Aurreko asteartean NPLDren Presidentzia Batzordearen batzarra egin genuen Bruselan, eta Euskararen Txantxangorriaren ikurra eraman genuen bertara. Berau paparrean jarrita gaude argazkian, ezkerretik hasita, Meirion Pris Jones (Zuzendari exekutiboa), Alex Riemersma (Presidente ordea), ni neu (Presidente modura) eta Peggy Heikkinen (Presidente ordea). Halaber, bileran parte hartu zuten Araceli Díaz de Lezanak (HPSko Hizkuntza Plangintzako zerbitzuburua) eta NPLDko 'staff'-eko kide Vicent Climent eta Eva Soms-ek.