Euskararen Eguna 2016: ‘Zer egin dezaket nik euskararen alde?’

Urtero bezala, aurten ere ospatu dugu Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an. Baina aurten, beste urteetan izan ez diren ‘jakiak’ ere izan ditugu Euskararen urteroko banketean: aurreko urteetan ez bezalako bateratze eta adostasun sozial eta politikoa gizarteratu ditugu. Askoren jarrerari esker izan da hori; bereziki, euskal gizartean ezagunak diren bostehundik gora pertsonari eta askotariko erakunderi esker. Eskerrik asko denei.

Eta hasiera beretik bihoakie nire aitormena HAKOBAko kide guztiei (hizkuntza politikarako Herri Aginteen Koordinaziorako Batzordea osatzen duten herri-administrazio eta organismoei). Pozik egoteko motiboak baditugu denok.

Pozik gaude, bereziki ikusita zenbat jende, zenbat eragile dauden pozik, gizarte zabaleko eremu honetakoak eta beste hartakoak, joera politiko denetarikoak (kasu honetan, joera politikoari dagokionez, ‘denetarikoak’ esan behar baita, alderdi politiko guztiak elkartu direnez ez baita nahikoa ‘askotarikoak’ esatea). Zorionak, denei.

Adostasun eta lankidetza giroa —euskarak arrazoi ustez borobilak eta eztabaidaezinak direnak baino askoz ere  ezinbestekoagoak dituen adostasuna eta lankidetza— predikatu ez ezik praktikatu egin nahi izan ditugu. Eta praktika hori areagotzeko aletxoa jarri nahi izan dugu. Euskara indartzeko ‘erabili eta erabili’ baino errezeta efektiboagorik ez dagoen bezala, ez baitago adostasun sozial eta politikoa indartzeko ‘elikatu eta elikatu’ baino jokaera eraginkorragorik ere.

Edonork daki honelako ekimen bat ez dela inprobisatzen. Honek ere badu bere historiatxoa. Euskararen Egunerako lehen Adierazpen bateratu  instituzionala 2007an egin genuen, HAKOBA (Herri Aginteen Koordinaziorako Batzordea) tarteko, Eusko Jaurlaritza, hiru foru aldundiak, hiru hiriburuetako udalak eta EUDELen eskutik. Ekitaldi instituzional nagusia Eusko Jaurlaritzak deitu eta antolatu izan du.  Iaz, ordea, HAKOBAri proposatu genion, Adierazpena ez ezik ekitaldirako deialdia ere bateratua egitea, eta 2015eko ekitaldi instituzionala Donostiako Tabakaleran egin genuen, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek, hiru hiriburuetako udalek eta EUDELek deituta. Gogoan dut, nola, 2015eko Euskararen Eguneko ekitaldi instituzionalaren balorazioa egiterakoan HPSren Zuzendaritzan erabaki genuen “2016ko Euskararen Eguna are zabalagoa eta parte hartzaileagoa egiteko modua aurkitu behar dugu, bai edo bai”.

2016ko urtarrilean aurrerapauso garrantzitsua eman genuen: Euskararen Txantxangorriaren aurkezpen publikoa egin genuen Donostiako San Telmon (euskara erabiltzeko gonbidapena egin eta euskara erabiltzeko lekua eskaintzen duen Txantxangorriaren aurkezpena). Aurkezpen hartan Txantxangorria bere egin zuten herri-erakundeek (Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek, hiriburuetako udalek eta EUDELek) eta gizarte zabalaren ehun ordezkarik, askotariko pertsona ezagun eta organismok, euskalgintza sozialeko hainbat elkarte barne. Hurrengo hilean, otsailean, beste aurrerapauso garrantzizko bat eman genuen: Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta  Euskararen Txantxangorriaren aurkezpena egin zen Bilbon, Euskaldunan, eta Bizkaiko gizarteko ehunen bat ordezkarik bere egin zuten Txantxangorriaren mezua.

Gero eta dinamika bateratzaile gehiago ari zen gauzatzen, zorionez, eta HAKOBAko kide guztien ahotan zegoen dinamika horiek indartzeko borondatea.

Udaberrian euskaltegien sareei proposatu genien Txantxangorriaren irudi eta mezuarekin bat egin zezaten. Gogoan dut Bilbon, Gran Vía-ko egoitzan —ez naiz gogoratzen zein hilabetetan izan zen— izan genuen bilera, euskaltegien sare guztien ordezkariekin Jokin Azkue, Joseba Erkizia eta hirurok, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta HABEren ordezkari gisa. Bilera hartan, beste askotan bezala, solas eder eta aberasgarrian aritu ginen, lankidetza giro zintzoan hizpide genituela Txantxangorriaren mezua eta irudia, herri erakundeen eta euskalgintza sozialaren arteko elkarlana, euskaltegien lana, hizkuntza politika eta beste hainbat kontu. Han erabaki genuen euskaltegien 2016ko udako matrikulazio kanpaina elkarrekin egitea, Euskararen Txantxangorriaren eskutik (eta hala egin genuen). Eta elkarlan-dinamikei ateak irekitzen jarraitzeko ahaleginak eta bi egin behar genituela hitzeman genion elkarri. Batzartutako guztiok, euskaltegiek eta HPSko kideek, azpimarratzen genuen lankidetzan are gehiago sakondu beharra. “Euskararen Eguna ere etorriko da…”, genion orduan.

Opor bueltan HPSren Zuzendaritzak hartutako lehen erabakia izan zen: HAKOBAren bilera konbokatu eta bertara proposamen zehatzak eramatea 2016ko Euskararen Eguna antolatzeko. Hala egin genuen. Erabaki giltzarria izan zen, aurtengo Euskararen Eguneko protagonistak euskararen aldeko adostasunak, aktibazioak eta, bere zabaltasunean, gizarteak izan behar zutela. Erantzuna eskatzen duen ‘Zer egin dezaket nik euskararen alde?’ galdera lelotzat hartu, eta Adierazpen bateratua egitea erabaki genuen. Gizartearen gehiengo zabalaren adostasuna bildu zezakeen Adierazpena behar zuen izan, ez bakarrik euskaltzale suharrena, aldi berean  aurrerabidea markatuko zuena eta gehiengo nagusiak bere sentituko zukeena. Adierazpenak, kaleratu aurretik, behar zuen lortu herri erakunde guztien eta euskal gizarteko pertsona ezagun askotarikoen eta organismo errepresentatiboen eta eremu ezberdinetako enpresa, elkarte eta taldeen atxikimendua. Hori zen gogoa. Gizartearena behar zuten izan Adierazpenak eta deialdiak, gizarteak behar baitzuen izan protagonista.

Adostasuna eta lankidetza praktikatzeko nahitaezkoa da solaskidea errespetatu eta bere mugak aintzakotzat hartzea. Hori kontuan hartzen ahaleginduta idatzia da Adierazpena. Normala denez, zenbaitek bere gusturako apalegitzat ikusi du zenbait puntutan, eta beste zenbaitek hainbat ñabardura egin nahiko zituzkeen zenbait gauza ‘gehitxotzat’ kontsideratuta. Baina hasiera beretik atxikimendua azaldu duten bostehundik gora eragilek jakin dute kontsentsuzko agiri bat —eta horixe da 2016ko Euskararen Eguneko ‘Zer egin dezaket nik?’ Adierazpena— benetan kontsentsuzkoa izango bada, denena izan behar dela, ez batzuena bakarrik: bateragilea eta baturagilea, eta ez baztertzailea edo murriztailea. Bejondeiela jarrera pasiboen beste muturrean dagoen  ‘Zer egin dezaket nik euskararen alde?’ leloari jarraikiz 2016ko Euskararen Egunerako Adierazpena sinatu eta deialdia egin duten bostehundik gora eragileei! Zorionak denei!

