más que en idéntico período del curso anterior (es un crecimiento del 2,86%). Y a finales de año (31 de diciembre de 2015), había 492 alumnos más que el mismo día de 2014 (el 1,82% más).

Eso significa que está creciendo el número de alumnos respecto al curso anterior y, además, que está aumentando el ritmo de crecimiento conforme avanza el curso. Anteayer había 3.835 alumnos más en los euskaltegis que hace tres meses. Este crecimiento se da en los tres territorios: Araba, Gipuzkoa y Bizkaia.

El dato es magnífico. Ha crecido la matriculación en los euskaltegis. Para darnos cuenta de la importancia del mismo conviene conocer de dónde venimos. Entre 2010 y 2013, en tres cursos (del 2010-2011 al 2012-2013) la matriculación de los euskaltegis se redujo un 19%. Tras esa bajada casi sin freno de tres años consecutivos, la tendencia comenzó a cambiar en 2013-2014 (se mantuvo a duras penas la cifra del curso anterior, con una caída del 0,42%). En 2014-2015 volvimos a la senda positiva y hoy podemos decir que ese camino se confirma a la vista de los resultados del primer semestre del curso.

Es importante que esto suceda para que el proceso de recuperación del euskera siga adelante poco a poco pero de forma sostenida. El Gobierno Vasco resume en dos grandes objetivos lo que busca en lo referente al largo proceso de recuperación del euskera: por un lado, continuar con el crecimiento social del euskera y, por otro, intensificar y aumentar su uso sin retrocesos. Esas son las condiciones para que el crecimiento del euskera sea de carácter sostenido. Así está recogido en la Agenda Estratégica del Euskera del Gobierno Vasco para la presente legislatura y así queda reflejado en el documento ‘¿Y a partir de ahora, qué?’, que es objeto de debate en el Consejo Asesor del Euskera durante estos meses.

La euskaldunización de adultos es y seguirá siendo una actividad de la máxima prioridad. Es uno de los ejes de la política lingüística del Gobierno, sin ninguna duda. Es clave para la recuperación del euskera. La razón es muy simple: en el modelo de bilingüismo que se ha dado a sí misma la sociedad vasca, el objetivo de futuro es la conformación de una sociedad bilingüe formada por ciudadanos bilingües, y por eso les reconoce absolutamente a todos los ciudadanos de la CAV el derecho a conocer y a utilizar el euskera. Al contrario de lo que sucede con los jóvenes, entre los adultos, y aunque se haya logrado dar pasos importantes, la sociedad vasca está aún lejos de convertir en realidad dicho objetivo. Los euskaltegis son uno de los instrumentos para dar cumplimiento a ese objetivo, y el sistema para la euskaldunización de adultos que dirije HABE es la vía para alcanzarlo. Por eso era preocupante la bajada continuada que se produjo entre 2010 y 2013; por eso es positivo el cambio de tendencia que comenzó el curso pasado y que ahora se confirma.

Y quisiera acabar con un mensaje: está abierta la matrícula en los euskaltegis; el verano está ya cerca y no es mal momento para ir al euskaltegi. Resulta ejemplar la actitud de los 31.420 alumnos de euskera que van a los euskaltegis. Esos 31.420 demuestran que no es verdad que sea imposible aprender el euskera de adulto. Todos ganaríamos si de aquí a septiembre otros miles siguieran el ejemplo de esos 31.420 alumnos. Por eso quiero animar a los ciudadanos a que vayan al euskaltegi.

Hay una oferta muy amplia. Hay diversos niveles de aprendizaje. Todos merecen la pena, todos son de gran valía. Nuestro objetivo pasa por seguir vaciando el saco del monolingüismo. Y para ello todos los esfuerzos son válidos, también los de los euskaldunes pasivos. El objetivo de muchos adultos podría ser, por qué no, llegar a entender el euskera. El de otros muchos podría ser entenderlo y además hablarlo hasta cierto punto. El de otros, lograr un nivel alto. Todos son necesarios. La cuestión no es que todos logren el EGA —eso no sucede con ninguna lengua—. No tenemos para vender a quienes poseen el EGA, y mucho menos para minusvalorarlos. Son necesarios para multitud de usos lingüísticos, pero no resultan imprescindibles para otros muchos niveles de uso. Necesitamos hablantes, los necesita el euskera: los que tienen un nivel básico, los que poseen un nivel avanzado y los que no lo tienen tanto, los que lo hablan con fluidez y los que lo entienden y se ponen a hablarlo un poco. Hacen falta hablantes de todos los niveles. Y, para lograrlo, la oferta de los euskaltegis es amplia. A ver si conseguimos aumentar en mil o dos mil esos 31.420 alumnos actuales.

HABE1 gazt

HABE2 gazt

HABE3 gazt

la foto 1

El director general de HABE, Joseba Erkizia, y yo, durante la rueda de prensa de anteayer.

El vídeo de la comparecencia está disponible en la web de Irekia.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Goraka doa euskaltegietako ikasle kopurua

Berri onak eman ditugu gaur prentsaurrekoan HABEren zuzendari nagusi Joseba Erkiziak eta biok. Lehenengo, berari egokitu zaio helduen euskalduntzean eta euskaltegietan datozen hilabeteetan izango ditugun nobedade bikainak aurkeztea, zehazki esanda, bost:

1.- Euskara ikasmaila berriak (A1 eta A2) ezarri direla, eta ikasleentzako dirulaguntza indibidualak ematerakoan kontuan hartuko direla horiek ere.

2.- A2 ikasmailarako materiala sortu eta kaleratu dugula, euskaltegietan eskura izan dezaten (labetik atera berria).

3.- Ikasmailen zertifikazioa euskaltegietan bertan egiten hasiko dela, BECen egin ordez (ikasturte honetan A1, A2 eta B1; bidea ireki da eta datozen urteetan, pixkanaka-pixkanaka, gauzak ondo egin behar baitira, ikasmaila guztiak, B2, C1 eta C2 barne).

4.- Ikasmailen zertifikazioa egiteko, ebaluazio jarraitua egiteari ekingo zaiola euskaltegietan, aurten A1 eta A2 ikasmailetan.

5.- Ikasmaila egiaztatzeko deialdi irekiak egingo ditugula B1 eta B2 mailetan.

Ekintza hauek Euskararen Agenda Estrategikoari lotzen zaizkio zuzenean (Agenda da Eusko Jaurlaritzak 2012-2016 legealdirako hizkuntza politikaren garapenerako ekintzak eta konpromisoak —168— jasotzen dituen Plana), eta Agenda Estrategikoaren 3. lan ildoan jasota dauden ekintzak dira bete-betean. Beraz, jendaurrean hartutako konpromisoa betetzen ari gara honela.

Berealdiko aurrerapauso kualitatiboak dira hauek, sekula, aldi berean, ikasturte bakarrean eman ditugun handienetakoak. Eta beste ezer baino lehen, euskaltegiak eta HABE bera eskertu behar ditugu. Euskaltegiak eskertu, bai, euskaltegien heldutasunari esker, euskaltegien kalitateari esker delako posible pausu hauek egitea. Azpimarratu, aitortu eta eskertu egin nahi ditugu euskaltegien ahalegina eta euskaltegien heldutasuna eta kalitatea. Zorionak eta esker ona, beraz, euskaltegiei; eta zorionak HABEri, HABEren zuzendari nagusi Joseba Erkiziari, helduen euskalduntzean jauzi kualitatibo bat eta bide berriak lideratzen ari direlako.

Ziur nago urrats berri hauek eraginkorrak izango direla helduen euskalduntzerako. Eta behar-beharrezkoa dugu eraginkortasuna helduen euskalduntzean ere. Oso arrazoi nabari bategatik: euskarak hiru hamarraldiotan egin duen aurrerabidean, 318.000 hiztun berri irabazi ditu. Horietatik heren batek, heldutan ikasi du euskara, helduen euskalduntzerako euskaltegi publiko eta ekimen sozialekoen sareari esker. Aurrera jauzi ikaragarria izan da. Baina gaur oraindik 40 urtetik gorako herritarren artean, batez beste, erdia baino gehiago erdaldun elebakarra da. Elebakartasunaren zakua husten jarraitzeko izan behar gara, nahitaez, eraginkorrak

Aurrera goaz, aurrera doa euskal gizartea. Eta horrexegatik nik ere izan dut berri on bat emateko. Berri ona da, gorantz doala euskaltegietako ikasleen kopurua. Gorantz doa euskara ikastera euskaltegietara hurbiltzen diren helduen kopurua. Hori positiboa da, eta hori ere bada gaur azaldu nahi izan duguna. Aurrera goaz, ez gaude geldi.

Ikasturte bakoitzaren amaiera arte itxaron behar da ikasturte osoko ikasleen guztizkoa jakiteko (eta hori, 2015-2016 ikasturteari dagokionez 2016ko irailaren amaieran izango da). Baina ezagutzen dugu ikasturtearen bilakaera, eta bilakaera hori konparatu dezakegu aurreko ikasturteko denbora edo epe berarekin. Alegia, zenbat ikasle dabiltza, adibidez, 2015eko abenduaren 31 arte eta 2016ko martxoaren 29 arte (atzora arte, beraz), eta zenbat ikasle zebiltzan 2014ko abenduaren 31arte eta 2015eko martxoaren 29 arte. Datu horiek konparatuta ikusiko dugu ikasle gehiago, berdin ala gutxiago dabiltzan euskaltegietan.

Datuen argitan, atzoko eguna arte iaz egun berean baino 875 ikasle gehiago pasa dira euskaltegietatik (%2,86ko hazkundea da hori). Eta  urte amaieran (2015eko abenduaren 31n) 2014ko urte amaiera arte baino 492 ikasle gehiago (%1,82). Horrek esan nahi du, iazko ikasle kopuruak hazten ari direla ikasturte honetan, eta gainera, ikasturteak aurrera egin ahala erritmo biziagoan ari direla hazten. Duela hiru hilabete baino 3.835 ikasle gehiago dabiltza atzora arte euskaltegietan. Hazkunde hau, gainera, hiru lurraldeetan ari da gertatzen: Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian.

Bikaina da datua: handitu egin da euskaltegietako matrikulazioa. Datu honen garrantziaz ohartzeko, komeni da nondik gatozen ikustea. 2010etik 2013ra, 3 kurtsotan (2010-2011tik 2012-2013ra)  %19 gutxitu zen euskaltegietako matrikulazioa. Ia-ia galgarik/frenurik gabeko hiru urte segidako beherakada hari, altu egin zitzaion  2013-2014 ikasturtean (ozta-ozta mantendu egin zen aurreko ikasturtekoa, 0,42ko  jaitsiera izan baitzen). Iaz, 2014-2015ean heldu zitzaion goranzko bideari, eta gaur esan dezakegu, ikasle kopuruaren goranzko bidea berretsi egiten dela ikasturte honetako sei hilabeteko datuen argitan.

Hau gertatzea garrantzitsua da euskara biziberritzeko prozesuak pixkanaka baina etengabe aurrerantz jarrai dezan. Eusko Jaurlaritzak bi helburu nagusitan laburbiltzen ditu euskara indarberritzeko prozesu oraindik denbora luzerako amaigabearen helburuak: batetik, euskararen hazkunde sozialarekin jarraitzea, eta, bestetik, euskararen erabilera trinkotu eta pixkanaka areagotzea. Horiek dira euskararen hazkundea iraunkorra izateko baldintzak. Horrelaxe daukagu jasota Eusko Jaurlaritzaren legealdi honetarako Euskararen Agenda Estrategikoan, eta horrelaxe daukagu jasota hilabeteotan zehar Euskararen Aholku Batzordean eztabaidagai dugun ‘Eta hemendik aurrera zer?’ dokumentuan.

