Sekula ez berriz, edozer ez baita zilegi
Garaitu dugu terrorismoa. Elkarbizitza eta bakea eraiki behar ditugu orain: bidezko bake bat, adiskidetzean oinarrituta, ororen gainetik bizitza babestuz, askatasuna eta aniztasuna aldarrikatuz. Gorroto eta mendekurik gabe, baina bizi izan dugun tragedia errukigabea ahaztu edo ezkutatu gabe. Ezin dugu inor ahaztu: ez ETAren biktima izan direnak (gehien-gehienak, alegia), ez "kontraterrorismo" gaizki deituaren biktimak, ez Estatuaren "indarkeria bidegabearen" biktimak. Baina ezin da dena lausotu, ez erantzukizunik gutxietsi ere. Etorkizun berri bat eraikiko badugu, gauza izan behar dugu biktimei begietara, gure buruaz lotsatu gabe, begiratzeko, errekonozimenduan eta kalteen ordainean oinarritu garelako. Barkamena desiragarria da, baina ez nahitaezkoa. Alabaina, nahitaezkoa da terrorismoa egin, zuritu edo "ulertu" dutenek bere egitea edozer gauza ez dela zilegi, indarkeriari zilegitasun osoa ukatzea. Horrek bakarrik bermatuko baitu sekula ez dugula berriz jasan beharko xede politikoko bortizkeria. Etikak behar du arma bakarra izan.
“Hermes” aldizkariaren 10. urteurreneko zenbaki berezian argitaratua, 2011ko abenduan, Sabino Arana Fundazioa