Obama eta osasuna

Atzo sinatu zuen osasun-erreformarako legea Obama presidenteak. Nahi beste ez, baina lortu du.

 Guk daukagun osasun-sistema publikora iristeko urrun, ezinago urrun daude oraindik Estatu Batuetan, osasun-sistema publikorik gabe jarraituko baitute, minbizia edo alzheimerra diferenteak balira bezala, segun eta gaitza duen pertsona aberatsa edo pobrea izan. Hau, nolanahi ere, urrats egiazki historikoa da: erabat antihistorikoa eta inmorala baitzen, non eta munduko herrialderik aberatsenean 46 milioi pertsona inolako osasun-babesik gabe egotea. Hemendik aurrera guztiek ez, baina 32 milioik behintzat osasun-babesa izango dute. Ehun urtetan zehar, Roosvelt, Kennedy biak, Carter eta Clinton, inork ez zuen lortu mediku-lobbyen eta aseguru-konpainien zekenkeria bentzitzerik. Obamak lortu du, errepublikano kontserbadore guztiak kontra dituela, eta bere alderdiko, Partidu Demokratako hainbat kideren kopeta ilunen aurrean negoziatu eta zenbait kontutan amore eman ondoren.

 Eta lezio eder bat ere agerian utzi du: politikagintza, herritarren bizimodua hobetzeko balio duen jarduera noblea eta ezinbestekoa dela. Galdetu bestela 32 milioi estatu batuarrei.

 Osasuna, pribilegio hutsa zen atzo arte Estatu Batuetan; orain eskubide bat da. Apur bat justuagoa da gaur mundua.

Hau ez da, ordea, bukatu; errepublikanoek ez dute etsi, aseguru-konpainiek ere ez. Irmotasuna ez ezik suhiltzaileak ere beharko ditu Obamak, erreforma erre nahita sua piztuko baitiote betiko ahalguztidunek. Eta suhiltzaileak aipatu ditudanez, diodan, ez al dituztela Obamaren suhiltzaileak ETAko kide izendatuko, Frantzian Kataluniako suhiltzaileekin lotsagarriki egin duten moduan! Por zierto, dagokien guztiek noiz eskatu behar dute publikoki barkamena? Demokraziari berari eta gizarte osoari zor digute.

 Ni banoa eta eskerrik asko aste hauetan entzule izan zaituztedan guztioi.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Esta entrada fue publicada en Idatziak-Articulos. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.