Durangoko Azokan izan naizen egunetariko batean adiskide batek esan zidana polita iruditu zitzaidan: “aurtengo Euskararen Egunari “lehen aldiz” deitu beharko genioke”. Arrazoi du lagunak. Izan ere, hainbat gauza gertatu dira lehen aldiz. Lehen aldiz egin dute bat honelako Adierazpen eta ekimen baten deialdian: Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek, hiru hiriburuetako udalek, EUDELek eta UEMAk (HAKOBA osatzen duten erakunde guztiak), eta hiru lurraldeetako Batzar Nagusiek, Eusko Legebiltzarrak eta Arartekoak; alderdi politiko guztiek; unibertsitate guztiek; hezkuntzako sare guztiek, lanbide heziketa barne; euskarari sarbide handiena ematen dioten puntako enpresek; enpresarien elkarte guztiek eta Kooperatiben Konfederazioak; Euskadin diharduten finantza entitate nagusiek; merkataritza sektoreak; bi sindikatuk; askotariko elkarte, elkargo profesional eta fundazioek; kulturgintzak, idazleek, askotariko sortzaileek; euskalgintza sozialaren ordezkaritza zabalak (euskaltegi guztiak, Eusko Ikaskuntza, Labayru, Kontseilua, Topagunea, Soziolinguistika Klusterra, EIE, EIZIE, argitaletxe nagusiak eta elkarteak, Elhuyar, UNESCO Etxea, UZEI, Bertsozale Elkartea, Gerediaga, puntuEus…); museoek; hedabide guztiek; askotariko kirol elkarteek (futboleko lehen mailako lau klubek, eskubaloi, saskibaloi eta arraun talde nagusiak); euskal diasporak; ehun eta bi kirolarik, eta futboleko laurogei teknikarik. Lehen aldiz eman du ETBk zuzenean abenduaren 3ko ekitaldi nagusia. Lehen aldiz hitza hartu dute gizarteko askotariko ordezkariek ekitaldi nagusian. Lehen aldiz irudikatu da hain nabarmen gizartearen protagonismoa, eta herri aginteen eta askotariko gizarte eragileen arteko lankidetza, herri administrazioen eta gizarte ekimenaren elkarlana. Lehen aldiz, ñabarduraren bat edo beste gorabehera, funtsean  bat etorri dira Euskadiko Autonomia Erkidegoan ezaguna den babes zabalaz onarturiko  Adierazpena eta Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eta Legebiltzarrak onartutakoa. Lehen aldiz…

Handia izan da hori dena, eta handia izan zen —polita, goxoa eta hunkigarria ez ezik— abenduaren 3ko ekitaldia bera. Guggenheimen izan zen, eta eskertu behar dira Guggenheimen laguntza eta jarrera. Ezinezkoa da museoak eman dituen baino erraztasun gehiago ematea. Garrantzitsua izan da euskarak bere burua arteari, kultur sorkuntza eta kontsumoari, modernitateari lotuta erakustea. Guggenheimen eskutik. Koldobika Jauregiren eskutik performance ederraz gozatu ahal izan genuen. Euskararen Txantxangorriaren interpretazio propioa eskaini zuen, amaieran Susana Cencillo musikariaren eta Ane Anza dantzariaren parte hartzearekin. Koldobikak Euskararen Txantxangorriaren interpretazioa eraman du grabatura, eta grabatu horren serigrafiak prestatu ditu. Susana Cencilloren eskusoinuak hauspotutako hegaldia egin zuen txantxangorri bihurtutako Ane Anza dantzariak. Edu Muruamendiarazek zuzentzen duen Aukeran Dantza Konpainiaren Agurra eta Euskararen Txantxangorriaren kantuaren koreografia izan genituen, zein baino zein ederragoak. Eta Berako Petti handiaren ahots sarkorra Leteren ‘Euskal Herri nerea’ kantatuz: a zer gozatua! Durangoko Azoka ere Guggenheimera hurbildu zen bideo bidez, eta bideo zirraragarri bat: ‘Hausnarketa dokumentala. Euskarari hegoak emateko 15 modu’. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu berriak, Bingen Zupiriak, jarri zuen azken hitza, bere eta Jaurlaritzaren euskararekiko konpromisoez ondutako hitzaldiarekin, ‘Zer egin dezaket nik euskararen alde?’ galderari erantzunez.

Amaieran, hau ere lehen aldiz, luntxik ez, baina —eta hau ere lehen aldiz—, opari gozagarriak: Koldobika Jauregiren Euskararen Txantxangorriaren interpretazioaren posterra eta Kirmen Uriberen bizitzako pasadizoetan oinarriturik Josu Venerok zuzendutako dokumental ikusgarria: ‘Gutariko azkena’.

Lankidetza zintzoarena eta adostasun sozial eta politiko zabalarena da bidea, bide eraginkor bakarra euskara biziberritzen jarraitzeko.

2016_12_03_panorama-3-qo5a2741

Jendetza bildu zuen Euskararen Egunean Guggenheim-en egindako ekitaldiak. Agintarien artean, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui.

2016_12_03_bingen-1-dsc02468

Bingen Zupiria sailburua, Guggenheim-en bildutakoei hitz egiten.

2016_12_03_hakoba-1-qo5a2708

HAKOBAko kideek euren mezua helarazi zieten ekitaldian bildutakoei.

