Saltar al contenido
Patxi Baztarrika Gogoetak · Reflexiones
2016

euskara 1 min

EGOD egitasmoaren emaitzen aurkezpenak

Joan zen ostegunean, apirilaren 7an, EGOD egitasmoaren emaitzak (Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoak) eta euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarriak aurkezteko bi bilera biziki interesgarri egin genituen Bilbon. Iñaki Martinez de Luna eta biok aritu ginen aurkezpen lanetan. Dagoeneko, bi bilera hauen aurretik, bospasei bilera eginak ditugu helburu berarekin, euskal gizarteko askotariko eragileekin. Aurreko bileretan bezala, batzar hauetan ere parte hartu zuen Jorge Gimenezek, Euskararen Aholku Batzordeko idazkari eta HPSko zuzendaritzako kideak.

Lehen bilera goizean izan zen, CCOO eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariekin. Euskararen sustapenerako bereziki hezkuntza arloan egin beharrekoak izan genituen hizpide, ikuspuntuak kontrastatuz elkarrizketa aberatsean.

Arratsaldean, Euskadiko euskaltegien sare guztiekin batzartu ginen. Bi orduko bilera izatea espero genuena ia lau orduko bilera bihurtu zen. Bilera oso-oso interesgarria, lankidetza giro aberatsean eta elkarlan izpirituak hauspotuta. Elkarrizketa luze bezain emankorra izan genuen. Jardunaldi oparoa, ezbairik gabe. HABEren zuzendari nagusi Joseba Erkiziak ere parte hartu zuen bileran. Bertan izan ziren, esan bezala, euskaltegien sare publiko nahiz pribatu homologatu guztien ordezkariak, sei sare: AEK, IKA, BATUZ, ELKARLAN, Barnetegiak eta Udal Euskaltegiak.

c8bf0e8313140024c10ae227ad6a7f4a
Iñaki Martínez de Luna eta biok izan ginen aurkezpenetan.
Sindikatuak
CCOO eta STEE-EILAS sindikatuekin izandako bileraren argazkia.
egod_euskaltegiak
Zeharo aberasgarria izan zen euskaltegietako ordezkariekin egindako bilera.
34208f0cad962aa1415dd30727780342
Euskaltegietako ordezkariek euren iritziak, kezkak eta ekarpenak helarazi zizkiguten.

Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958). Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua EHU-Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012tik 2016ra, Eusko Jaurlaritzako…

Gehiago · Más

Urte berean · Del mismo año 2016