Valentzian, ‘Primavera educativa’ proiektuan parte hartzeko

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zenbait ordezkari Valentzian gabiltza egunotan, bertan antolatu den ‘Primavera Educativa’ proiektuan parte hartzen. Hala, nik neuk hizkuntza politika eta Espainiako eleaniztasuna hizpide izan dituen mintegian parte hartu dut gaur arratsaldean. Nirekin batera, Kataluniako, Balear Uharteetako, Galiziako, Nafarroako, Aragoiko, Asturiaseko eta Valentziako Erkidegoko hizkuntza politikarako arduradunek ere mintegian parte hartu dute. Gaur arratsaldean, baita, HABEko zuzendari nagusi Joseba Erkiziak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa gai nagusitzat izan duen mahai-inguruan aritu da.

Valentziako Generalitateak antolatzen duen ‘Primavera Educativa’ proiektuaren barruan hainbat ekitaldi antolatu dira. Horietatik hiru dira ‘Hizkuntza Politikarako zuzendaritzen seminarioa’, ‘Eleaniztasunaren aldeko apustua. 15 urte Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoarekin’ kongresua eta ‘A fira dels idiomes’ (hizkuntzen feria). Lehenengoan nik hartu dut parte, aipatutako erkidegoetako hizkuntza politikarako arduradunekin batera. Bigarrenean, Joseba Erkiziak ekin dio, aipatu bezala. Hirugarrenean, aldiz, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak ‘stand’ bat jarri du, Euskadin hizkuntza politikari dagokionez abiatutako proiektuen eta lanen berri emateko.

Hala ere, gogorarazi behar da, hizkuntza politikari dagokionez, erkidego ezberdinen arteko lankidetza ez dela berria. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitateak, Balear Uharteetako Gobernuak eta Galiziako Xuntak hizkuntza politika Lankidetza Protokoloa dute sinatua duela zenbait urtetik. Lankidetza Protokolo hau, besteak beste, Estatu eta Europa mailan eleaniztasunaren interesak defendatzeko sortu zen, baina baita euskararen, katalanaren eta galegoaren biziberritze prozesuetan bizitako esperientziak partekatzeko ere.

Kongresuan, esan bezala, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa izan dute hizpide. Bertan, HABEko zuzendari Joseba Erkizia aritu. Duela urtebete inguru, HABEk Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculum (HEOC) berria aurkeztu zuen Donostian. Curriculum berriak, Europako markoaren 6 mailak (A1, A2, B1, B2, C1, C2) definitu zituen lehen aldiz. Duela hilabete inguru, aldiz, beste pausu bat eman zen: Eusko Jaurlaritzak euskarazko egiaztagirien sistema hobetuko duen txostena aurkeztu zuen. Honela, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoan aurreikusten den bezala, Markoa bera gure egoera soziolinguistikora egokitu da.

baztarrika_valentzia

Valentín García, Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikarako idazkaria (ezkerretara), Mikel Arregi Nafarroako Euskarabidearen zuzendaria (eskumatara) eta ni neu gaur goizean Valentzian, Eusko Jaurlaritzaren stand-ean.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Acerca de Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958) Filosofia eta Letretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012ko abendutik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. Lehenago Andoaingo Udalean hizkuntza teknikari modura aritutakoa. 'Babeli gorazarre' liburuaren egilea (2010).
Esta entrada fue publicada en Idatziak-Articulos. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *