Helbide aldaketa eta abiada berria

Luzaroko etenaldiaren ondoren blogari berriz ekiteko unea heldu dela eta, bi hitz. Iritzi artikuluak, hausnarketak, hitzaldietako testuak eta ahalik eta abar luzeena biltzeko baliatu nahi nuke berriz ere espazio hau. Aurrerantzean ‘.eus’ domeinuari atxikita egongo da gainera, euskararekin eta euskal kulturarekin lotutakoei ikusgarritasuna emateko sortutakoarekin alegia. Herritar zein Hizkuntza Politikarako sailburuorde moduan beti egin dut bat ekimen horrekin, eta honakoan nire gogoetak biltzeko berriz abiatutako blogean islatu nahi izan dut konpromiso irmo hori.
Aktualitateak ematen dituenak jorratzeko asmoz, ahalik eta gehienetan hurbilduko natzaizue bertotik. Ez du zentzurik esna zegoena berriz urratsak egiten jartzea inora heltzeko helbururik ez badago. Hona jotzen duzuen guztioi informazioa eta iritziak eskaintzea da asmoa, eta zuenak ere jaso ahal izatea. Itzal luzekoa izan nahi du etapa berriak blogari dagokionez, etenik gabekoa. Hurbiltasunezko eta gardentasunezko nire betiko konpromisoa gauzatzeko tresna izan behar luke ziberespazioko gune honek, eta ekarpenak egin edo nire iritzien eta jardunaren berri izan nahi duzuen guztiok oso ongi etorriak zarete, ohi bezala.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Acerca de Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958) Filosofia eta Letretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012ko abendutik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. Lehenago Andoaingo Udalean hizkuntza teknikari modura aritutakoa. 'Babeli gorazarre' liburuaren egilea (2010).
Esta entrada fue publicada en Idatziak-Articulos. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *