Leizaola fundazioak antolaturik, “Elebitasuna eta Bizikidetza” gaiaren inguruan hausnarrean eta eztabaidan aritu ginen Bilboko Euskararen Etxean sei lagun: Maddi Etxebarria Bilbao (Elhuyar Fundazioa), Kepa Erdozia Uriarte, Agurtzane Elorduy Urkiza eta Elixabete Larrinaga Artetxe (hirurak EHUko irakasle eta ikerlariak), Paul Bilbao (Euskalgintzako kontseiluko idazkari nagusi izandakoa) eta ni neu. 2022ko maiatzaren 5ean izan zen mahainguru hura, eta Leizaola fundazioak “Elebitasuna eta Bizikidetza” izenburuarekin argitaratu berri duen liburuan jasota daude eztabaida hartan gutariko bakoitzak esan genituenak.
Arredol d’a Parola: Conoxer, amar, esfender, l’aragonés // En torno a la Palabra: Conocer, amar, defender el aragonés
2022ko abuztuan plazaratutako liburua da: “Arredo d’a Parola” du izenburu. Artikulu batekin parte hartu nuen: “Avances, oportunidades y límites en el proceso de revitalización del euskera: el caso de Andoain” da artikuluaren izenburu eta aztergaia. Liburuaren argitaratzaileak: Zaragozako Unibertsitatea, IEA (Huescako Diputazioa) eta Aragoiko gobernua.
Se incluye un artículo mío en el libro colectivo titulado “Arredo d’a Parola”, publicado por IEA (Instituto de Estudios Altoaragonenses – Diputación de Huesca), Universidad de Zaragoza (Diploma de Especialización en Filología Aragonesa) y Gobierno de Aragón. Mi artículo es una reflexión sobre avances, oportunidades y límites en el proceso de revitalización del euskera, sobre la base del caso concreto de la evolución registrada en las tres últimas décadas en Andoain. Ciertamente, los avances registrados nos sitúan paradójicamente ante las dos caras de la misma moneda: oportunidades y límites.
El libro contiene aportaciones de diversos autores y autoras, además de las semblanzas de los investigadores aragoneses Francho Nagore y Chesús Vázquez.
Bertsolariei jarri ohi zaien antzera eman zidaten niri gaia Nondik aldizkarirako artikulutxo bat idazteko. Jubilazioaz idazteko proposatu eta hauxe da emaitza, joan zen abuztuan idatzia. Atauniker kultur elkarteak argitaratzen duen Nondik aldizkariaren 46. zenbaki kaleratu berrian dago.
Ezin erretiratu
Erretiroa hartu, bai, pozik hartu ere; erretiratu, ez, ezta nahi ere.
Herrigintza lanbide, zerbitzu publikoan lan egin dut beti. Orain jubilazioak denbora librea oparitu dit, presioz eta tentsioz blaitutako lanetik libratu nau. Leiho berri bat ireki dit, erretiroa ez baita “bukaera”, bizitzako etapa berri baten “hasiera” baizik.
Adinari lotzen zaio erretiro-hartzea, zahartze programatua dirudi. Zahartzea, berriz, aktibotasunetik erretiratzeari lotzen zaio. Objektudeskatalogatutzat jotzen du askok jubilatua. Akats handia! Adina NANeko zenbaki aldaezin bat da, baina garrantzitsua da norberak bere buruaz duen gaztetasun-sentsazioa ere, eragina baitu osasun fisiko nahiz kognitiboarengan. García Márquezek zioenez, “ez da egia jendeak amets egiteari uzten dionik zahartzen delako; aitzitik, amets egiteari uzten diolako zahartzen da”.
(Nik idatzi eta Andoaingo Udalak argitaratutako «Euskararen bizia. Andoaingo argazki soziolinguistikoa» liburuaren gainean idatzi berri du artikulu bat Jose Manuel Bujandak, zeina ondorengo hedabideotan argitaratu baita: Noticias de Gipuzkoa (apirilak 29), Deia (maiatzak 1), ianasagasti blogean eta aberriberri blogean (maiatzak 5). Ondorengoa da Bujandaren artikulua, eta bere argitalpenen aipatu loturak beheko pasarte amaieretan daude banatuta).
