Lankidetza oparoa ONCErekin

Itsuentzako egokitutako euskarazko 600 liburu baino gehiago daude dagoeneko ONCEk Euskadin dituen fondo bibliografikoetan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) diru laguntzarekin bertako teknikariek egindako lanari esker. Alde bien arteko lankidetza hau 2006an hasi zen, urtero berrituz joan da, eta urteotan HPSk 480.800 euro bideratu ditu egokitzapen proiektu honetara. Argi dago, beraz, lankidetza honek oinarri sendoak dituela. Euskara erabiltzeko, euskaraz disfrutatzeko aukerak sortzea eta sendotzea da gure konpromisoa; euskara erabiltzeko aukerak sortzea da politika publikoen helburu garbietako bat. Bada, ONCE eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza horri esker, euskaraz bizi nahi duten herritarrei aukera berriak zabaltzen zaizkie, kasu honetan ikusmen urritasuna duten herritarrei eskura jarriz euskarazko liburu eta edukiak, eta, euskal literatura eta literatura unibertsala euskaraz gozatzeko aukera eskainiz. Guzti honetaz mintzatzeko prentsaurrekoan agertu naiz gaur, Juan Carlos Andueza, ONCEko Lurralde Ordezkaria, eta Ana Davila, ONCE Euskadiko Zerbitzu Buruarekin batera.

Aukera berdintasuna da, zalantzarik gabe, gizarte demokratiko baten oinarria. Aukera berdintasuna gizarte esparru guztietan; eta gauza bera, aukera berdintasuna, hizkuntza kontuetan ere, aukera berdintasuna hizkuntza aukeratzerakoan ere. Beste pauso bat gehiago ematen ari gara ONCE eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzarekin ikusmen urritasuna duten herritarrei beren irakurketetan euskara aukeratzeko modua zabaltzen jarraitzen dugulako, bidean aurrera. Hamaika urte badira ONCE eta HPS elkarlanean euskarazko literatura braillez eta Daisy sisteman eskaintzen ari garela.

Ikusmen urritasuna duten pertsonek, gainontzeko herritarrek bezalaxe beren hizkuntza eskubideak dituzte. Hizkuntza eskubideak ez ezik, euskaraz argitaratu den literatura gozatzeko eskubidea ere badute. Eskubidea, bai; baina baita ere eskubide horiek baliatzeko zailtasun handiagoa ere. Zailtasun horiek gainditzen laguntzera dator Eusko Jaurlaritza eta ONCEren lankidetza. Eta euskal idazleek ere ondo merezia dute beren lanak herritar guztiengana iristeko aukerak sortu eta bermatzea, baita ikusmen urritasuna dutenengana ere. Irakurle leial eta jarraitzaile fin ugari du euskal literaturak ikusmen urritasuna duten herritarren artean, eta leialtasun hori elikatzen daramatzagu hamaika urte Eusko Jaurlaritzako HPStik.

Ondo dakigunez, ofizialtasuna –eta hala da euskara, hizkuntza ofiziala— eta eguneroko errealitatea, ez dira beti bat, euskara eta gaztelania ez baitaude oraindik berdintasun egoeran gure gizartean. Asko aurreratu dugu, atzo baino askoz aurrerago gaude berdintasunerako bidean, baina bidean goaz eta bide luzea geratzen zaigu egiteko. Jakina da euskararen hautua egiten duten herritarrek zenbaitetan zailtasunak izan ohi dituztela, zenbait esparru, egoera edo unetan euskaraz aritzeko. Berdintasun egoerara hurbiltzeko eta zailtasunak gainditzeko bidean beste urrats bat gehiago da, hain zuzen ere, HPSk eta ONCEk egiten dugun lankidetza.