Helduen euskalduntzeak lehentasun handiko jarduera izaten jarraitzen du eta jarraituko du. Jaurlaritzaren hizkuntza politikaren ardatzetarikoa da, argi eta garbi. Giltzarri baita euskara indarberritzeko. Arrazoia oso sinplea da: euskal gizarteak beretzat aukeratutako elebitasun ereduan, herritar elebidunez osaturiko gizarte elebiduna du etorkizuneko helburu, eta hain zuzen horrexegatik aitortzen die euskara ezagutu eta erabiltzeko eskubidea EAEko herritar guzti-guztiei. Gazteen artean ez bezala, helduen artean, eta aurrerapauso handiak eman baditu ere, helburu hori errealitate bihurtzetik urruti dago oraindik euskal gizartea. Eskubide hori betetzeko tresna dira euskaltegiak, eta helburu hori betetzeko bidea da HABEk zuzentzen duen helduen euskalduntzeko sistema. Horregatik zen kezkagarria 2010etik 2013ra gertatu zen beherakada jarrai hura; horregatik da positiboa iaz hasi eta aurten dagoeneko lehen sei hilabeteotan berresten den goranzko joera.

Mezu batekin amaitu dut gaurko agerraldia: euskaltegietan matrikula irekita dago; uda ere hurbil daukagu, ez da garai txarra euskaltegiratzeko. Une honetan euskaltegietan euskara ikasten dabiltzan 31.420 herritar horien jarrera eredugarria da. 31.420 horiek erakusten dute ez dela egia ezinezkoa denik heldutan euskara ikastea. Denok irabaziko genuke hemendik iraila arte beste milaka batzuek 31.420 ikasle horien eredua jarraituko balute. Horregatik, euskaltegiratzera animatu nahi ditugu herritarrak.

Aukera zabala dago. Ikasmaila desberdinak daude. Guztiak dira merezi dutenak, guztiak dira balio handikoak. Erdal elebakartasunaren zakua husten jarraitzea da dugun helburua. Eta horretarako, ahalegin guztiak dira onuragarri, baita euskaldun pasiboarenak ere. Heldu askoren helburua izan liteke, zergatik ez, euskara ulertzera iristea. Beste askorena izan liteke, ulertu eta gainera neurri batean hitz egitera iristea. Beste batzuena izan liteke maila altua eskuratzea. Denak dira beharrezkoak. Kontua ez baita denak EGAdunak izatea —hori ez da inongo hizkuntzatan gertatzen—. EGAdunak ez dauzkagu saltzeko, are gutxiago gutxiesteko. Hainbat hizkuntza erabileratarako beharrezkoak dira EGAdunak, baina erabilera maila askotarako ez dira nahitaezkoak. Behar ditugunak, euskarak behar dituenak, hiztunak dira: oinarrizko maila dutenak, maila aurreratua dutenak eta ez hain aurreratua dutenak, suelto-suelto hitz egiten dutenak eta ulertzen dutenak eta pixka bat hitz egitera jartzen direnak.  Maila guztietako hiztunak dira beharrezkoak. Euskaltegien eskaintza zabala da horretarako. Ea gaurko 31.420 ikasle horiek beste mila edo bi milatan handitzen diren datozen sei hilabeteetan.

HABE1

HABE2

HABE3

la foto 1

Joseba Erkizia, HABEren zuzendari nagusia, eta biok, gaur goizeko agerraldian.

Prentsaurrekoaren bideoa Eusko Jaurlaritzaren Irekia atarian dago ikusgai.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Erreportajea eta elkarrizketa Diario Vasco eta El Correo egunkarietan/Reportaje y entrevista en Diario Vasco y El Correo

Gaur, martxoaren 25ean, Nerea Azurmendik egin didan elkarrizketa bat, eta erreportajea, atera da Diario Vasco eta El Correo egunkarietan. Hainbat gai dira aztergai, bereziki honakook: batetik, ‘Eta hemendik aurrera zer?’ dokumentua —datozen bi hamarraldietarako hizkuntza politikaren oinarriei eta lehentasun markoari buruz Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aurkeztua eta Euskararen Aholku Batzordea eztabaidatzen ari dena—, eta bestetik, Lehen Hezkuntzako eta DBHko 2015eko Ebaluazio Diagnostikoaren euskara gaitasunaren emaitzak, duela gutxi ezagutu direnak.

Hoy, 25 de marzo, Diario Vasco y El Correo han publicado un reportaje, y una entrevista que me ha hecho Nerea Azurmendi. En los mismos se hace referencia a multitud de cuestiones, especialmente las siguientes: por un lado, el documento ‘¿Y a partir de ahora qué?’ —presentado por la Viceconsejería de Política Lingüística y en fase de debate en el Consejo Asesor del Euskera, que aborda las bases de la política lingüística y el marco de prioridades para las dos próximas décadas— y, por otro, una breve valoración de los datos recientemente conocidos referentes a la competencia en euskera en el marco de la Evaluación Diagnóstica de Primaria y Secundaria correspondiente a 2015.

Archivo_000

El Correo-ren gaurko azala/Portada de hoy de El Correo.

Archivo_001

Diario Vasco eta El Correo-n argitara emandako erreportajea/Reportaje publicado en Diario Vasco y El Correo.

Archivo_002

Diario Vasco eta El Correo-n argitara emandako elkarrizketa/Entrevista publicada en Diario Vasco y El Correo.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

EGOD egitasmoaren aurkezpena Durangon

Hil honen 10ean Durangoko Pinondo Etxean izan ginen Iñaki Martínez de Luna soziolinguista eta biok EGOD egitasmoa eta euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarriak aurkezten. Zehazki, bi lan horiek Euskaltzaleen Topaguneari —Euskara elkarteen federazioari, alegia— aurkeztu genizkion. Bertan izan genuen Topaguneko presidente Elena Laka.

Jakina denez, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak legealdirako lan-programa aurkeztu zuen legealdi hasieran. Lan-programa horretako konpromiso eta eginkizunen artean nabarmendu zenetariko bat izan zen, “euskal gizartean euskarari buruz dauden diskurtsoen lanketa egitea, eta diskurtso ezberdinen arteko kontrastea eta eztabaida bultzatzea, ahalik eta partehartze zabalenarekin”.