Edozein artikulu idazteko orduan idazlearen objetibotasuna ezinbestekoa da, edota gutxienez suposatzen da (zaio), eta hortxe agian nire ahuldadeetako txiki bat, ez baita oso erraza lagun on batek idatzitako liburu mamitsu eta oparo bati buruz hotzean hotz, neutraltasun lasaian, aritzea. Baina, zinez, saiatu behintzat, saiatu egingo naiz. Gera bedi argi eta garbi lehen gogoeta hau. https://aberriberri.com/2021/05/05/euskararen-bizia/
Patxi Baztarrika Galparsoro ataundarrak “EUSKARAREN BIZIA” izenburua eta “Andoaingo argazki soziolinguistikoa 2016” azpititulua duen liburuaren egilea da. Liburuaren aurkezpena bi pertsonek egiten diote, Maider Laínez Alkateak eta Mikel Arregi Euskararen Normalizaziorako zinegotzi arduradunak hain zuzen, hitzaurrea Jon Sarasuaren eskutik datorkigu. Patxi Baztarrika Galparsoro Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren arduraduna da 1980.urteaz gero, eta hori dela eta Andoaingo Udalak argitaratu du liburua (badu liburuak, izan ere, bere gaztelerazko bertsioa “El euskera, lengua activa, retrato sociolingüístico de Andoain 2016). Jakina da, tartean, Patxik bere bizitzan politikak izan duela bere leku propio luze eta oparoa. Hala nola Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izan da (1989-1995), Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabinete-buru (1999-2003), Donostiako Udalean ere zinegotzi izan da (2003-2007), zortzi urte luzez Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde izan da, Euskararen Aholku batzordeko kide eta NPLD (Hizkuntza Aniztasuna Sustapenerako Europako sarea) erakundearen presidente.
(Versión en castellano en la entrada contigua del blog, sobre el libro “EL EUSKERA, LENGUA ACTIVA”).
Labetik atera berria, kalean da, eta aurki izango da ohiko banaketa zirkuituan eskuragarri,“EUSKARAREN BIZIA. Andoaingo argazki soziolinguistikoa, 2016”izenburua jarri diodan liburua. Duela hiru aste eskas argitaratu eta aurkeztu du Andoaingo Udalak.
Euskarazko (jatorrizko) bertsioa ez ezik, liburuak badu baita ere gaztelaniazko bertsioa: “EL EUSKERA, LENGUA ACTIVA. Retrato sociolingüístico de Andoain, 2016”.
Hitzaurrea Jon Sarasuak egina da.
Liburuak baditu bi begirada ondo bereziak: batetik, oso deskriptiboa da, betiere datuei jarraikiz idatzia, eta, bestetik, euskararen biziberritzeari buruzko hainbat kezka, balorazio, gogoeta eta iradokizun eskaintzen dira amaieran, azterlan deskriptiboarekiko bereizita, apunte moduan, epilogoa bailitzan.
Eragozpenak eragozpen, plazara ginen (enparantzara, dio besteak) Etxeparez geroz, eta plazan iraungo dugu, gerta ahala gerta, baldin asmoz eta jakitez (ausarki, eta halere neurriz) jokatzen badakigu.
Joxemiel Barandiaran
Nosotros (los vascos) constituimos entre otras muchas clases de plantas y flores de que se compone un jardín, un género de flor o de planta diferente, y tiene el derecho a la vida como las demás; (…) nosotros no pedimos que se corte ninguna flor, sino que dejen viva la nuestra. ¿Será pedir demasiado en una civilización en que hasta las especies de animales y de vegetales tienen un valor defendido y cultivado como un bien colectivo? (…) Además de derechos tenemos, claro es, la obligación de continuar viviendo civilizada, tolerante y fraternalmente con los demás. Tenemos los vascos esta responsabilidad sobre nuestras espaldas para con las generaciones futuras.