ONCEk, itsuen eta ikusmen urritasuna duten pertsonen beregaintasun pertsonala eta gizarte-integrazioa du helburu. ONCE elkarteak ikusmen urritasuna duten pertsonen alde egiten duen lanarekin, euskal hiztunen eskubideak bermatzen ahalegintzen da. Horrela, aldi berean, euskararen erabilerari ekarpen handia egiten dio. Eta espresuki aitortu nahi dut ekarpen hori. Ildo horretan, ezin aipatu gabe utzi euskarazko testuak erabiltzeko baimena eta erraztasun guztiak eskaini dizkiguten euskal idazle eta argitaletxeak. Bihoakie nire eskerronik zintzoena.

Egindako bidea oparoa izan da. Aipatu bezala, HPSk urte hauetan 480.800 euro jarri ditu proiektu honetan, 28.600 euro 2016an, eta gaur egun, dagoenekoz, lankidetzako proiektu honi esker seiehundik gora obra dira aipatu ditudan braille eta Daisy sistemetara egokitu eta ikusmen urritasuna duten euskaldunen esku jarri direnak. Aurten 55 obra gehituko dira bildumara; besteak beste, eta batzuk aipatzearren: Joseba Sarrionandiaren ‘Lapur banden etika ala politika’; Bernardo Atxagaren ‘Muskerraren bidea’; Iñaki Petxarromanen ‘Kearen fiordoa’; Ramon Saizarbitoriaren ‘Lili eta biok’; Mikel Valverderen ‘Rita ez dago eztei eztitarako’; Virginia Woolfen ‘Farorantz’, edo Anjel Lertxundiren ‘Zu’. Zein obra braille eta Daisyra egokitu erabakitzeko, ikusmen urritasuna duten irakurleek beraiek egiten duten aukera edo eskaera edukitzen da kontuan.

Eusko Jaurlaritzako HPSren eta ONCEren arteko lankidetza honen bigarren hamarraldiari ekin diogu. Espero dut bigarren hamarraldi hau ere osorik betetzea elkarlanean. Mila liburutatik gertuago gaude duela hamaika urteko zero liburutik baino.

la foto 2

Gaurko agerraldian, Ana Dávila ONCE Euskadiko Zerbitzu Buruaren eta Juan Carlos Andueza erakunde bereko Lurralde Ordezkariaren artean.

la foto 1

Gaur goizeko prentsaurrekoari dagokion irudia.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

EGOD egitasmoaren emaitzen aurkezpenak

Joan zen ostegunean, apirilaren 7an, EGOD egitasmoaren emaitzak (Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoak) eta euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarriak aurkezteko bi bilera biziki interesgarri egin genituen Bilbon. Iñaki Martinez de Luna eta biok aritu ginen aurkezpen lanetan. Dagoeneko, bi bilera hauen aurretik, bospasei bilera eginak ditugu helburu berarekin, euskal gizarteko askotariko eragileekin. Aurreko bileretan bezala, batzar hauetan ere parte hartu zuen Jorge Gimenezek, Euskararen Aholku Batzordeko idazkari eta HPSko zuzendaritzako kideak.

Lehen bilera goizean izan zen, CCOO eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariekin. Euskararen sustapenerako bereziki hezkuntza arloan egin beharrekoak izan genituen hizpide, ikuspuntuak kontrastatuz elkarrizketa aberatsean.

Arratsaldean, Euskadiko euskaltegien sare guztiekin batzartu ginen. Bi orduko bilera izatea espero genuena ia lau orduko bilera bihurtu zen. Bilera oso-oso interesgarria, lankidetza giro aberatsean eta elkarlan izpirituak hauspotuta. Elkarrizketa luze bezain emankorra izan genuen. Jardunaldi oparoa, ezbairik gabe. HABEren zuzendari nagusi Joseba Erkiziak ere parte hartu zuen bileran. Bertan izan ziren, esan bezala, euskaltegien sare publiko nahiz pribatu homologatu guztien ordezkariak, sei sare: AEK, IKA, BATUZ, ELKARLAN, Barnetegiak eta Udal Euskaltegiak.

c8bf0e8313140024c10ae227ad6a7f4a

Iñaki Martínez de Luna eta biok izan ginen aurkezpenetan.

Sindikatuak

CCOO eta STEE-EILAS sindikatuekin izandako bileraren argazkia.

egod_euskaltegiak

Zeharo aberasgarria izan zen euskaltegietako ordezkariekin egindako bilera.

34208f0cad962aa1415dd30727780342

Euskaltegietako ordezkariek euren iritziak, kezkak eta ekarpenak helarazi zizkiguten.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Heldu euskarari

Artikulu guztiz gomendagarria Joseba Arrutik Correon atzo argitaratu zuena: ‘Heldu euskarari’. Joan zen astean eman genituen ezagutzera helduen euskalduntzean HABEren ekimenez eta euskaltegien lankidetzarekin abian ditugun hainbat berrikuntza. Eta pozik jakitera eman genuen euskaltegietara gero eta ikasle gehiago hurbitzen ari direla. Iaz garai berean baino ia-ia %3 gehiago. Ez da erraza hain testu laburrean Joseba Arrutik bere artikuluan dioen adina eta hain argi esatea.

Archivo_000 (1)

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Entrevista en Radio Euskadi

Esta mañana he estado en los estudios de Radio Euskadi, en la sede de EiTB en Bilbao, para ser entrevistado por Dani Álvarez en el programa Boulevard. La reiterada actitud en contra del euskera del delegado del Gobierno español en la CAV, Carlos Urquijo, y el aumento de la matriculación en los euskaltegis han sido los dos temas principales que hemos abordado. El audio completo está disponible en la web de EiTB.

fd89a505f98f71aa77efd6a5b68fdb6f

Esta mañana, junto a Dani Álvarez, ante los micrófonos de Radio Euskadi.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

François Alfonsi-rekin Korsikan

1cedfe27db7a513ce001fe5f53d2e4c9

Aurreko legealdian eurodiputatu izandako François Alfonsi-rekin egon nintzen igandez Aiacciu-n. 2013ko irailean, Europako Parlamentuak %90en aldeko botuarekin onartu zuen hizkuntza aniztasuna sustatu eta hizkuntza gutxituak babesteko txostena, ‘Alfonsi txostena’ izenez ezagutzen dena, bera izan baitzen horren ponentea.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Euskararen biziberritzea Korsikan aztergai

Korsikan nago, NPLDren presidente eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde gisa gonbidatuta. Izan ere, euskararen biziberritzea lehen mailako erreferentzia da gaur egun Europan eta munduan, eta Europako Aliantza Librearen (EAL) asanblea orokorraren baitan Europako hizkuntza politikei buruz egindako jardunaldian parte hartu dut gaur goizean, bi mintzalditan zehazki. Horien helburua Europako lurralde ezberdinetako hizkuntza politiketako kudeaketa-esperientzia aurreratuenak ezagutaraztea izan da, Korsikako Gobernuak (Colectivité Territorial de Corse deritzanak) horiek ezagutu nahi baititu ondoren indarrean zeintzuk jarri erabakitzeko. Nirekin batera, Mark Demesmaeker, Europako Aliantza Libreko Flandriako eurodiputatua, Belgikako hizkuntza kontuez aritu dena; Fflur Gwenddydd Arwel, galesaren egoera hizpide izan duena; eta Korsikako Gobernuko Hizkuntza Politikarako ministro Saveriu Luciani mintzatu dira bertan.

22d5ee5caae82e902c88a9a4723c6dcb

Korsikako Hizkuntza Politikarako ministro Saveriu Lucianirekin.

44c65e5fca1426d0e33ea83fb6dd4947

Mahaikide izan gara Fflur Gwenddydd Arwel (Galesekoa, EFAko presidente ordea); Mark Demesmaeker (Flandria, eurodiputatua); Saveriu Luciani (Korsika, Hizkuntza Politikarako ministroa) eta ni neu. Moderatzailea Antonia Luciani korsikarra izan da.

96a93cb74ce12820b6bc344664399ea3

Gaur goizean Aiacciu-n egindako ekitaldiko irudietako bat.

 

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario