111 Akademiaren saria Katixa Agirreri

Osteguna egun betea izan nuen: goizean, ‘Eta hemendik aurrera zer?’ dokumentuaren aurkezpena hedabideen aurrean, Donostian, Euskara 21 batzordeko 23 kiderekin batera;  iluntzean, Andoainen izan nintzen, 111 Akademiaren ekitaldian: Katixa Agirre idazlearen  ‘Atertu arte itxaron’ eleberria izan da 111 Akademiak, bere kideen bozkaz, 2015eko saria jaso duena. Sari banaketan izan nintzen, sari emate lanetan jardun nuen Andoaingo alkate Ana Karrere, Gipuzkoako For Aldundiaren ordezkari Gotzon Egia eta 111 Akademiaren presidente Jon Unanuerekin batera. Oso ekitaldi goxoa izan zen, eta Katixaren interbentzio ederra entzuteko zoria izan genuen idazlearen eta irakurlearen arteko harremanaz. Saritutako liburuaren pasarte batzuk irakurtzea egokitu zitzaidan. Pozik.

Aurtengoa izan da 111 Akademiaren urteroko sarietan hogeigarrena. Hogeigarren urteurrena izan da oraingoa. Zorionak eman behar zaizkio Larramendi Kultur Bazkunari, euskal literaturaren esparruan aitzindari den ekimen hau abian jarri eta hogei urtez fin-fin eutsi diolako. ‘Beterriko liburua’ izenarekin hasi zen duela hogei urte, eta azken urteotan, 111 Akademia sortu zenetik, Akademiaren izena darama. Zorionak Katixa Agirreri; zorionak 111 Akademiako kide eta irakurleei; urte askotarako eta eskerrik asko Larramendi Kultur Bazkunari, eta bereziki bere hauspo emaile Jon Unanueri. Segi fin gutxienez beste hogei urtetan.

DSC_0016 ona

Osteguneko sari banaketari dagokion irudietakoa.

DSC_0042 ona

Katixa Agirre, saria eskuetan duela, bertan bildu ginen ordezkariotakoekin.

DSC_0065-1

Katixa Agirreren ‘Atertu arte itxaron’ eleberri sarituaren pasarte bat irakurtzen.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Acerca de Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958). Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua UPV-Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012tik 2016ra, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. NPLDko presidentea 2015-2017ko tartean. Lehenago, eta gaur egun, Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren arduraduna teknikari lanetan. Besteak beste, 'Babeli gorazarre' liburuaren egilea (2010).
Esta entrada fue publicada en Idatziak-Articulos. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.