PRESENTADO EN ANDOAIN EL LIBRO “EL EUSKERA, LENGUA ACTIVA”

(Testu honen euskarazko bertsioa blog honetako ondoko sarreran dago, “EUSKARAREN BIZIA liburuari buruzko sarreran, hain zuzen ere).

(Ver versión en euskera en la entrada contigua del blog, sobre el libro “EUSKARAREN BIZIA”)

“EL EUSKERA, LENGUA ACTIVA. Retrato sociolingüístico de Andoain, 2016”: es el título del libro que he terminado de escribir recientemente y ha sido editado, y presentado, hace tan solo tres semanas, por el ayuntamiento de Andoain. Próximamente se encontrará en los habituales canales de distribución.

La versión original, redactada en euskera, lleva por título “EUSKARAREN BIZIA. Andoaingo argazki soziolinguistikoa, 2016”. Ambas versiones han sido editadas simultáneamente. 

El libro cuenta con un preámbulo escrito por Jon Sarasua.

Sigue leyendo
Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

EUSKARA BATUARI GORAZARRE (Nondik, 39)

Artikulu labur bat idazteko gonbitea egin didate Atauniker kultur elkarteko lagunek, gaia emanda: «Euskara batua eta euskalkiak». Hona nire gogoetatxoa Nondik aldizkariaren 39. zenbakian.


EUSKARA BATUARI GORAZARRE

Kezkatzen nau euskara batuaren eta euskalkien arteko ustezko auziak. Maizegi jotzen baitira errealitate kontrajarritzat, ahantziz batuak asko jaso duela euskalkietatik. Batzuen ustez, euskara batua hotza eta zozoa da, eta euskalkiak biziak eta koloretsuak.

Dikotomia faltsua da, ordea. Hizkuntza garatu guztiek dituzte aldaerak, lurralde, gizarte, gizatalde edo bestelako faktoreei lotuak (gure kasuan, euskalkiak). Baina, salbuespenik gabe, hizkuntza garatu guztiek  dute aldaera estandarra. Hiztun-komunitate sasoiko orok ezinbestekoa baitu elkarren artean komunikatzeko aldaera bat.

Hala, euskararen biziberritzean nahitaezko zutoina izan da euskara batua.

Euskara “noranahiko” hizkuntza izatea nahi zuen Lizardik. Bada, batuari esker lortu du euskarak eskolako hizkuntza izatea, zientziakoa, hedabideetakoa, literaturakoa, pentsamendukoa, aisialdikoa, kiroletakoa, kulturgintzakoa, eta abar. Batuari esker osatzen ari gara euskarazko komunitate sendo bat, badugulako han-hemengo euskaldunok erdara batura jo gabe (Mitxelena handiak zioen bezala) elkarrekin komunikatzeko tresna. Eta hiztun-komunitate sendorik gabe jai luke euskarak.

Sigue leyendo
Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Euskara ere deskonfinatzea dugu erronka

Gizarte sendo bat eratzeko beti da funtsezkoa irakaskuntza, baina covidak eragindako egoera gogor honetan eskolak, gainera, berebiziko garrantzia du gizartearen parte handi bat -ikasleak, gurasoak- hezten eta arduratsu jokatzen laguntzeko. Aldi berean, probaleku klabea da: eskolak covid erasoa gainditzen badu, gizarteari ere bidea samurtuko dio. Deskonfinamendua sendo eta seguru urratzen asmatu beharrean da hezkuntza sistema. Eta etorkizunera «jauzi» egin: helburuak egokitu eta, teknologia baliatuz, aurrez aurrekoaren ondoan irakas-sistema misto eraginkorrak eratzen trebatu beharko du. Hizkuntzari dagokionean, hamarkadotan bultzada eredugarria eman dio eskolak euskarari. Izan dadila eredugarri egoera honetatik ateratzen irakasteko ere. Eta gizarteak erantzun diezaiola eta babes dezala honetan ere. Hori opa diot eskolari. Eskola eta gizartea eskutik joatea, covid krisia gainditzen eta, jakina, euskara deskonfinatzen, hau da, euskara gizarte osora zabaltzen. Pandemiak eragindako aro berri baten atarian gaude. Bide sendoa, zuzena, segurua eta erosoa hautatzen jakin behar. Euskarak hor ere aurkitu behar du bere tokia.

Aspaldikoa da euskara etxe/lagunarte hurbiletik deskonfinatu eta hedatzeko aldarria. Horren lekuko dira 1545eko Etxepareren “euskara jalgi hadi plazara” edo XX. mendeko Lizardiren “hizkuntza larrekoa nahi haunat noranahikoa”. Gogo hori bete nahian azken berrogeialdian egin dugun ibilbidean, batez ere -ez bakarrik- eskolari zor zaio euskaldun berrien eta euskara hiztunen kopurua etengabe haztea eta, iraganean ez bezala, gaur egun Euskadiko etxe gehienetan familiakideren bat behintzat euskal hiztuna izatea. Euskararen deskonfinatzaile eta arigunemoduan eskolak duen garrantziaren erakusgarri da ikustea nola, aurreko ikasturtearen amaierako itxialdia tarteko, bertan behera erori zen gazte askoren euskararekiko lotura (ia bakarra familia, auzo eta lagunarteko giro nagusiki erdaldunekoen kasuan). Beraz, ikaragarria da eskolak euskararen biziberritze eta gizarte-hedapenean izan duen eragina; eragin handia baina, aldi berean, mugatua, gizarteko dinamika soziolinguistikoak mugatu egiten baitu eskolaren jarduna. 

Euskararen biziberritzeak ahaleginarekin jarraitzea eskatzen digu, besteak beste aurreratutakoa kontsolidatzeko. Erronkei buruz ari garela, batetik, “zaharrak berri” esango genuke, biziberritzen jarraitzeko  helburu/ardatza “transmisioa eta erabilera” bikotea baita gaur ere. Bestetik, baditugu erronka berriak, gizarte aldaketek eta euskararen hazkundeak berak ekarriak. Euskaldunen kopurua hazi ahala aldatu egin da euskaldunen profila, eta ikasi dugu euskararen erabileran hauek direla, batez ere, eragiten duten faktoreak: hiztunaren euskara gaitasun erlatiboa (euskaraz edo gaztelaniaz aritzeko erraztasuna) eta hiztunaren harreman sareko hizkuntza. Baita, nola ez, hizkuntzaren beraren erakarmena. Erronka horiei begira, eskolak asko lagundu dezake gazteen euskara gaitasuna hobetzen eta euskarari, balio formal-akademikoa ez ezik, pertsonen arteko komunikazio informal eta ludikorako baliagarritasuna ematen; azken batean, euskara bizitzaren alderdi guztietarako bitarteko baliagarria bihurtzen. 

Sigue leyendo
Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

“LA NORMALIZACIÓN SOCIAL DE LAS LENGUAS MINORITARIAS”

http://catedrajohanferrandezdheredia.lenguasdearagon.org/wp-content/uploads/2019/06/Normalización-social-de-las-lenguas-minoritarias-Curso-2018.pdf

http://www.lenguasdearagon.org/·-la-normalizacion-social-de-las-lenguas-minoritarias/

Recientemente se ha publicado el libro “La normalización social de las lenguas minoritarias”. La edición -muy cuidada, por cierto- ha corrido a cargo de Prensas de la Universidad de Zaragoza. Se trata de un libro que recoge de manera documentada y bastante pormenorizada un análisis de la situación social por la que atraviesan los idiomas gallego, asturiano, euskera, catalán, occitano, el catalán en Aragón, así como el aragonés en la educación infantil y primaria. He tenido el honor de colaborar con la redacción de un capítulo sobre el euskera, un capítulo titulado “El euskera: un caso de revitalización”. El grupo de colaboradores se completa con Henrique Monteagudo, Roberto González-Quevedo, Miquel Àngel Pradilla Cardona, Carmen Alén Garabato, Mario Sasot Escuer, Iris Orosia Campos Bandrés y José Ängel Sánchez Ibáñez. Los profesores de la Universidad de Zaragoza Javier Giralt y Francho Nagore se han responsabilizado de la edición/coordinación del libro, por lo que, dada mi condición de coautor, se han hecho merecedores de un especial agradecimiento por mi parte. 

Creo que en este momento es la publicación que ofrece de manera más actualizada una panorámica bastante profunda de la realidad sociolingüística diversa que representan las lenguas antes mencionadas (gallego, asturiano, euskera, catalán, occitano, aragonés) en el marco de la España plurilingüe. Veremos si termina siendo una obra de referencia sobre el tema en cuestión en el ámbito del Estado español; podría ser, pero eso lo tendrán que decidir las personas investigadoras y los lectores en general que se sumerjan en la lectura del libro. 

Sigue leyendo
Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

“LA NORMALIZACIÓN SOCIAL DE LAS LENGUAS MINORITARIAS” LIBURUAREN AIPAMENA

http://catedrajohanferrandezdheredia.lenguasdearagon.org/wp-content/uploads/2019/06/Normalización-social-de-las-lenguas-minoritarias-Curso-2018.pdf

http://www.lenguasdearagon.org/·-la-normalizacion-social-de-las-lenguas-minoritarias/

Descargar libro (PDF)

Joan zen ekainean argitaratu zuen Zaragozako Unibertsitateak “La normalización social de las lenguas minoritarias” izeneko liburua. Liburu honen abiapuntua dago iazko uztailean, 12-13an, aipatutako Unibertsitatearen Uda Ikastaroen barruan gai horri buruz izan zen ikastaroan. Ikastaro hartara gonbidatu ninduten  hitzaldi bat ematera, eta hitzaldi hura oinarritzat hartuta idatzi nuen orain aipatutako liburuan datorren kapitulu bat, hain zuzen ere “El euskera: un caso de revitalización” izenburua duena. 

Euskararen biziberritze prozesuari buruz ari naiz artikulu horretan, zehazki esanda, euskarak EAEn azken hiru hamarraldi pasatuotan izan duen bilakaera, bilakaera horren giltzarri nagusiak, gaur egungo egoera eta etorkizunari begira dituen erronkak ditut aztergai. Azken datu ofizialak erabili ditut analisia egiterakoan, bereziki  -ez, ordea, bakarrik-  2016an egin genuen Inkesta Soziolinguistikoan jaso eta zabaldutakoak. 

Uste dut une honetan liburu hau izango dela Espainia eleanitzaren  erakusle  diren hainbat hizkuntzaren egoera soziolinguistikoari buruzko azterketarik eguneratuena, eta, gainera, aski modu dokumentatuan egina. Galiziera, asturiarra, katalana (Aragoiko “franja” barne), okzitaniera eta aragoieraren egoera, euskararenarekin batera, ditu aztergai liburuak. Koautoreak gara, Henrique Monteagudo, Roberto González-Quevedo, Miquel Àngel Pradilla Cardona, Carmen Alén Garabato, Mario Sasot Escuer, Iris Orosia Campos Bandrés, José Ängel Sánchez Ibáñez eta ni neu. Javier Giralt eta Francho Nagore Zaragozako Unibertsitateko irakasleak dira editore/ koordinatzaileak. Eskertzekoa da bi hauek egin duten edizio lana. Biak izan ziren, halaber, 2018ko uztaileko uda ikastaro hartako zuzendariak. 

Chesús Bernalen oroimenean argitaratu da liburua. Bernal traiektoria politiko eta unibertsitario handiko ekintzailea izan zen. Aurten hil da, eta bera izan zen liburu honen abiapuntuan dagoen 2018ko uztaileko uda ikastaroa egiteko erabakia hartu eta Giralt eta Nagore irakasleei enkargua eman ziena, momentu hartan Zaragozako Unibertsitateko Uda Ikastaroen zuzendaria baitzen bera. Hizkuntza aniztasunaren gaiarekiko sentiberatasun handia zuen Bernalek. Lastima neurri batean berari ere zor zaion liburu hau eskutan hartu gabe joan zaigula!

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Trobada del professorat que imparteix docència en valencià a la UPV

El pasado 5 de julio tuve el honor de impartir una conferencia en la Universidad Politécnica de Valencia (UPV), en el marco del Encuentro del profesorado que imparte docencia en valenciano. El público asistente, y participante, estuvo integrado en su mayoría por decenas de profesoras y profesores universitarios que imparten sus clases en valenciano en diferentes grados que se cursan en la UPV. Fue una jornada organizada por el Vicerrectorado de Responsabilitat Social i Cooperació (Servei de Promoció i Normalització Lingüística) con el objetivo de compartir las buenas prácticas de docencia en valenciano que se realizan en la UPV, contrastar puntos de vista entre quienes protagonizan dichas prácticas y conocer otras realidades.   

La jornada fue presentada por la vicerrectora de Responsabilitat Social y Cooperació, Rosa Puchades. Me invitaron a impartir la conferencia inaugural de la Trobada, en concreto sobre políticas lingüísticas para la igualdad de derechos. Opté por titular así la conferencia: “¿Es el respeto! Políticas lingüísticas para la igualdad de derechos: el caso del euskera”.A continuación hubo dos mesas redondas. Una, la primera, sobre buenas prácticas de planificación lingüística en la UPV, con la participación de Jordi García-Serra García (director de la Escuela Técnica Superior de Ingenieros Industriales), Silvia Terrasa Barrena (directora de la Escuela Técnica Superior de Ingeniería Informática) y Antonio Guill Ibáñez (director del Departamento de Ingeniería Electrónica). La segunda mesa redonda puso en contraste el punto de vista del docente y el punto de vista del técnico. En este caso intervinieron José M. Meseguer y Enrique Burgos, profesores de la ETSI del Diseño y de Comunicación Audiovisual, respectivamente, y Sergi Linares de Terán, jefe del Servicio de Promoción y Normalización Lingüística de la UPV. Tras la conferencia y las mesas redondas intervinieron varias de las personas asistentes.

El Encuentro, celebrado en el salón de actos de la Escuela Técnica Superior de Ingeniería Informática de la UPV, puso de relieve el importante y esforzado trabajo que vienen desempeñando para la incorporación progresiva de la docencia en valenciano en la Universidad Politécnica de Valencia. 

Nire hitzaldian gogoeta egin nuen hizkuntza aniztasuneko gizarteetan hizkuntza gutxituak biziberritzea helburu duten hizkuntza politiken balio demokratiko eta legitimitatearen gainean. Azaldu nuen, nire iritzian, diferentzia normaltasun osoz errespetatzea eta ekitatearen printzipioa bermatzea liratekeela elkarbizitza sozial justu eta atsegin baterako baldintzak, baita hizkuntza kontuetan ere. Hizkuntzen artean erabilerarako benetako aukera berdintasunik ez denean, guztiz ezinezkoa da hizkuntza politika neutrala izatea. Berdintasunerantz edota bestela aukera berdintasunik eza areagotzerantz eramaten dute hizkuntza politikek. Aukeratu egin behar da, eta aukeran, sustapenarena litzateke elkarbizitza atsegin eta osasuntsu baterako aukerarik onargarriena. Jazarpenarena aukera bidegabea dela, jakina da, ez dago esplikatzen ahalegindu beharrik. Baina tolerantzia hutsa ez da aski aukera berdintasuna lortzeko. Ahulenaren aldeko sustapena da aukera legitimo eta onargarriena. Horiek eta gisa horretako beste hainbat gogoeta azaldu nituen nire mintzaldian. Eta, jakina, euskararen biziberritze prozesuaren zertzelada batzuk ere hizpide izan nituen, oso bereziki, kontuan hartuz UPVko jardunaldiaren izaera zein zen, hizpide izan nituen Euskadiko Autonomia Erkidegoko hezkuntza ez unibertsitarioan eta hezkuntza unibertsitarioan euskarazko irakaskuntza etengabe zabaltzeko egin den  -eta egiten jarraitzen den-  ahalegin handia. 

De izd. a dcha.: Sergi Linares de Terán, Rosa Puchades, Patxi Baztarrika
En un momento de la conferencia
La vicerrectora Rosa Puchades presenta la Trobada
Algunas personas intervinientes en las mesas redondas
Intervinientes de la Trobada con Nathalie Torres y Lorea Bilbao
Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario