HOGEI URTE BETE DITU ESKUALDEETAKO EDO EREMU URRIKO EUROPAKO HIZKUNTZEN GUTUNAK

http://revistes.eapc.gencat.cat/index.php/rld/article/view/10.2436-rld.i69.2018.3096

www.rld.cat.

Revista de Lengua i Dret aldizkarian (2018ko ekaina, 69. zk.) artikulu bat idatzi dut Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna dela-eta. Hogei urte betetzen dira aurten, indarrean sartu zenez gero.
Artikulua hiru hizkuntzatan argitaratu dute: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Sekzio monografikoa da, non gai beraren inguruan hainbat artikulu irakur daitezkeen.

ESKUALDEETAKO EDO EREMU URRIKO HIZKUNTZEN EUROPAKO GUTUNARI BEGIRADA BAT EUSKARATIK ETA EUSKAL HERRITIK

LABURPENA
Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna nazioarteko tratatu bat da, eta bere helburuak printzipioak eta konpromisoak bete beharrekoak dira Gutuna onartu eta berretsi duten Europako Estatuentzat. Gutunak eragin positiboa izan du bere babes eremuan dauden hizkuntzen bilakaeran, nahiz neurri desberdinean eragin duen hizkuntza batzuetan eta besteetan. Positiboa izan da, baita ere, euskara biziberritzeko prozesua sendotzeko. Artikulu honek gogoeta bat eskaintzen du Gutunak euskararentzat izandako balio eta onurei buruz, bai eta haren mugei buruz ere; ondorioz, planteatzen du Gutuna hobetzea eta eguneratzea komeni dela, kontuan hartuz dituen gabeziak eta, halaber, gutxiengoen hizkuntzek eta hizkuntza gutxituek (edo, hobeto esanda, gutxiengoen hizkuntza komunitateek eta hizkuntza komunitate gutxituek) Espainiako eta Europako testuinguruetan dituzten erronkak. Bestalde, Gutunari euskararen ikuspegitik egindako begiratu honek ezin du saihestu euskararen hiru lurraldeetan Gutunak aplikazio desberdina izan duela; horregatik, lehenbiziko orrialdeetan, Gutunak Ipar Euskal Herrian eta Nafarroako Foru Komunitatean izan duen eraginaz dihardu artikuluak, nahiz eta analisi xeheena Euskadiko Autonomia Erkidegoari buruzkoa den.
Gutunaren erronkei buruzko gogoeta egin aurretik, artikuluan analisi bat egiten da Gutunak Euskadin eta Espainiako Estatuan duen aplikazioa baldintzatzen duten elementu funtsezkoenen gainean, eta xeheki aztertzen dira Gutunak Euskadin izan dituen irismena eta betetze maila altua. Gutunak Euskadin duen aplikazioa argi-ilunen prozesu bat da: argi-ilun horietan argiak nagusitzen dira nabarmen, baina badira izaera estrukturaleko itzal batzuk ere, funtsean Estatuaren erakunde zentralen eskumen alorretik datozenak. Halaber, artikuluan azpimarratzen da beharrezkoa dela Espainiako Estatuak eta Europar Batasunak hizkuntza politika propioak garatzea, estatu hizkuntzaz haragoko hizkuntza aniztasun erreala sustatzeko.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Acerca de Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958). Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua UPV-Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012tik 2016ra, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. NPLDko presidentea 2015-2017ko tartean. Lehenago, eta gaur egun, Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren arduraduna teknikari lanetan. Besteak beste, 'Babeli gorazarre' liburuaren egilea (2010).
Esta entrada fue publicada en Idatziak-Articulos. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Conoce cómo se procesan los datos de tus comentarios.