2016_12_03_panorama-orok-1-dsc02563

Ekitaldi nagusian hitza hartu zuten pertsonak, horren amaieran.

2016_12_03_unai

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia izan zen euskararen aldeko aldarria zabaldu zutenetako bat.

Bilbao 03-12-2016 Agentes sociales, económicos y todas las instituciones vascas unidos conmemoran el Día Internacional del Euskera El Museo Guggenheim de Bilbao ha acogido este mediodía el acto de conmemoración del Día Internacional del Euskera que se celebra hoy, 3 de diciembre. Un acto organizado por HAKOBA, Comisión de Coordinación de las Administraciones Públicas en materia de política lingüística, integrada por el Gobierno Vasco, las tres diputaciones forales, los ayuntamientos de las tres capitales, EUDEL y UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea). El acto conmemorativo de hoy ha contado con una amplia representación institucional y social. Aukeran Dantza Konpainia de Edu Muruamendiaraz ha abierto el acto, durante el cual Koldobika Jauregi ha realizado una performance basada en el Txantxangorri del Euskera. Le han acompañado con música y danza Ane Anza y Susana Cencillo. Asimismo, se ha proyectado un vídeo en el que personas conocidas han contestado a la pregunta “¿Qué puedo hacer yo por el euskera?”. La Feria del libro y del disco vasco de Durango también ha estado en la conmemoración del Día Internacional del Euskera. Escritores y músicos allí presentes, se han unido a la celebración. El músico navarro Petti, Juan Luis Pérez Mitxelena, ha interpretado la canción Euskalerri Nerea de Xabier Lete. Además, más de una veintena de personas asistentes al acto han contestado, en la lengua de su elección, euskera o castellano, a la pregunta Zer egin dezaket nik euskararen alde? ¿Qué puedo hacer yo por el euskera? Eduardo Aretxaga de Confebask, Rosa Lavin de Konfekoop, Andoni Iraola, director de la Fundación Real Sociedad; Josu Urrutia, presidente del Athletic; Alfonso Fernández de Trokoniz del Alavés; Mikel Larrañaga vicepresidente del Eibar, Gorka Elordi de la Federación Bizkaina de Remo, Jon Zarate, vicerrector de Euskera de la UPV/EHU; Idoia Peñacoba de Mondragón Unibertsitatea, José Antonio Rodríguez Ranz de la Universidad de Deusto, Jose María Sarriegi de Tecnun, Iban Arantzamendi de la UNED, Amaia Goikoetxea, vicedecana del Colegio vasco de Periodistas; Raúl Arza de UGT, Unai Sordo de CCOO, Itsaso Atutxa, presidenta del Bizkai Buru Batzar de EAJ-PNV, Jon Azkue en nombre del PSE-EE, Maddalen Iriarte, portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Laura Garrido, portavoz del Partido Popular, Nagua Alba, secretaria general de Podemos Euskadi, Mertxe Mugika de AEK, Elena Laka de Topagunea, Juan Calparsoro, fiscal superior del País Vasco y Aner Uriarte, Juez decano de Bilbao. Unai Rementeria, diputado general de Bizkaia, con su intervención, ha terminado la ronda de aportaciones. El acto ha finalizado con la intervención de Bingen Zupiria, consejero de Cultura y Política Lingüística. / Gizartearen eta ekonomiaren arloko eragileek eta euskal erakunde guztiek bat eginik ospatu dute euskararen nazioarteko eguna. Eguerdian egin da Bilboko Guggenheim Museoan gaur, abenduaren 3an, ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi nagusia. Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek, hiru hiriburuetako udalek, EUDELek eta UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) osatzen duten Hizkuntza Politika gaietarako Administrazio Publikoen Koordinaziorako Batzordeak, HAKOBAk, antolatu du ekitaldia. Gaurko ospakizunean gizartearen eta erakundeen esparruko ordezkaritza zabala izan da. Edu Muruamendiarazen Aukeran Dantza Konpainiak eman dio hasiera ekitaldiari, eta Koldobika Jauregik performance bat egin du Euskararen Txantxangorrian oinarrituta. Ane Anzak eta Susana Cencillok lagundu diote musikarekin eta dantzarekin. Jende ezagunak “Zer egin dezaket nik euskaren alde?” galderari emandako erantzunak jasotzen dituen bideo bat ere proiektatu da.Durangoko liburu eta disko azokak ere parte hartu du Euskararen Nazioarteko Egunean, eta hainbat idazle eta musikarik egin dute bat ospakizunarekin. Petti musikari nafarrak, Juan Luis Pérez Mitxelenak, Xabier Leteren Euskalerri Nerea kantua abestu du. Azken 40 urteotan, hizkuntza modernoa eta gaur egungo gizartera egokitua izatera iritsi arte, euskarak izan duen bilakaera berrikusten duen adierazpen instituzionala irakurri dute ekitaldia antolatu duen HAKOBAko kideek. “Euskara hizkuntza erabilia eta bizia izatea: horra gure helburua”, jarraitzen du adierazpenak. “Guztion gogoa eta ahalegina eskatzen dituen helburua; helburu ilusionagarria: denok euskara erabiltzera gonbidatzen gaituen helburua: norbanakoak eta kolektiboak, aginte publikoak, alderdi politikoak, sindikatuak, enpresari-elkarteak, eta kirol, aisialdi nahiz kultur arloko elkarteak; gizartearen arlo desberdinetako erakundeak, etab. Gustuko dugun helburua da, gustura hartzen dugun konpromisoa". Bestalde, ekitaldian izan diren hogeiren bat pertsonak ere erantzun diote, eurek aukeratutako hizkuntzan, euskaraz edo gaztelaniaz, “Zer egin dezaket nik euskararen alde? ¿Qué puedo hacer yo por el euskera? galderari: Confebaskeko Eduardo Aretxagak; Konfekoopeko Rosa Lavinek; Real Sociedad Fundazioaren zuzendari Andoni Iraolak; Athleticeko presidente Josu Urrutiak; Alaveseko Alfonso Fernández de Trokonizek; Eibarren presidenteorde Mikel Larrañagak; Bizkaiko Arraun Federakuntzako Gorka Elordik; UPV/EHUko Euskararen arloko errektoreorde Jon Zaratek; Mondragón Unibertsitateko Idoia Peñacobak; Deustuko Unibertsitateko José Antonio Rodríguez Ranzek; Tecnumeko Jose María Sarriegik; UNEDeko Iban Arantzamendik; Euskal Kazetarien Elkargoko dekanorde Amaia Goikoetxeak; UGTko Raúl Arzak; CCOOko Unai Sordok; EAJ-PNVko Bizkai Buru Batzarreko lehendakari Itsaso Atutxak; PSE-EEren izenean Jon Azkuek; Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaile Maddalen Iriartek; Alderdi Popularraren bozeramaile Laura Garridok; Podemos Euskadiko idazkari nagusi Nagua Albak; AEK-ko Mertxe Mugikak; Topaguneko Elena Lakak; Euskadiko fiskal nagusi Juan Calparsorok eta Bilboko epaile dekano Aner Uriartek. Bizkaiko diputatu nagusi Unai Rementeriaren esku-hartzeak eman dio amaiera ekarpenen txanda honi. Ekitaldia amaitzeko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak esku hartu du ©MITXI CCBY

Manuel Lezertua Arartekoarekin eta Arartekoaren Bulegoko teknikari Rafa Sainz de Rozasekin.

2016_12_03_aukeran-2-qo5a2761

Aukeran Dantza Konpainia Txantxangorriaren koreografia egiten.

2016_12_03_koldob-jaureg-1qo5a2692

Koldobika Jauregi Euskararen Txantxangorriaren gaineko performanceari ekiten.

2016_12_03_perform-txantx-1-dsc02507

Koldobika Jauregi, Susana Cencillo eta Ane Anza Euskararen Txantxangorriaren performancea borobiltzen.

2016_12_03_perform-txantx-2

Aukeran Dantza Konpainia, bere emankizunean.

archivo_000

Ekitaldian bildutako lagunetako batzurekin.

archivo_000-1

Koldobika Jauregi eta biok, aurreko larunbatean Guggenheim-en.

archivo_000-2

Txantxangorriaren performancea Koldobika Jauregiren irudimenetik sortu zen.

2016_12_03_petti-dsc02326

Petti berarra, Xabier Leteren ‘Euskalerri nerea’ kantatzen.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Acerca de Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958). Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua UPV-Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012tik 2016ra, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. NPLDko presidentea 2015-2017ko tartean. Lehenago, eta gaur egun, Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren arduraduna teknikari lanetan. Besteak beste, 'Babeli gorazarre' liburuaren egilea (2010).
Esta entrada fue publicada en Idatziak-Articulos. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.