Euskararen Aholku Batzordeak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hala proposatuta, 2013-2014 aldirako lan programa onartu zuen eta programa horretako eginkizunetariko bat, hain zuzen ere, honelaxe definituta onartu zen: “euskararen gaineko oinarrizko diskurtsoak aztertu, kontrastatu, berritu eta bateratze bidean jartzea”. Eginkizun hori garatzearen ardura Euskara 21 Batzorde-atalaren esku jarri zen.

Aurrera eramateko ‘Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoaren lanketa’ (EGOD) izeneko egitasmoa jarri zen martxan. Egitasmo horren zuzendaria Euskara 21 Batzorde-atalaren zuzendaria bera da, Iñaki Martínez de Luna. EGOD egitasmoak euskararen gaineko oinarrizko diskurtsoak aztertu, kontrastatu, berritu eta bateratze bidean jartzea du helburu. Duela zenbait aste blog honetan bertan zehatz aipatu bezala, horrela izendatu dira bost diskurtsoak: Errespetuarena, Balio pragmatikoarena, Sustatzailea, Aldarrikatzailea eta Mesfidatia.

EGOD egitasmoaren barruan egindako ikerketetatik ateratako informazioa landuz, Hizkuntza Politikarako Sailburordetzak diskurtso ezberdinen arteko intersekzioa izan litekeenaren eduki zehatzak definitu ditu. Intersekzio hori izan daiteke, hain zuzen ere, euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarria.

Aurretiaz aipatu diren bost diskurtsoak zenbait esaldiz (33 esaldi, guztira) osatuta daude eta esaldi bakoitzak onarpen maila ezberdina du. Intersekzio edo zoru komun hori definitzeko, esaldi hauetatik edota ikerketako bestelako galderetatik ateratako ideietatik %66,6tik gorako babesa dutenak hartu dira. Beraz, esaldiak aukeratzeko, ezinbestez, bi hereneko babesa izan behar dute. Onartutakoak hogeita bat izan dira, zegokionean banan-banan aletu nituenak.

EGOD Topagunearekin

Elena Lakak, Topaguneko presidenteak, ireki zuen egitasmoen aurkezpen-ekitaldia.

 

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Euskararen aurrekontu eta baliabide publikoen azterketa

Otsailaren 29an agerraldia izan nuen Eusko Legebiltzarrean, euskararen aurrekontu eta baliabide publikoen azterketa egiteko. Estatistika Plan Ofizialaren barruan aurreikusi eta onartutako azterlana da aurkeztutakoa, 2014ko aurrekontu likidatuen gainean egina. 2015eko uztailean hasi eta udazkenean bukatu zuen lan hau egiten Siadecok, eta berehala, urrian, eskatu genion Legebiltzarrari ikerketaren berri emateko agerraldia.

Estatistika honek neurtzen duena da, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek euskara sustatzeko jartzen dituzten baliabideak (dirua eta giza baliabideak) zein neurritakoak diren eta baliabide horiek azken urteetan zer-nolako bilakaera izan duten. Horixe ezagutzea da azterlan estatistiko honen helburu nagusia.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bi urtez behin egiten du azterlan hau. 2002an egin zen lehen aldiz, baina 2006an aldaketa garrantzitsu bat egin genuen: urte horretan hasi ginen, hasierako aurrekontua ez baizik eta aurrekontu likidatuak kontuan hartzen. 2015ean egindako azken honek, herri-administrazioen 2014ko aurrekontu likidatuak jasotzen ditu.

Informazio ugaria eta aberatsa jasotzen da: 2014an gure erkidegoko herri-administrazioek euskararen sustapenerako zenbat diru-baliabide jarri zituzten, aurrekontu horiek nola finantzatzen diren, hizkuntza normalizazioaren eremu bakoitzak dirutan zenbateko pisua duen, erakunde bakoitzak zein diru-laguntza lerro dituen eta, azkenik, euskararen sustapen arloan administrazio publikoak sortzen duen enplegua zenbatekoa eta nolakoa den.

Unibertsoari dagokionez, azterketa honek biltzen dituenak honakoak dira: 5.000 biztanletik gorako 68 udalerrietako datuak —hiru hiriburuak barne (EAEko herritarren %90 bizi da azterlan honen eremuan)—, hiru foru aldundietako datuak, eta Eusko Jaurlaritzaren sail guztietako datuak. Arabako kasuan, Gasteiz eta beste hiru udalerri bakarrik dira 5.000 biztanlez gorakoak (Agurain, Amurrio eta Laudio); biztanleria aldetik hala ere, lurralde osoko biztanleen %85 osatzen dute. Bizkaian eta Gipuzkoan 33 eta 34 udalerri dira (hiriburuak barne) 5.000 biztanletik gorakoak; udalerri horietan bizi den biztanleria, lurralde osokoaren %90 inguru da.

5.000 biztanletik beherako udalerrietako informazioa izatea ere interesgarria izango zela adierazi ziguten duela bi urte Legebiltzarreko agerraldia egin dugun Batzordeko bozeramaile batzuek. Kezka hori kontuan harturik, hauxe egin dugu, azterlan honetan lehen aldiz: EBPN/ESEP egin eta garatzen dituzten 5.000 biztanletik beherako udalek euskararen sustapenera zenbat diru destinatzen duten eskuratu dugu.

Aurrekontu publikoekin hasi nuen agerraldia, eta azkenerako utzi nituen giza baliabideak. Aurrekontu kontsolidatuak adierazten du, EAEko herri-administrazio guztien artean euskararen sustapenera zenbat diru destinatu den, eta hori kalkulatzen da erakunde horien arteko barne transferentziak kenduz. Hau da, aurrekontu kontsolidatuaren zenbatekoa kalkulatzen da Jaurlaritza eta aldundietatik udaletara egindako diru-ekarpenak era bikoiztuan kontabilizatu gabe.

«EAEko herri-administrazio guztien 2014ko euskara aurrekontu bateratua edo kontsolidatua 150.117.00 eurokoa izan zen»

EAEko herri-administrazio guztien 2014ko euskara aurrekontu bateratua edo kontsolidatua 150.117.000 eurokoa izan zen. Horrek esan nahi du, 2012an baino 3.870.000 euro gehiago izan zirela (2012ko aurrekontu kontsolidatua 146.250.143 euro baitzen). Azterketaren sasoiko igoera horretako % 72a —hots, 2,8 milioi euro— Eusko Jaurlaritzak egindakoa da. Eusko Jaurlaritzaren euskara aurrekontua 95,8 milioi eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko euskara aurrekontu kontsolidatuaren %63,8, hots, ia bi heren. Hiru foru aldundiena 15,6 milioi eurokoa da (EAEko euskara aurrekontu kontsolidatuaren %10,4). Eta 5.000 biztanletik gorako udalerrietako udalena 38,7 milioi eurokoa da; horietatik 30,5 milioi, hiriburu ez diren 68 udalerriei dagokie (%20,3), eta 8,2 milioi, aldiz, 3 hiriburuei (%5,5).

Aurrekontu likidatuak adierazten duena da herri-administrazioek guztira euskararen sustapenean egiazki zenbat diru kudeatu duten, beren arteko transferentziak barne. Euskararen aurrekontu likidatuetan 2008tik 2012ra jaitsierak izan ziren, eta gero, 2012tik 2014rako bilakaera zertxobait positiboa izan da (3 milioi gehiago). Adibidez, 2010etik 2012ra EAEko administrazio publikoen euskarako aurrekontuen jaitsiera %10ekoa izan zen (jaitsierarik handienak hiriburuetan eta Jaurlaritzan gertatu ziren). 2012tik 2014ra, ordea, gora egin dute euskararen aurrekontu likidatuek ia erakunde-mota guztietan. Nagusiki hiriburu eta udaletan. Jaurlaritzarenak ere gora egin du (%2,9);  azkenik, hiru foru aldundietatik bitan izan du euskara aurrekontuak  bilakaera positiboa.

Eusko Jaurlaritzan, euskararen aurrekontu likidatuaren aurrekontu osoarekiko pisu erlatiboa gero eta baxuagoa zen 2006tik 2012ra arte egindako neurketa aldi guztietan, eta joera hori irauli egin da 2012tik 2014ra. Epe horretan, euskararen aurrekontuen bilakaera Eusko Jaurlaritzan positiboa izan da bi zentzutan: batetik, herri-erakundeen euskara aurrekontuak %2 hazi diren bitartean, Eusko Jaurlaritzarena %2,9 hazi da; eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu osoa %1,9 jaitsi den bitartean, Eusko Jaurlaritzaren euskara aurrekontua, esan bezala, %2,9 hazi da. Beraz, Eusko Jaurlaritzari dagokionez, 2012-2014 epealdian, aurreko urteetako joera inbertitu egin da; Jaurlaritzaren aurrekontu likidatu osoak behera egin arren, gora egin du euskararen aurrekontu likidatuak.

Foru aldundiei dagokienez: 2012tik 2014ra, Arabako Foru Aldundian euskararen aurrekontu likidatua, erakundearen aurrekontu osoa baino gehiago hazi da; Bizkaiko Foru Aldundiak aurrekontu osoa baino gehiago doitu du euskara aurrekontua; azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundian, erakundearen guztirako aurrekontuak zertxobait gora egin du eta euskarakoa ozta-ozta mantendu egin da. Nolanahi ere, gorabehera hauek denboran zehar gertaturikoaren perspektiban ikustea komeni da. Horregatik komeni da ikustea zer gertatu zen bi urte lehenago, 2012an hain zuzen ere: Arabako Foru Aldundiak (orain igo egin da), %28ko jaitsiera izan zuen; Gipuzkoakoak (orain ozta-ozta mantendu egin da) %12ko jaitsiera izan zuen, eta Bizkaikoak (orain jaitsi egin da) % 8ko igoera izan zuen.

5.000 biztanletik gorako udaletan (hiriburuak kanpo) honakoa da egoera: 2008tik 2010erako tartean izan ezik, 2006tik hona, gainerako epealdi guztietan euskararako aurrekontu likidatuen pisu erlatiboaren bilakaera positiboa izan da. Erakundeen aurrekontu osoek gora egin dutenean, euskararen aurrekontu likidatuek gehiago egin dute gora, eta, aldiz, erakundeen aurrekontuak jaitsi direnean, euskarakoak ez dira hainbeste jaitsi. 2014an, adibidez, udalen guztirako aurrekontuak 2012koak baino baxuagoak izanik, euskararen aurrekontu likidatuak altuagoak dira. Hiru hiriburuei dagokienez, esanguratsuak dira haien arteko aldeak: Gasteizkoak eta Donostiakoak bilakaera positiboa izan dute; ez, ordea, Bilbokoak.  

EAEko herri-administrazio guztien artean, 2014ko aurrekontu likidatuen arabera, euskararen sustapenerako urtean biztanle bakoitzeko 70,3 euro ipintzen dira. Horrek esan nahi du, 2012an baino 2,3 euro gehiago direla. Biztanleko kopuru hori honela osatzen da, herri-erakunde ezberdinen ekarpenaren arabera:

  • Eusko Jaurlaritzak 44,1 euro jartzen ditu biztanleko, guztizkoaren ia bi heren (2012an baino 2,1 euro gehiago).
  • Udalek, batez beste orokorrean, 27,6 euro kudeatzen dituzte biztanleko. Baina badira aldeak, lurralde bateko eta besteko udalen artean: Gipuzkoako udalerrietan biztanleko nabarmen diru gehiago eskaintzen zaio euskarari:
    • 35,3 euro biztanleko Gipuzkoa udaletan.
    • 22,7 euro Bizkaikoetan.
    • 19,6 euro Arabakoetan.
  • Hiriburuen kasuan, 5 euro eskaintzen dizkio biztanleko Bilboko Udalak euskara sustatzeari, eta 16 euro biztanleko eskaintzen dizkiote, berriz, bai Gasteizkoak eta baita Donostiakoak ere.
  • Foru aldundiak 6,0 eta 7,7 euro artean kokatzen dira: Arabakoak 6 euro biztanleko, Bizkaikoak 7,2 eta Gipuzkoakoak 7,7.

Euskararen aurrekontu likidatuetan, herri-erakundeen aurrekontu osoetan baino nabarmen pisu gehiago dute bai transferentzia arruntek, dirulaguntzek alegia), eta baita langileen gastuek ere.

  • Eusko Jaurlaritzaren kasuan, euskararen aurrekontu likidatuaren erdia baino gehiago (%52) kapital transferentzia arrunten kapitulutik egindako diru-transferentziek osatzen dute, eta langileen gastuek heren bat pasatxo, % 37,3.
  • Foru aldundietan, lehenak ere pisu handia du (% 54), eta bigarrenak Eusko Jaurlaritzan baino txikiagoa (% 24).
  • Udal eta hiriburuetan, kapital ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntetatik ordaindutako zerbitzu kontratazioek pisu handiagoa hartzen dute (% 33 eta % 44, hurrenez hurren).

Beraz,  Eusko Jaurlaritzaren kasuan (gauza bera gertatzen da Foru Aldundienean ere), euskararen sustapeneko aurrekontu likidatuaren erdia baino gehiago dirulaguntzetara destinatzen da, eta Eusko Jaurlaritzaren kasuan diru kopuru horren zatirik handiena euskalgintza soziala osatzen duten askotariko elkarte eta enpresek jasotzen dute.

Euskalduntze-alfabetatzea

Helduen euskalduntze-alfabetatzearen eremura destinatzen da EAEko erakunde publikoen euskara aurrekontu likidatuaren %26,8a, 4 eurotik 1 pasatxo, alegia: guztira, ia 41 milioi euro. Horrek esan nahi du, 2012an baino milioi bat euro gehiago. Horietatik, 30,7 milioi Eusko Jaurlaritzak ipintzen ditu, 10 milioi inguru udal eta hiriburuek, eta aldundiek 56.000 euro; hau da, eremu honetan inbertitutako 4 eurotatik 3 (% 75) Eusko Jaurlaritzak jartzen ditu, HABEren bitartez.

Irakaskuntza

Irakaskuntzaren eremura destinatzen da EAEko erakunde publikoen euskara aurrekontu likidatuaren %23,7, hots, 4 eurotik ia euro bat, guztira  36,1 milioi euro. Eremu honetara bideratutako aurrekontu ia guztia Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Hezkuntza Sailburuordetzak, 33 milioi euro (%91,7); udal eta hiriburuek berriz gainerako 3 milioi euroak.

Herri-administrazioa

Administrazioa bera euskalduntzeko herri-administrazioek urtean zenbat diru erabiltzen duten jasotzen da eremu honetan. Baliabide gehien destinatzen den hirugarren eremua da, denera 17,8 milioi euro, euskara aurrekontu osoaren %11,7. Eremu honetara bideratutako aurrekontu guztiaren %58 Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du (10,3 milioi euro), udal eta hiriburuek %28,3 (5 milioi euro) eta foru aldundiek %13,7 (2,4 milioi euro).

IKT

IKTetan euskara sustatzeko 2,7 milioi euro destinatu dituzte herri–administrazioek. Kopuru horren % 52 Jaurlaritzak jarri du, eta %43 foru aldundiek.

Arlo sozio-ekonomikoa

Arlo sozio-ekonomikorako euskara aurrekontuek guztira 3,2 milioi euroko kopurua osatu dute. Ahalegin ekonomiko horretako zatirik handiena Eusko Jaurlaritzak asumitu du, guztiaren %65, hain zuzen ere. Udalek, beren aldetik, beste %21 osatu dute.

Aisia eta kirola

Kirol eta aisia eremuan euskararen erabilera sustatzeko ekimenetarako, guztira, 6,2 milioi euro erabili dituzte administrazio publikoek 2014. urtean, hau da, euskara aurrekontuaren %4,1. Ia guztiak (%98,8) udal eta hiriburuen euskara aurrekontuetan kontabilizatu dira; hala ere, esan behar da Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek zeharka egin dutela beren ekarpen ekonomikoa eremu honetan, kontuan izan behar baita Jaurlaritza eta aldundietatik udalek jasotako diru-laguntzen zati bat, eremu honetako plangintzen gastuak finantzatzeko erabiltzen dela.

‘Euskararen elikadura’ deitzen den arloan, zehatz esanda aurreikusten diren eremuak dira, hedabideak, euskararen corpusa, kulturgintza, liburugintza eta publizitatea.

Hedabideak

Euskarazko hedabideak diruz laguntzeko, 2014. urtean 9,0 milioi euro erabili dituzte euskal administrazio publikoek; horietatik 5,1 milioi (%57) Jaurlaritzak ipini ditu, udal eta hiriburuek 2,5 milioi (%28), eta foru aldundiek 1,3 milioi (%15).

Aurreko eremu espezifiko edota sektorialetan kokatu ezin izan diren egitasmo, diru-laguntza eta hitzarmenen zenbatekoa, 9,7 milioikoa da guztira, aurrekontu likidatuaren %6,4. Nabarmenena udalek udalerrietan EBPN-ESEP sustatzera destinatutakoa da, foru aldundiek 2,1 milioi inguru eta Jaurlaritzak 1,4 milioi eskas jarri dituztena.

Kontuan hartuz bai Jaurlaritzak, eta baita ere Foru Aldundiek, beren aurrekontu likidatuaren erdia baino gehiago dirulaguntzetara destinatzen dutela, espezifikoki dirulaguntzei erreparatu nien jarraian. Gainera, lankidetza publiko-pribatua hiru hamarkada hauetako euskara biziberritzeko prozesuaren gako nagusietarikoa izan da, eta da. Dirulaguntza politiken bidez Jaurlaritzak eta gainerako herri-aginteek lehentasunak gauzatu ahal dituzte, eta euskalgintza soziala osatzen duten organismoek behar-beharrezkoak dituzte dirulaguntza publikoak beren jarduna aurrera eramateko.

Euskal administrazio publikoek 2014an dirulaguntzetan banatu zutena 74 milioi euro da. Diru-laguntzen bi heren, %67, Eusko Jaurlaritzak jartzen du (49,7 milioi), %13 foru aldundiek (9,5 milioi), %18 udalek (13 milioi) eta gainerako %3 hiriburuek (ia 2 milioi).

Eusko Jaurlaritzak, esan bezala, aipatutako urtean guztira 49,7 milioiko aurrekontua kudeatu du diru-laguntzetarako: biztanleko 22,9 euro. Foru aldundiek dirulaguntzetarako banatutakoa: 5,5 euro biztanleko Gipuzkoako Foru Aldundiak, 4,4 Bizkaikoak eta 2,6 Arabakoak. Udalek (hiriburuak kanpo) dirulaguntzetarako banatutakoa: Arabako udalen diru-laguntzetarako aurrekontua, 3,5 euro biztanleko da, Bizkaikoena 9,5, eta Gipuzkoakoena 13,8. Hiriburuek dirulaguntzetarako banatutakoa: Donostiakoak 3,8 euro biztanleko; Gasteizkoak, 2,7 euro, eta Bilbokoak 1,8 euro.

Eusko Jaurlaritzak, esan bezala, guztira 49,7 milioiko aurrekontua kudeatu du diru-laguntzetarako (biztanleko 22,9 euro), honela banatuak, eremu ezberdinen arabera eta kopuruen neurriaz sailkatuta:

  • Helduen euskalduntzea: 30,4 milioi euro (Eusko Jaurlaritzaren euskara aurrekontuaren %61).
  • Irakaskuntza-sistemaren euskalduntzea: 6 milioi euro (Eusko Jaurlaritzaren euskara aurrekontuaren %12).
  • Euskarazko hedabideetarako: 5,1 milioi euro (Eusko Jaurlaritzaren euskara aurrekontuaren %10).
  • Alor sozio-ekonomikorako: 1,9 milioi euro (Eusko Jaurlaritzaren euskara aurrekontuaren %3,9).
  • Toki-entitateetan EBPN-ESEP garatzeko: 1,4 milioi euro (Eusko Jaurlaritzaren euskara aurrekontuaren %2,7).
  • Euskalgintza alorreko bestelako diru-laguntzetarako: 1,4 milioi euro (Eusko Jaurlaritzaren euskara aurrekontuaren %2,7).
  • Euskararen corpusa eta kalitatea lantzeko: 1,4 milioi euro (Eusko Jaurlaritzaren euskara aurrekontuaren %2,8).
  • IKTetarako: 800.000 euro (Eusko Jaurlaritzaren euskara aurrekontuaren %1,5).
  • Kulturgintzarako: 664.000 euro (Eusko Jaurlaritzaren euskara aurrekontuaren %1,3).
  • Liburugintza, literatura eta irakurzaletasuna indartzeko: 587.000 euro (Eusko Jaurlaritzaren euskara aurrekontuaren %1,2).
  • Administrazioko ordezkapen gastuetarako: 302.000 euro (Eusko Jaurlaritzaren euskara aurrekontuaren %0,6).

Betiere kontuan izan behar da, diru-kopuru horiek dirulaguntzen kopuruak direla, baina eremu horietan egiten den ahalegin ekonomikoa ez da dirulaguntzetara mugatzen. Adibide garbia da IKTeena: enpresa pribatuentzako dirulaguntza deialdian 800.000 euro jarri dira, baina arlo horretara baliabide ekonomiko gehiago destinatu dira zenbait ekintzatarako, adibidez: itzultzaile automatikoa, hiztegi terminologikoak, euskalterm, wikipediarako euskarazko edukiak sortzea, eta abar.

Orain arte, aurrekontu likidatuen gainean aritu gara. Azterlan honek, ordea, euskal administrazio publikoek 2014an euskararen sustapenean sortutako zuzeneko lanpostu kopuruaren berri ere ematen du.

EAEko herri-administrazioen euskara zerbitzu eta euskara arloetako zuzeneko enplegua 727 lagunek osatzen dute (urte eta lanaldi osorako enplegua). 2012tik 2014ra, zertxobait gehitu egin da: 716tik 727 lagunetara. Erakundeari jarraiki, 5.000 biztanlez gorako udalerrietako udaletako langileak 176 dira, hiriburuetakoak 44, hiru aldundietakoak 54 eta gainerako 454ak Jaurlaritzakoak dira; kopuru horretatik erdia baino gehiago Hezkuntza Sailburuordetzako pertsonala da (besteak beste, Ulibarri, barnetegi eta berritzeguneetako hizkuntza normalizazioko teknikari eta monitoreak, edo IRALEko irakasleak). Gainerakoak, HPSko langileak, Sailetako normalizatzaileak eta itzultzaileak dira. Udaletan, euskara teknikariak dira gehienak, eta Foru Aldundietan itzultzaileena da proportziorik altuena.  

  • EAEn, 183 dira 5.000 biztanle baino gutxiago duten udalerriak.
  • Horietatik, 127 udal dira EBPN/ESEP plana dutenak.
  • 127 horietan, EAEko biztanleriaren %8,2 bizi da.
  • 127 udalerri horien euskara sustatzeko aurrekontua (2013ko aurrekontu likidatuaren arabera): 5.948.429 euro.

Legebiltzarrean aurkeztu genuen azterlanaren datu nagusiak laburbilduz, honako hauek azpimarratu nituen:

  1. EAEko herri-administrazioek (Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta 5.000 biztanletik gorako udal guztiek, EAEko biztanleen ia %90 biltzen duten udalerriek. alegia) 150.117.606 euroko aurrekontu kontsolidatua erabili dute euskara sustatzeko.
  2. Kopuru horren %63,8 Eusko Jaurlaritzak jarri du (96 milioi), %20,3 udalek (hiriburuak kanpo), 10,4 hiru foru aldundiek eta %5,5 hiru hiriburuek.
  3. Biztanleko, Eusko Jaurlaritzak 44,1 euro jarri ditu, udalek (hiriburuak kanpo) 26,7 euro, hiriburuek 11,3 euro eta foru aldundiek 7,7.
  4. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan, euskara aurrekontuen bilakaera positiboa izan da 2012-2014 tartean (%2,9 hazi da).
  5. Diru-baliabide gehienak, diru-laguntzetara destinatzen dira. Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek, zehazki, diru-laguntzetara destinatzen dute bere euskara aurrekontuen %52 eta %54, hurrenez hurren, eta batez ere euskalgintza soziala osatzen duten elkarte eta enpresen ekimenen finantzaketan laguntzera, bai diru-laguntza bidez, baita lankidetza-hitzarmen bidez ere.
  6. 727 lagun dira euskal administrazio publikoetan euskara sustatzeko sortutako zuzeneko lanpostuetan ari direnak.
  7. 5.000 biztanletik beherako udalerrietatik, EBPN-ESEP garatzen dutenek 5.948.429 euro destinatzen dute euskara sustatzera.

Eta amaitzeko, pare bat ideia azpimarratu nituen azterlan honek eragindako gogoeta gisa:

1.- Gardentasunaren erakusgarri da bi urtetik bi urtera diru eta giza baliabideen azterlana egitea. Herritarrek jakin behar dutelako zein neurritako ahalegin ekonomikoa egiten ari den gure gizartea, bere herri-erakundeen eskutik, euskararen erabilera normalizatzeko bide luzean. Eta garrantzizkoa delako baliabideen jarraipena egitea, berauen bilakaeraren berri izateko eta neurri zuzentzaileak hartu behar badira hartzeko. Izan ere, edozein hizkuntza biziberritzeko prozesutan behar beharrezkoak dira herritarren atxikimendua, lege estatus egokia eta hizkuntza politika aktiboa behar beste baliabidez hornitua. Horregatik da garrantzizkoa baliabideen jarraipena egitea.

2.- Baliabide hauen balorazioa egiterakoan, ohikoa da ikuspuntu ezberdinak izatea. Zenbaitentzat euskararen sustapenerako ahalegin ekonomikoa handiegia izango da; beste batzuentzat, aldiz, gutxiegi izango da hori bera.

Uste dut merezi duela gogora ekartzea, EGOD egitasmoaren barruan egindako ikerlanaren barruan, euskararen diskurtso ezberdinak karakterizatzen dituzten 33 enuntziatuetatik 17k lortu dutela gizarte osoaren gutxienez bi herenen onarpena. Eta onarpen hori lortzen duen enuntziatu batek hauxe dio: “Ezinbestekoa da euskararen sustapenean diru publikoa gastatzea”. Baieztapen horrekin herritarren %75 dago ados.

Izan ere, gizartearen beraren gizarte-proiektua da euskara biziberritu eta normalizatzerantz pausoak ematea. Gure gizarteak, duela 35 urte, arian-arian gizarte elebiduna eraikitzeko aukera egin zuen, hori da gure gizartearen gehiengo zabal baten gogoa. Eta kontuan izan behar dugu euskara biziberritzeko bidean sustapen politikak egiteko, politika berdintzaileak egiteko, eraginkortasunez jarduteko, beharrezkoa dela baliabideak izatea.

Baliabideak beti izaten dira mugatuak, beti. Duela pare bat urte, hain zuzen ere 2012ko azterlanaren aurkezpena egin genuenean, Legebiltzarrean esan nuen, gutxi gorabehera, baliabideekin gertatzen dela maitasunarekin gertatzen den antzeko zerbait: beti gehiago nahi izaten dugula, beti gehiago behar izaten dugula. Baina jakin behar dugu, duguna baloratzen eta estimatzen. Gure gizartea harro egon daiteke bere herri-erakundeen eskutik euskara normalizatzeko egiten ari den ahalegin ekonomikoaren tamainarekin. Baina ezin dugu atzera egin, ezin gara atzean geratu. Aurrerapauso handiak eman baditugu ere, oraindik asko dago egiteko. Eta, gure ustez, ahalegin honi eutsi egin behar zaio.

3.- Erronka bikoitza daukagu: batetik, ezin dugu atzera egin, behar beste baliabiderik gabe ezin baita aurrera egin eraginkortasunez. Atzera egin gabe, beraz, abiapuntu moduan, kontsolidatu behar dugu orain artekoa, eta, normala denez, hobetu ahal bada hobetu. Hori da gure posizioa eta gure egitasmoa. Baina bestetik, gure erronka da baliabideak erabiltzea ondo, eraginkortasunez, efizientzia handiz, ahalik eta etekinik handiena ateraz. Ditugun diru-baliabide pisuzkoen kudeaketan eraginkorrak izateko obligazioa daukagu, obligazioa baita diru publikoa efizientziaz kudeatzea. Eta obligazioa ez ezik, premia/beharra daukagu eraginkorrak izateko, baldin eta euskararen erabilera sendotu eta areagotuko badugu. Gauzak euskaraz egite hutsa edo euskarari nolabaiteko tokia egite hutsa ez, baizik eta euskararen erabilera benetan areagotzeko egiazki baliokoa dena da diru-baliabide hauekin babestu eta sustatu behar duguna. Hiztunen mintza-jarduna eta hiztunen euskarazko jarduna sendotzeko eta hiztun berriak sortzeko ekimenak garatzea da baliabideen izateko arrazoi bakarra. Gure ustez, kontua da baliabideen kudeaketan ‘erabileraren helburua’ izatea ardatz praktikoa, eta herri erakunde guztien arteko koordinazioa eta elkarlana sendotzea, batzuk eta besteok erabiltzen  ditugun baliabideei etekin handiagoa ateratzeko.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario