Saltar al contenido
Patxi Baztarrika Gogoetak · Reflexiones
2016

euskara 1 min

HAKOBAren bilera Gasteizen

HAKOBA, Hizkuntza Politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordeak, bilera egin zuen atzo arratsaldean Gasteizen euskararen erabileraren normalizaziorekin zerikusia duten hainbat gai aztertzeko eta, Hizkuntza Politikarako sailburuorde legez, buru izatea egokitu zitzaidan. Bileran parte hartzaile izan ziren Hezkuntza eta Hizkuntza Politikarako sailburuordetzetako zenbait ordezkari, Ekonomia eta Ogasun Sailekoak, IVAP eta HABEko ordezkariak, bai eta HAKOBAn ordezkaritza duten zenbait erakundeetako kideak ere: Bizkaiko Foru Aldunditik, Lorea Bilbao, Kultura eta Euskara Foru Diputatua; Gipuzkoakotik, Mikel Irizar, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria; Arabakotik, Joseba Koldo Perez de Heredia, Euskara, Kultura eta Kirol zuzendaria; Bilboko Udaleko zinegotzi Koldo Narbaiza, EUDEL-en ordezkari Koldo Iturbe eta UEMAko lehendakari Josu Labaka.

Beste gai batzuen artean, honakoak landu genituen:

  • Herri-erakundeen diru-laguntzak.
  • Euskadiko Toki Erakundeen Legea.
  • ‘Eta hemendik aurrera zer?’ dokumentua.
  • ‘Euskarazko IKTak: gomendioak herri-aginteentzat’ dokumentua.
  • Euskararen Txantxangorria.
HAKOBA ekaink 2
HAKOBA osatzen duten erakundeetako kideok atzo arratsaldean egin genuen bilera Gasteizen.

Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958). Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua UPV-Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012tik 2016ra, Eusko Jaurlaritzako…

Gehiago · Más

Urte berean · Del mismo año 2016