VIII Euskal Soziolinguistika Jardunaldia

VIII Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin zen atzo Donostiako Eureka! Zientzia Museoan, ‘Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011)’ izenburupean. Jardunaldia, Eusko Jaurlaritzaren eta Soziolinguistika Klusterraren artean egindako egitasmoaren emaitza izan da, elkarlan zintzo eta eragingarriarena. Azken 30 urteotako euskararen egoera sozialaren azterketa egin ondoren, eta diagnosiaren ondorioak kontuan hartuta, etorkizuneko erronkei aurre egiteko bideak asmatzea izan da Jardunaldi honen helburua. Xede horrekin, oinarrizko txostenak idatzi dituzte Iñaki Martinez de Luna, Xabier Erize eta Mikel Zalbide soziolinguista ezagunek. Honako gaiak landu dira: ‘Euskararen transmisioa eta gaitasuna’, ‘Euskal herritarren portaera linguistikoen motibo subjektiboen bilakaera’ eta ‘Mintzajardunaren azken urteotako bilakaera’. Hitzaldiok bikainak izan ziren, eta oso aberasgarriak eta sugerenteak txosten horiei buruzko iruzkinak ere: Patxi Juaristi, Iñaki Iurrebaso eta Jon Aizpuruak gaitasunaren gainean egindakoak; Jone Miren Hernández eta Iñaki Martínez de Lunak jarrerei buruz esandakoak; eta Olatz Altuna, Lionel Joly eta Xabier Aierdik mintzajardunaren bilakaerari buruz plazaratutako ekarpenak. Hausnartu eta eztabaida plazaratzeaz gain, egile guztiek planteatu zituzten etorkizuneko erronkei aurre egiteko hainbat proposamen. Nik neuk ere Jardunaldian parte hartu nuen, sarrera hitzaldia eskainiz.

2016-06-03-PHOTO-00000918

Olatz Olaso, Soziolinguistikako Klusterraren lehendakariarekin, harrera-ekitaldian.

SLK Jardunaldia EGITARAUA 2016 06 03 (1)

Jardunaldiaren kartela, parte hartu zuten guztien izenekin.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Acerca de Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958). Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua UPV-Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012tik 2016ra, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. NPLDko presidentea 2015-2017ko tartean. Lehenago, eta gaur egun, Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren arduraduna teknikari lanetan. Besteak beste, 'Babeli gorazarre' liburuaren egilea (2010).
Esta entrada fue publicada en Idatziak-Articulos. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.