Uztailak 14 honetan Bruselan egongo naiz, Europar Batasuneko Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kiroleko Tibor Navracsics hungariar komisarioarekin bilera egiteko. Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarearen (NPLD) presidente modura hartuko nau eta arlo honetan Europan ditugun zeregin eta erronken inguruan jardungo dugu. Nirekin batera NPLDko zuzendaritzako beste zenbait kidek hartuko dute parte bileran. Goi mailako ordezkari honi gure ikuspuntuak lehen eskutik helaraztea funtsezkoa da, Europako erakundeek bertoko hizkuntza aniztasunaren alde joka dezaten eta hainbat hizkuntza txikiren sustapenean laguntzeko.

Tibor Navracsics-en agenda ofizialean iragarria dute dagoeneko elkarrekin egitekoa dugun bilera.