Saltar al contenido
Patxi Baztarrika Gogoetak · Reflexiones
2016

euskara / castellano 1 min

Euskararen Txantxangorria, San Mamesen

Euskararen Txantxangorriak San Mamesen egin du hegan Athleticek eta Eibarrek gaur jokatu duten derbian zehar. Zelairatzean, jokalari guztiek eraman dituzte soinean txantxangorriaren kamisetak eta keinu honekin herritar orori euskaraz hitz egiteko gonbitea luzatu diete talde biek. Guztiei begirako gonbitea izan da: euskaraz ondo edo erdipurdi moldatzen direnei eta ulertu besterik egin ezin dutenei ere luzatutakoa. Txantxangorriaren irudia markagailuan agertu da, eta gizartean euskara bultzatu eta hegoak eman nahi dizkion ekimen honi buruzko bideoa proiektatu dute.

El Txantxangorri del euskera ha sobrevolado San Mamés durante el derbi que han disputado hoy el Athletic y el Eibar. Todos los jugadores han salido al campo con la camiseta del txantxangorri y, con este gesto, ambos equipos han invitado a la ciudadanía a que emplee el euskera. Ha sido una invitación para todos y todas: para quien domina más o menos el euskera y para quien es capaz solo de entenderlo. La imagen del txantxangorri ha aparecido también en el marcador y se ha proyectado un video sobre la iniciativa que tiene como objetivo activar el euskera en la sociedad, dar alas al euskera.

Jokalari guztiak, txantxangorriarekin/Todos los jugadores, con el txantxangorri.
José Angel Iribar, Lorea Bilbao, Josu Urrutia, Patxi Baztarrika eta Javier Aldazabal.
Patxi Baztarrika, Alex Aranzabal eta Lorea Bilbao.

Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958). Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua UPV-Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012tik 2016ra, Eusko Jaurlaritzako…

Gehiago · Más

Urte berean · Del mismo año 2016