Bilera Tibor Navracsics Europako Batasuneko Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kiroleko komisarioarekin

Uztailak 14 honetan Bruselan egongo naiz, Europar Batasuneko Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kiroleko Tibor Navracsics hungariar komisarioarekin bilera egiteko. Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarearen (NPLD) presidente modura hartuko nau eta arlo honetan Europan ditugun zeregin eta erronken inguruan jardungo dugu. Nirekin batera NPLDko zuzendaritzako beste zenbait kidek hartuko dute parte bileran. Goi mailako ordezkari honi gure ikuspuntuak lehen eskutik helaraztea funtsezkoa da, Europako erakundeek bertoko hizkuntza aniztasunaren alde joka dezaten eta hainbat hizkuntza txikiren sustapenean laguntzeko.

agenda_en

Tibor Navracsics-en agenda ofizialean iragarria dute dagoeneko elkarrekin egitekoa dugun bilera.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Acerca de Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958) Filosofia eta Letretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012ko abendutik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. Lehenago Andoaingo Udalean hizkuntza teknikari modura aritutakoa. 'Babeli gorazarre' liburuaren egilea (2010).
Esta entrada fue publicada en Idatziak-Articulos. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *