Lema Eguna Hazparnen

Ekainaren 8an Hazparnen izan nintzen, Iparraldeko EAJ-PNBk gonbidaturik. Lema Eguna ospatzen zen, eta hitzaldi bana eman genuen Itxaro Bethart, Eneritz Zabaleta eta nik neuk. Ekitaldiari hasiera Hazparneko auzapezak eman zion, Beñat Inchauspe jaunak, eta Daniel Camblong izan genuen, aipatutako hitzaldien ondoan bideo biziki interesgarriak ere izan genituen ekitaldiaren gidari. Euskararen egoera eta etorkizunerako perspektibak Iparraldean izan genituen hizpide eta hausnargai, ikuspegi ugaritatik aztertuta (ikuspegi politikoa, juridikoa eta soziolinguistikoa). David Crystal soziolinguista galestarrak esana da, “herri batek bere Hizkuntza salbatzea erabakitzen badu, egina da bidearen erdia”. Kezkagarria da euskararen egoera Iparraldean: beherakadari alto eman eta biziraupenaren erronkari aurre egitea da ezinbestez helburua. Bide hori egiteko badira dagoeneko argi-izpiak Iparraldeko ortzimugan, gazteen artean dagoeneko hasia baita euskararen hazkundea, apalki bada ere. Eta, Crystalen hitzak gogora ekarriz, esango nuke herritarren artean euskara sustatzeko gogoa lekua egiten ari dela. Badago, beraz, itxaropentsu aritzeko motiborik.

2016-06-09-PHOTO-00000946

Euskararen egoerari buruzko gogoeta interesgarriak elkarbanatu genituen EAJ-PNBren Lema Egunean. Argazkian, Beñat Oteiza, neu, Eneritz Zabaleta, Itxaro Bethart eta Daniel Camblong.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Acerca de Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958) Filosofia eta Letretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012ko abendutik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. Lehenago Andoaingo Udalean hizkuntza teknikari modura aritutakoa. 'Babeli gorazarre' liburuaren egilea (2010).
Esta entrada fue publicada en Idatziak-Articulos. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *